Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea
Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea (txinera sinplifikatua: 上海 交通 大学; txinera tradizionala: 上海 交通 大學; pinyina: Shànghǎi Jiāotōng Dàxué; siglak: Jiao Da (交大) edo SJTU) Txinako goi mailako hezkuntzako erakundea da, Shanghai hirian. Bere jatorria 1896an kokatzen da Nan Yang Eskola Publikoa sortu zenean. Behin betiko izena 1959an eskuratu zuen eta Txinako unibertsitaterik zaharrenetakoa da. Zuzenean Hezkuntza Ministerioaren eta Shangai Hiriko Udalaren menpe dago.
Unibertsitate honi zientzia eta ingeniaritzan duen eginkizun nabarmena aitortzen zaio; baina mundu mailan ospea izatera iritsi da, Mundu Osoko Unibertsitateen Zentroa (Center for World-Class Universities) daukalako, ikastetxe eta ikerketa institutu askoren artean nazioartean oso aktiboa baita munduko unibertsitateen sailkapen akademikoa lortzeko metodologian.
Nabarmendutako lizentziatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jiang Zemin (江澤民) - Txinako Herri Errepublikako presidente ohia
- Lu Dingyi (陸定一) - Politikaria
- Ding Guangen (丁關根) - Politikaria
- Wang Daohan (汪道涵) - Politikaria
- Qian Xuesen (錢學森) - Zientzialaria, Txinako espazio programako buru ohia
- Wu Wenjun (吳文俊) - Matematikaria
- Zou Taofen (鄒韜奮) - Kazetaria
- Mao Yisheng (茅以升) - Irakaslea eta ingeniari zibila
- Cai Er (蔡 鍔) - Militarra
- Huang Yanpei (黃炎培) - Politikaria
- Shao Lizi (邵力子) - Idazlea eta politikaria
- An Wang (王安) - Zientzialaria, asmatzailea eta Wang Laborategien sortzailea
- Wen Tsing Chow (周文俊) - Informatikako aitzindaria eta aeroespazialean aditua
- Mao Daolin (茅道临) - sina.com-eko zuzendari nagusi ohia, Hu Jintao presidente ohiaren suhia
- Neil Shen (沈 南 鵬) - Ctrip.com-en sortzailea, Sequoia China-ko burua.
- Jiang Jianqing (姜建清) - Txinako Industria eta Merkataritza Bankuko presidentea.
- Li Xiannian (1909 - 1992), politikaria
- Hu Yaobang (1915 - 1989), politikaria
- Ma Long (1988), mahai-tenislaria
- Xu Xin (1990), mahai-tenislaria
- Chen Yunxia (1995), arraunlaria
- Sun Yingsha (2000), mahai-tenislaria