Martxoaren 14
Itxura
Martxoaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamahirugarren eguna da, 74.a bisurteetan. 292 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980 – Martin Zabaleta mendizalea Everest mendira igo zen lehen euskalduna bihurtu zen.
- 1998 – Nicolas Redondo Terreros Rosa Diezi gailendu zitzaion PSE-EE alderdi barnean, EAEko hauteskundeetara aurkezteko egindako hautagai aukeraketan.
- 2000 – Paueko Kontseilu Nagusitik euskal ordezkari instituzionalei zegozkien 21 eserlekuak ebatsi zituzten hainbat "demok". Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeko kide hauek eskatzen zuten Euskal Departamentua eratzea eta aulki horiek Euskal Herrira zeramatzatela adierazi zuten.
- 2004 – Kontxi Santxis bihotzekoak jota hil zen ertzaintzak kontzentrazio baten aurka egindako karga baten ondoren. Protesta aurreko egunean Iruñean gertatutako Angel Berruetaren hilketa salatzeko zegoen deituta.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1489 – Zipreko erregina Katalina Cornarok Veneziari saldu zion bere erresuma.
- 1590 – Henrike III.a Nafarroakoak, higanoten laguntzaz, Liga Katolikoa garaitu zuen, Frantziako Erlijio Gerretan.
- 1900 – Estatu Batuetako gobernuak dolarraren balioa urrearen prezioari lotu zion.
- 1939 – Alemania Naziak bultzatuta, Eslovakiak independentzia aldarrikatu zuen.
- 1984 – Gerry Adamsen aurkako atentatua, Belfasten (Ipar Irlanda).
- 2004 – PSOE alderdiak, José Luis Rodriguez Zapatero buru zela, Espainiako Hauteskunde orokorrak irabazi zituen, Kongresurako 164 eserleku bereganatuz, gehiengo absolututik 14 eserlekuetara. Senaturako hauteskundeak berriz Alderdi Popularrak irabazi zituen.
- 2008 – Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruaren gorpua aurkitu zuten Asturiasen (Espainia).
- 2011 – Fukushimako zentral nuklearrean egondako leherketen ondorioz, milaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Haizeak hodei erradioaktiboa hegoalderantz zeramalarik.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997 – 10. Korrikari hasiera eman zitzaion Oñatin, martxoaren 23an Bilbon amaitu zelarik.
- 2013 – 18. Korrikari hasiera eman zitzaion Andoainen, martxoaren 24an Baionan amaitu zelarik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1741 – Burgtheater antzokia Vienan eraiki zen.
- 1930 – La rosa del azafrán (euskaraz: Azafraiaren arrosa), Jacinto Guerreroren musika eta Federico Romero Sarachaga eta Guillermo Fernández-Shaw Iturralderen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
- 1979 – Hair musikal filma estreinatu zen, Miloš Forman txekiar-estatubatuarrak zuzendu eta John Savage, Treat Williams eta Beverly D'Angelo aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – Ocho apellidos vascos ("Zortzi euskal abizen") filma estreinatu zen, Emilio Martínez-Lázarok zuzendu eta Dani Rovira, Clara Lago, Carmen Machi, Karra Elejalde eta Alfonso Sánchez aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1793 – Eli Whitneyk kotoi makinaren patentea lortu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1896ko Home Nations Txapelketa: Irlanda izan zen txapelduna bigarren aldiz.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1735 – Francisco Segurola, gipuzkoar itsaslari eta merkataria (h. 1790).
- 1774 – Thomas Etxeberri, Baigorriko alkate, bake epaile eta abokatua (h. 1832).
- 1777 – Pedro Celestino Negrete, bizkaitar militarra, Mexikoko agintaria izandakoa (h. 1846).
- 1802 – Jose Florencio Kareaga, Bilboko alkatea.
- 1811 – Élise Cestac, lapurtar moja, Louis-Édouard Cestac nebarekin batera Servantes de Marie ordenaren sortzailea (h. 1849).
- 1843 – Silvestre Umerez, gipuzkoar paleontologo eta pedagogoa (h. 1922).
- 1868 – Ascensión Nicol, nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (h. 1940).
- 1898 – Florentino Goikoetxea, euskal mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1980).
- 1901 – Patxi Ganborena, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1982).
- 1903 – Jean-Baptiste Etxeberri, baxenafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1993).
- 1920 - Pedro-Martín Balda, nafar artista (h. 2009).
- 1931 – Ricardo Echanove, bizkaitar idazle eta politikaria, Zamoran.
- 1934 – José Urrestarazu, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1935 – Jose Luis Elkoro, gipuzkoar politikari ezkertiar eta abertzalea.
- 1938 – Jose Ramon Aranguren, euskal herritar politikaria (h. 2009).
- 1949 – José Apezarena, nafar kazetaria.
- 1951 – Xabier Saldias, gipuzkoar abeslaria, Egan musika taldearen sortzailea.
- 1956 – Esther Arizmendi, gipuzkoar abokatua eta legelaria (h. 2017).
- 1961 –
- Jose Luis Mendilibar, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- José Ángel Urien, bizkaitar txirrindularia (h. 1987).
- Juan Jose Zubiri, gipuzkoar euskalaria.
- 1967 – Javier Merino, gipuzkoar aktore eta umorista.
- 1970 – Migel Mari Elosegi, Luze, nafar bertsolaria.
- 1972 – Imanol Idiakez, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1975 – Izaskun Bengoa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1977 – Julene Guarrotxena, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 – Iker Camaño, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1994 – Goar Lopetegi, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- 1998 – Aitor Lorea, nafar futbolaria.
- 1999 - Samuel Belio, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1652 – Benedikta Henrieta Palatinatukoa, Alemaniako printzesa (h. 1730).
- 1665 – Giuseppe Maria Crespi, italiar pintorea (h. 1747).
- 1681 – Georg Philipp Telemann, alemaniar musikagilea eta organista (h. 1767).
- 1709 – Gabriel Bonnot de Mably, frantziar filosofo politikoa (h. 1785).
- 1758 – Franz Bauer, austriar mikroskopiolari, naturalista eta ilustratzailea (h. 1840).
- 1801 – Kristian Jaak Peterson, estoniar olerkaria (h. 1822).
- 1804 – Johann Strauss I.a, austriar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea (h. 1849).
- 1820 – Viktor Emanuel II.a Italiakoa, Sardiniako azken erregea eta Italiako lehenbizikoa (h. 1878).
- 1823 – Théodore de Banville, frantziar olerkari, antzerkigile eta kritikaria (h. 1891).
- 1835 –
- Manuel Fernández Caballero, espainiar musikagilea (h. 1906).
- Giovanni Schiaparelli, italiar astronomoa (h. 1910).
- 1844 – Hunberto I.a Italiakoa, Italiako erregea (h. 1900).
- 1848 – Lise Tréhot, frantziar arte modeloa, Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuena (h. 1922).
- 1853 – Ferdinand Hodler, suitzar margolaria (h. 1918).
- 1854 –
- Paul Ehrlich, alemaniar bakteriologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1915).
- Thomas R. Marshall, Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidenteordea (h. 1925).
- 1859 – Matilde Montoya, mexikar emagina eta doktore gradu akademikoa lortu zuen lehengo emakumea (h. 1939).
- 1863 – Tokutomi Soho, japoniar historialaria, kritikaria eta kazetaria (h. 1957).
- 1872 – Liudmila Nikolaevna Stal, ukrainar boltxebikea (h. 1939).
- 1874 – Mary Carr, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- 1879 – Albert Einstein, alemaniar fisikaria eta matematikaria, inoizko zientzialari handienetariko bat (h. 1955).
- 1882 – Johannes Gabriel Granö, finlandiar esploratzailea (h. 1956).
- 1884 – Matilde de la Torre, espainiar kazetaria, idazle pedagogoa eta politikari sozialista (h. 1946).
- 1886 – Firmin Lambot, belgikar txirrindularia (h. 1964).
- 1887 – Alice Elizabeth Doherty, estatubatuar emakume bizarduna (h. 1933).
- 1902 – Micaela Feldman de Etchebehere, argentinar militante anarkista eta feminista (h. 1992).
- 1903 –
- Mustafa Barzani, Mullah Mustafa, buruzagi kurdua (h. 1979).
- Adolph Gottlieb, estatubatuar margolari, eskultore eta artista grafikoa (h. 1974).
- Jevdokia Rexetnyk, ukrainar zoologoa (h. 1996).
- 1905 – Raymond Aron, frantziar filosofo eta soziologoa (h. 1983).
- 1908 – Maurice Merleau-Ponty, frantziar filosofoa (h. 1961).
- 1909 – André Pieyre de Mandiargues, frantziar idazlea (h. 1991).
- 1914 – Lee Petty, estatubatuar automobil pilotua (h. 2000).
- 1919 – Dickey Chapelle, estatubatuar gerra-fotokazetaria (h. 1965).
- 1922 – China Zorrilla, uruguaitar aktore, komediante, zuzendari, gidoilari, ekoizle, itzultzaile eta egokitzailea (h. 2014).
- 1923 –
- Diane Arbus, estatubatuar argazkilaria (h. 1971).
- Celeste Rodrigues, portugaldar abeslaria (h. 2018).
- 1925 – John Wain, ingeles poeta eta saiakera-idazlea (h. 1994).
- 1928 –
- Frank Borman estatubatuar astronauta (h. 2023).
- Félix Rodríguez de la Fuente, espainiar etologoa, telebista aurkezlea, naturalista eta naturazaletasunaren hedatzailea (h. 1980).
- 1931 – Anna Gréki, frantziar jatorriko aljeriar poeta (h. 1966).
- 1933 –
- Michael Caine, ingeles aktorea.
- René Felber, Suitzako presidentea (h. 2020).
- Quincy Jones, estatubatuar musikagilea (h. 2024).
- 1934 – Eugene Cernan, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2017).
- 1939 –
- Pilar Bardem, espainiar aktorea (h. 2021).
- Bertrand Blier, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Héctor Bonilla, mexikar aktorea eta politikaria (h. 2022).
- Glauber Rocha, brasildar zinemagilea (h. 1981).
- 1940 – Masahiro Hamazaki, japoniar futbolaria (h. 2011).
- 1941 – Wolfgang Petersen, alemaniar zinema zuzendaria (h. 2022).
- 1942 –
- Serge Lutens, frantziar moda munduko sortzailea eta artista.
- José Oneto, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2019).
- 1943 – José Antonio Figueroa, espainiar saskibaloi entrenatzaile ohia, Bilboko taldeetan hainbat aldiz aritutakoa.
- 1945 – Florencio Solchaga, nafar telebista aurkezle ohia eta errestauradorea.
- 1946 – Álvaro Arzú, Guatemalako presidentea (h. 2018).
- 1948 –
- Nicole Capitaine, Parisko Behatokiko frantziar astronomoa, astrometria eta estandar erlazionatuetan aditua.
- Billy Crystal, estatubatuar aktore, zinema ekoizle, idazle, ahots bikoiztailea, abeslari eta umorista.
- Pekka Lehto, finlandiar zinema zuzendaria.
- James Nachtwey, estatubatuar fotokazetaria eta gerra-argazkilaria.
- 1956 – Tessa Sanderson, britainiar atleta ohia, xabalina-jaurtiketan espezializatua.
- 1958 – Alberto II.a Monakokoa, Monakoko Printzerriko printzea eta estatu-burua.
- 1959 – Patrick Dupond, frantziar dantzaria.
- 1963 –
- Pedro Duque, espainiar ingeniaria, Espainiako lehen astronauta eta Espainiako Zientzia eta Ikerketa Ministroa.
- Toñi Salazar, espainiar abeslaria eta konpositorea, Azúcar Moreno bikoteko kidea.
- 1969 –
- Larry Johnson, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Laura Jou, kataluniar antzerki-irakaslea eta zinema-zuzendaria.
- 1970 - Mariam Budia, espainiar irakaslea, antzerkigilea, idazlea ea ikertzailea.
- 1974 – Grace Park, estatubatuar-kanadar aktorea.
- 1976 – Jimmy Jump, kirol ospakizunetan zein ekitaldi jendetsuetan bat-batean sartzeagatik ezagun egin den kataluniarra.
- 1977 – Naoki Matsuda, japoniar futbolaria (h. 2011).
- 1978 –
- María Casado Paredes, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Carlo Giuliani, antiglobalizazio mugimenduko italiar aktibista (h. 2001).
- Javier Ramírez, espainiar txirrindularia.
- Giorgio A. Tsoukalos, greziar-suitzar idazle eta ufologoa.
- 1986 –
- Jamie Bell, ingeles aktorea eta dantzaria.
- Fernando López, argentinar-espainiar errugbilaria, Ordizian aritutakoa.
- 1988 –
- Stephen Curry, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Sasha Grey, estatubatuar aktore pornografiko ohia, aktorea, modeloa eta musikaria.
- 1990 – Sasha Clements, kanadar aktorea.
- 1991 – Gotoku Sakai, japoniar futbolaria.
- 1992 – Ami Sugita, japoniar futbolaria.
- 1993 –
- Cecilio G, kataluniar trap abeslaria.
- Bárbara Latorre, espainiar futbolaria.
- Cristina Martín-Prieto, espainiar futbolaria.
- 1996 – Regimantas Miniotas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1997 –
- Simone Biles, estatubatuar gimnasta artistikoa, historiako hoberenetakoa.
- Alfred García, kataluniar abeslari eta konpositorea.
- 1999 – Sheldon Riley, australiar abeslaria.
- 2000 – Carla Bautista, espainiar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1775 – Ignazio Ibarretxe, bizkaitar arkitektoa (j. 1708).
- 1776 – Juan Antonio Zelaia, nafar militar, diplomazialari eta funtzionarioa, Guayaquilgo gobernadorea, Popayánen (j. 1712).
- 1859 – Martín de los Heros, bizkaitar militar eta idazle liberala, Madrilen (j. 1783).
- 1869 – François Faurie, lapurtar tratulari eta politikaria, Tarnosen (j. 1785).
- 1893 – Bruno Etxenike, nafar idazlea eta itzultzailea (j. 1820).
- 1919 – León Guruciaga, arabar irakaslea, antzerkigilea, kazetaria eta poeta, Argentinan (j. 1848).
- 1947 – Polonia Etxeberria, Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra (j. 1865).
- 1989 – Zita Borboi-Parmakoa, Austriako azken enperadorearen emaztea, zenbait urtez Lekeition erbestean bizi izandakoa, Suitzan (j. 1892).
- 2003 – Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (j. 1940).
- 2016 – Jaime Valdivielso, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1940).
- 2023- Kontxita Martinez de Lezea, gipuzkoar maistra (j. 1949).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 840 – Eginhardo, estatu gizon eta idazle frankoa.
- 968 – Matilda Ringelheimekoa, Santa Matilda, Saxoniako dukesa, Alemaniako erregina eta otondar dinastiako lehen erregea.
- 1471 – Thomas Malory, ingeles idazlea (j. c. 1415).
- 1632 – Tokugawa Hidetada, Tokugawa shogunerriko bigarren shoguna (j. 1579).
- 1647 – Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa, Orangeko printzea (j. 1584).
- 1688 – Antoine Furetière, frantziar elizgizon, poeta, alegiagile, eleberrigile eta lexikografoa (j. 1619).
- 1801 – Ignacy Krasicki, Poloniako idazlea (j. 1735).
- 1803 – Friedrich Gottlieb Klopstock, alemaniar olerkaria (j. 1724).
- 1811 – Augustus FitzRoy (Graftongo III. dukea), Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1735).
- 1823 – Charles-François Dumouriez, Frantziako Armadako jenerala (j. 1739).
- 1851 – Maria Luisa Haitikoa, Haitiko erregina ezkontidea (j. 1778).
- 1857 – Vicenta Juaristi Eguino, Amerikako independentziaren heroia (j. 1780).
- 1861 – Louis Niedermeyer, suitzar musikagilea (j. 1802).
- 1877 – Juan Manuel de Rosas, argentinar militarra eta diktadorea (j. 1793).
- 1880 – Pagan Min, Birmaniako erregea (j. 1811).
- 1883 – Karl Marx, alemaniar filosofo eta politikaren teorilaria (j. 1818).
- 1907 – Julius Naue, alemaniar margolari, ilustratzaile eta arkeologoa (j. 1835).
- 1908 – Lester Allan Pelton, estatubatuar ingeniaria (j. 1829).
- 1915 – Walter Crane, ingeles ilustratzailea (j. 1845).
- 1918 – Lucretia Rudolph Garfield, AEBtako lehen dama (j. 1832).
- 1932 – George Eastman, estatubatuar asmatzailea eta industrialaria (j. 1854).
- 1934 – João do Canto e Castro, Portugalgo 5. presidentea (j. 1862).
- 1951 – Lippo Hertzka, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1904).
- 1953 – Klement Gottwald, Txekoslovakiako presidentea (j. 1896).
- 1956 – Henri Lapuyade, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (j. 1894).
- 1968 – Erwin Panofsky, alemaniar arte-historialaria (j. 1892).
- 1969 – Ben Shahn, errusiar-estatubatuar margolaria (j. 1898).
- 1970 – Fritz Perls, alemaniar medikua eta psikiatra, Gestalt Terapiaren sortzailea (j. 1893).
- 1972 – Giangiacomo Feltrinelli, italiar argitaratzaile, politikari eta aktibista (j. 1926).
- 1973 – Howard Hathaway Aiken, estatubatuar matematikaria eta informatikako aitzindaria (j. 1900).
- 1975 – Susan Hayward, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 1978 – Odette Keun, herbeheeretar abenturari, sozialista, kazetari eta idazlea (j. 1888).
- 1980 –
- Manlio Brosio, italiar abokatu, diplomazialari eta politikaria, NATOren 4. Idazkari orokorra (j. 1897).
- Félix Rodríguez de la Fuente, espainiar etologoa, telebista aurkezlea, naturalista eta naturazaletasunaren hedatzailea (j. 1928).
- 1992 – Jean Poiret, frantziar antzezle eta antzerki-idazlea (j. 1926).
- 1993 – Sylvain Floirat, frantziar enpresaburua (j. 1899).
- 1995 – William Fowler, estatubatuar fisikaria, 1983ko Fisikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1997 –
- Jurek Becker, poloniar-alemaniar idazlea (j. 1937).
- Fred Zinnemann, austriar zinema zuzendaria (j. 1907).
- 2006 – Lennart Meri, estoniar idazle, zinemagile eta politikaria (j. 1929).
- 2008 – Chiara Lubich, italiar ekintzaile katolikoa eta Fokolareen mugimenduaren sortzailea (j. 1920).
- 2009 – Alain Bashung, frantziar abeslari, egile abeslari eta aktorea (j. 1947).
- 2011 – Félix de Guarania, paraguaiar idazlea eta guaranierazko ikerlari handia (j. 1924).
- 2012 –
- Ċensu Tabone, Maltako 4. presidentea (j. 1913).
- Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (j. 1928).
- 2013 – Ieng Sary, kanbodiar politikaria, Khmer Gorriak taldearen sortzaileetakoa (j. 1925).
- 2016 – Peter Maxwell Davies, abangoardiako ingeles musikagilea (j. 1934).
- 2017 – Joaquina Dorado Pita, galiziar ekintzaile anarkosindikalista, errepublikanoa eta antifrankista (j. 1917).
- 2018 –
- Marielle Franco, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1979).
- Rubén Galván, argentinar futbolaria (j. 1952).
- Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa (j. 1942).
- Emily Nasrala, libanoar idazle eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1931).
- Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (j. 1945).
- 2020 –
- Mariano Puga Concha, Txileko elizbarrutiko apaiza eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1931).
- Genesis P-Orridge, ingeles abeslaria, poeta eta artista (j. 1950).
- 2023 – Bobby Caldwell, estatubatuar abeslaria, abestigilea eta musikaria (j. 1951).
- 2024 – Léon Semmeling, flandriar futbolaria (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Nakai eta Suhar/Suharri.
- Matematikaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |