Urrezko Maskorra
Urrezko Maskorra Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusia da. Epaimahai ofizialak ematen du, Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartzen duten filmen artean. Gaur egun, Urrezko Maskorra ezin da ex aequo eman.[1] 1957an hasi ziren berez sari hori banatzen, Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak (FIAPF) jaialdiari maila gorena aitortu zionean.
1957a baino lehenagoko sari nagusiak ez zuen izen hori: Filmik Onenaren Saria zen, besterik gabe.[2] 1980. eta 1984. urteen artean, FIAPFek kategoria gorena kendu zion jaialdiari, eta, ondorioz, urte horien artean emandako sariaren izen ofiziala Nazioarteko Kritikaren Sari Nagusia da. Gainontzean, Urrezko Maskorra eman izan dute urtero.[3]
Sei zinemagilek irabazi dute Urrezko Maskorra bitan: Francis Ford Coppolak (1969an eta 1984an), Manuel Gutiérrez Aragónek (1982an eta 1986an), Arturo Ripsteinek (1993an eta 2000n), Imanol Uribek (1994an eta 1996an), Bahman Ghobadik (2004an eta 2006an) eta Isaki Lacuestak (2011n eta 2018an).
Urrezko Maskorraren irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ «'Stesti' film txekiarrarentzat Urrezko Maskorra» Berria 2005-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ «'City of Life and Death' filmarentzat aurtengo Urrezko Maskorra» Berria 2009-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ «Ezustean, Urrezko Maskorra Peter Mullanen 'Neds' filmarentzat» Berria 2010-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ 'Los pasos dobles' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «'Dans la maison' François Ozonen filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2012-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ «'Pelo malo' Mariana Rondonen filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2013-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. Carlos Vermuten 'Magical Girl' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Bereziartua, Gorka. 'Sparrows' film islandiarrak irabazi du Urrezko Maskorra. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23).
- ↑ ‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra. zinea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. 'The Disaster Artist' lanak irabazi du 65. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Berria.eus. «Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-30) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Berria.eus. «'Pacificado'-k irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-29) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ sansebastianfestival.com. «Sari Ofizialak - FIAPF» Donostiako Zinemaldia (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
- ↑ «Alina Grigoreren 'Crai Nou' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2021-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «'Los reyes del mundo'-k irabazi du 70. Zinemaldiko Urrezko Maskorra» Berria 2022-09-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Jaione Cambordaren 'O Corno' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ «‘Tardes de soledad’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2024-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko Maskorra |