[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arraun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurezko arraunak

Arrauna haga luzea eta zapala da,[1] zurezkoa edo beira zuntzezkoa, berari eskuz eraginda ontzia uretan mugitzeko edo hura gidatzeko erabiltzen dena.[2].

Milaka urtez, ontziak mugitzeko arraunak erabili izan dira, baina gero belak agertu ziren, haizearen indarra aprobetxatzeko.

Honako zati hauek ditu arraunak: endaia edo pala, enborra, tanborta eta tiborta. Arraunlariak brankari bizkar emanda esertzen dira tostetan. Arrauna erabiltzean, arraunlariek boga edo zia egiten dute. Boga egitean endaiari uretan sartuta txoparantz eragiten diote, eta zia egin behar dutenean, aldiz, brankarantz. Hala, ontziari aurrerantz edo atzerantz mugitzea eragiten diote.

Arraunak kirolean ere erabiltzen dira, arraunketan hain zuzen ere.

Hauek dira arraun baten atal nagusiak:

  • Tiborta: arraunaren heldulekua.[3]
  • Topea: arraun mota batzuetan, estropua jartzen den tokia,[4] toletan ezartzeko.
  • Enborra: atal luzeena, erdian dagoena.[4]
  • Lepoa: enborra eta pala elkartzen diren atala.
  • Pala: atal zapal eta zabala, uretan sartzen dena.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arraun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-07-08.)
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Tiborta». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-07-08.)
  4. a b Lide Egizala Urteaga. (2022ko uztailak 5). 'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk. Berria.
  5. «Pala». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-07-08.)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]