Hozkailu-ontzi
Hozkailu-ontzia (ingelesez: reefer ship merkantzia-ontzi bat da, baina hozkailu bat izango balitz bezala funtzionatzen du, bere barnean doazen produktuak tenperatura jakin batean joan behar dutelako gaizki ez jartzeko. Normalean, frutak, haragia, arraina, barazkiak, eta abar eraman ohi dituzte.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru itsasontzi mota daude.
- Alboan ateak dituena; ontziaren kroskoaren alboetan dauden ateak hermetikoki ixten direnak, eta horiek zabaltzean karga-sotoa agerian geratzen da (karga-ontzi normal bat izango balitz bezala). Portuan dauden garabiekin karga ontziaren barruan erraz sartu ahal izateko. Batzuetan ontziak ere bere garabiak dauzka, portu batzuetan ez dagoelako garabirik. Gainera ontzi mota hauek oso egokiak dira, ateak eguraldi txarra dagoenean(euria), barneko karga babesten duelako. Eguzkiarekin gauza bera gertatzen da.
- Irekiak: hauek egokiak dira paletizatuta doan karga baita solte doan karga garraiatzeko. Goiko eskotilak irekitzean sartu daiteke karga; itxi egiten dira euria dagoenean barneko karga hondatu ez dadin. Solte doan karga (granel-era) eramateko ere oso erabiliak dira.
- Azken mota, kontainer-errefrigeratuak eramaten dutenak dira, hauek kontainer-ontziak dira, baina eramaten duten kontainerrak, errefrigerazio sistema bat daukate, independentea dena, bere barnean karga eramateko, ez daramate karga kantitate handirik, kontainerretan sartu behar delako, baina mota ezberdinetako karga eramatea ahalbidetzen du, baita karga errefrigeratua eramatea ere, karga normalarekin batera. Kontainerrak elektrizitateaz hornitzea garratzitsua da, bestela hozteari utzi dutelako eta barruan doan karga hondatu ahal delako. Badaude hainbat kasu non kontainer-ontziak eraldatu egin diren kontainer mota hauek eramateko.
Ontzi mota hauek, historian zehar, bananak eta haragi izoztua garraiatzeko erabili izan dira gehien bat. Baina gaur egun, kontainer errefrigeratuak lekua hartu diote errefrigeratuak doazen ontziei. Kontainer guztiak energia elektrikoaren sorgailuari konektatzen dira. Kontainerrak daramaten ontziak, kopurua mugatzerakoan, ez da normalean kontainer kopurua mugatzea garrantzitsuena; baizik eta behar den energia elektriko sorgailuei: elektrizitatea ailegatu behar delako kontainer guztiak elikatzeko.
Kontainer bakoitzak zirkuitu elektriko independente bat dauka. Normalean etengailu bat du, behar denean pizteko eta bere barneko tenperatura jaitsi ahal izateko. Beharrezkoa ez denean, amatatuta geratuko da elektrizitatea kontsumitu barik. Hau badauka abantaila handi bat, hurrengoa: errefrigerazio sistema apurtzen bada, kontainer bakarrari eragingo dio, bodegetan ez bezala. Bodega oso bati eragingo ziolako: karga kantitate askoz handiago bati eraginez.
Badaude bi konpresore dituzten kontainerrak, tenperatura oso baxuak behar duten kargak garraiatzeko; adibidez, odol-ontzi bat gerra garaietan leku batetik bestera eramaterakoan. Baina kasu hauek puntualak dira, zeren eta gehien garraiatzen diren kargak historian zehar, baita gaur egun ere, haragiak eta bananak direlako.
Karga mota araberako ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karga mota | Konta daiteke | Bilgarria | Kontainerrak | Ezaugarriak |
---|---|---|---|---|
Karga orokorra | Bai | Bai | Ez | Indibidualki kokatuta doan karga mota, ez daramate solteko kargarik (garia, esaterako), baizik eta karga indibidual handiago bat hala nola: bobinak edo antzekoak. Normalean kutxatan edo kupeletan eramaten dira, eta hauek ez dute errefrigeratzeko karga eramateko bodegak egokituta. |
Bulkcarrier | Ez | Ez | Ez | Solte eramaten duen karga garraiatzen dute itsaontzi hauek, normalean, karga generalekoen antzera, baina askoz handiagoak dira eta sistema bera erabiltzen dute. Eraman ohi duten karga ikatza, ongarriak, etb. izaten dira. |
Likidoak | Ez | Ez | Ez | Ontzi mota hauek normalean gasa daramatenak edo petrolio-ontziak izaten dira, karga mota hauek eramateko egokituta egon behar dira kasu bereziak direlako, eta ez dute ia inoiz karga errefrigeratua eramaten. Gaseroetan, tenperatura baxuetan mantentzen dutela gasa likidotuta garraiatu ahal izateko, baina ez dute karga solterik eramaten. |
"United Fruit Company" reefer-itsasontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpainia honek 1889. urtetik darama ontzi mota hauek erabiltzen. Karga eramateaz gain jendea ere eramaten zuten, biak konbinatuz. Gehien eramaten zutena bananak ziren, eta egiten zuten bidaia Zentro-Amerikatik Ipar-Amerikara zen. Pertsonak eramaten hasi ziren, diru gehiago irabazteko. Enpresa honek 95 itsasontzi izan zituen garai batean.
Mundu mailan ematen duen zerbitzua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The World Factbookaren arabera, 2010. urtean 38.000 ontzi (merkante) zeuden erregistraturik, eta haietako 920 karga errefrigeratua eramateko daude egokituta. Baina gaur egun, kontainer errefrigeratuei esker, badaude karga normala eramateko diseinaturik daudenak. Karga errefrigeratua daramate kontainerretan; karga mota hau garraiatzea asko erraztu izan da. 2010. urtean beren erregistroetan gehien zuten ontzi mota hau, Panama (212) eta Liberia (109) ziren; "bandera de conveniencia" delakoak.