[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Txominenea

Koordenatuak: 43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W / 43.3; -2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txominenea
 Euskal Herria
Uholdeak Txominenea auzoan, 1926 urtean.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W / 43.3; -2
Demografia
Biztanleria700 (2005)

Txominenea[1] (herri hizkeran Txomin izenez deitua) Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen auzune bat da, Loiola eta Martutene auzoen artean.

Uba, Ametzagaina eta Zorroaga mendien artean kokatua dago, Urumea ibaiaren ertzean. 2005. urtean 700 auzotar zituen, halere azken urteotan biztanleria hazi egin da. Administrazioaren ikuspegitik eta, Txominenea Loiola auzoaren barnean sartzen da; hala ere, Txomineneko auzotar askok euren berezko izaera erakusteko joera dute, bai eta txomindarrak direla adierazi ere. Izan ere, auzoak berezko egitura du, eta berezko jai nagusiak ere ospatu ohi ditu.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Txominenea » Auzoak » Donostia San Sebastian » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]