Richard Meier
Richard Meier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newark, 1934ko urriaren 12a (90 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Alemania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell University College of Architecture, Art, and Planning (en) Columbia High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta eskultorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie d'architecture (en) |
richardmeier.com |
Richard Meier (Newark, New Jersey, 1934ko urriaren 12 − ) arkitekto estatubatuarra da.
Cornell Unibertsitatean arkitektura ikasi eta hainbat agentziatan lan egin zuen, hala nola Skidmore, Owings and Merrill ezagunean, 1963 urtean agentzia propioa ireki zuen arte, New York hiriko bere apartamentuan.
Arkitekto eraikitzaile izateaz gain, arkitektura irakatsi du Cooper Union delakoan (1962-73), Yale unibertsitatean (1975-77) eta Harvard unibertsitatean (1980-81).
Hasiera-hasieratik Meierrek ildo zuzen eta jakin bat jarraitu du bere proiektuetan, modak alde batera utzita ideia sendo bertsuei eutsiz. Meierren estiloa oso markatua da, garrantzi handia ematen baitio lerroen garbitasunari, argiari, espazioari eta guztia biltzen duen harmoniari. Ia haren eraikin guztiak zuriak dira, kolorerik puruena delako, beste koloreak batzen baititu eta egunean zehar tonalitatea aldatzeko gai delako.
Meierrek berak dioen bezala, Le Corbusierren arkitekturak eragin handia izan du bere lanetan, Frank Lloyd Wright. arkitektoarekin batera. Hala ere, arkitektura denboran zehar aldatuz doan bidea izanik, hainbat arkitektok eta estilok besteengan eragina izan eta izango dutela ere dio.
1984 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
Lan garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1973 : Douglas etxea, Harbour Springs, AEB
- 1976 : Atheneum, New Harmony, Indiana, AEB
- 1983 : High Arte Museoa, Atlanta, AEB
- 1983 : Giovannitti etxea, Pittsburgh, AEB [1]
- 1984 : Arte Dekoratzaileen Museoa, Frankfurt, Alemania
- 1992 : Canal+ enpresaren egoitza nagusia, André Citroën kaia, Paris [2]
- 1995 : Udaletxea eta Liburutegi Nagusia, Haga, Herbehereak [3]
- 1995 : Oraingo Artearen Museoa (MACBA), Bartzelona [4]
- 1997 : Getty Center museoa, Los Angeles, AEB [5]
- 2000 : Justizia Jauregia (Sandra Day O'Connor United States Courthouse), Phoenix, Arizona [6]
- 2003 : Dives in Misericordia eliza, Erroma
- 2004 : Frieder Burda bilduma, Baden-Baden, Alemania [7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Batzelonako Arte Garaikideko Museoa
-
The Atheneum in New Harmony, Indiana
-
Museum of Television and Radio, Beverly Hills, California
-
High Museum of Art in Atlanta
-
San Jose City Hall, from 4th Street