[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ur-Kirolak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea
Ezizena Ur-Ki
Sorrera 1922
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Jose Mari De Diego
Patroia(k) Euskal Herria Oskar Rodriguez
(90. hamarkadan)
Kolorea(k)           berdea eta gorria[1]
Trainerua      Koruko Ama
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
Webgunea www.urkirolak.com

Sociedad Naútica Deportiva Ur-Kirolak (euskaraz Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea) Donostiako arraun talde bat da, 1922an sortua.

2007ko Kontxako Banderan.
Sakontzeko, irakurri: «Donostiako arraunketa»

1922ko urriaren 13an sortu zen Ur-Kirolak. Hasieran iola batean hasi ziren, eta luzaro aulki mugikorrari ekin zion, urte askotan Espainiako txapelketa ugarik lortuta. Esan daiteke aitzindaria izan zela Ur-Kirolak aulki mugikorreko arraunean inguru honetan, eta luzaro erreferente nagusia izan zen.

Tostako arraunketan, mota guztietako kategorietan hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

1982an uretaratu zuten trainerua, eta lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan, nahiz eta 1955eko Donostiako traineruak Ur-Kirolakeko arraunlariak izan zituen. Emaitzarik onena 1983an lortu zuen, bigarren izan baitzen Orioren atzetik, edizio polemiko batean.

2007an Donostiarra traineru bateratua ateratzeko hitzarmena sinatu zuen, arraun-klub berriaren partaide izanez.

2009an, Ur-Kirolakek emakumeen trainerua eratu zen, eta lehen aldiz parte hartu zuten Emakumezkoen Kontxako Banderan, lehen jardunaldian (kanporaketan).

Tostako arraunketako palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ur-Kirolaki egindako harrera (1946).
Ur-Kirolaki egindako harrera (1946).
Ur-Kirolak taldeko Espainiako aulki mugikorreko txapelketako txapeldunak (1964)

¹ Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak

  • Bigarrena 2003an.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena 1990ean.
Etxekoak Ur-Kirolak Bandera (1): 2006.
Gipuzkoan Pasai Donibaneko Saria (1): 1983.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1992.
Trintxerpeko Bandera (2): 1993, 2002.
Orioko Federazio Ligako Bandera (1): 2003.
Bizkaian Ondarroako Bandera (1): 1989.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1992.
Getxoko Bandera (1): 2003.
Plentziako Bandera (1): 2003.
Santurtziko Bandera (1): 2003.
Lutxanako Bandera: 2006.
Lapurdin Miarritzeko Bandera (1): 1993.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1989, 2003.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2001.
Pontejosko Bandera (2): 2001, 2002.
Galizian Vigoko Bandera (1): 1993.

Aulki mugikorreko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Txapelketa irabazi zuen arraun mugikorreko taldearen harrera (1964)

Ur-Kirolakek domina eta txapelketa ugari irabazi ditu bere historia luzean zehar. Adibidez, 700 dominatik gora lortu ditu aulki mugikorreko Espainiako txapelketan.[3]

Azpimarratzekoa da 1959an lorturiko balentria: urte horretan senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: 8+, 4+, 2+ eta 1x modalitateetan[4]. Ez da ahaztu behar, bestalde, Ur-Kirolakeko 8+ ontzia aritu zela 1960ko Erromako Joko Olinpikoetan Espainiako selekzio gisa. Azkenik, azpimarratzekoa da arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izan zen Felix Erdozia ere klub honetatik sortua izan zela.

Garaipen nagusiak:

Antolaturiko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadan Urumea ibaian eta Miko babeslearen izenean Urumeako Bandera antolatu izan zuen. Estropada bitxia zen, izan ere aurretik sprint estropada joatzen baitzen parte hartzaileen artean.

Elkarteko presidenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [1] Klubaren koloreei buruzko anekdota, Francoren garaikoa.
  2. KAE Ligaren baliokidea. Play-offean, ordea, ez zuen TKE Ligara igotzerik lortu.
  3. Espainiako txapeldun izan diren Ur-Kirolakeko arraunlarien zerrenda
  4. «1959. Los supercampeones del Ur Kirolak» Diario Vasco 2009-07-01.
  5. 1959ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)
  6. 1960ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapeldunak 7:50 minututik aurrera)
  7. 1961eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapelduna 5:13 minututik aurrera)
  8. 1965eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (skiff 5:29 minututik aurrera, zortziko txapelduna 6:12tik aurrera)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]