[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arata Isozaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arata Isozaki

Bizitza
JaiotzaŌita1931ko uztailaren 23a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaNaha eta Okinawa2022ko abenduaren 28a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Aiko Miyawaki (en) Itzuli  (1972 -  2014)
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Oita Uenogaoka high school (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Kyoto
Bartzelona
Turin eta Krakovia
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Japan Art Academy (en) Itzuli
MugimenduaMetabolismoa
Postmodernitatea
isozaki.co.jp

Arata Isozaki (japonieraz: 磯崎新 Isozaki Arata?, Oita, Japonia, 1931ko uztailaren 23a - Naha, 2022ko abenduaren 28a) arkitekto japoniarra izan zen. Oso aintzat hartua da mundu osoan, japoniar tradiziozko elementuak eta teknologia aurreratua maisutasunez elkartzen baititu.

Oita hirian jaio zen, Kyushu uhartean. Tokioko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kenzo Tange arkitekto ezagunaren ikaslea izan zen. Ikasketak amaitzean, harekin lan egin zuen, 1963an agentzia propioa ireki zuen arte.

Lehen proiektuetan tradizio japoniarra eta teknologia oso aurreratua batu zituen. 1970 urtetik aurrera, estiloz aldatzen joan zen, elementu tradizionalak elementu post-modernoengatik aldatuz, hala nola ganga, esfera eta beste hainbat irudi geometrikoengatik.

2019an Pritzker Saria irabazi du.

Isozakik ongi mugatutako espazioak erabiltzen ditu bere eraikinetan, esanahi zehatza dutenak. Eraikinetako egiturak konexio bihurtzen dira, errealitatea eta bolumenek sorten duten ilusioaren arteko konexioak. Ikusmen-efektu originalak erabiltzen ditu, ikuspuntuaren arabera eraikinaren ikusmoldea aldatzen delarik (ad: Isozaki Atea).

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]