Hu Jintao
Itxura
Hu Jintao (txinera sinplifikatua: 胡锦涛, txinera tradizionala: 胡錦濤; pinyinera: Hú Jǐntāo; Taizhou, Jiangsu, 1942ko abenduaren 21a) politikari eta Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista da. 2003. urtetik Txinako Alderdi Komunistako buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea da, Jiang Zemin ordezkatuz. Txinako Herri Errepublikan agindu duen buruzagi politiko komunisten laugarren belaunaldiko politikaria da.
Karguan dagoenetik Huk aurreko buruzagien politikak mantendu ditu, eta nazioarte mailan harreman onak mantendu ditu herrialde guztiekin. Horrez gain, Afrika eta Hego Amerikan Txinak duen eragina handitu da, kanpo harremanetarako politika honi esker.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: |
Hu Jintao Txinako Herri Errepublikako presidentea (2003 - ) |
Ondorengoa: Karguan dago |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |