[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ralph M. Steinman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ralph M. Steinman

Bizitza
JaiotzaMontreal1943ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaManhattan2011ko irailaren 30a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Medical School (en) Itzuli
McGill Unibertsitatea
Rockefeller Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaJames G. Hirsch (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Michel C. Nussenzweig (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, immunologoa, medikua, katedraduna eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Rockefeller Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
National Academy of Medicine (en) Itzuli
Edinburgoko Errege-elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Find a Grave: 77539975 Edit the value on Wikidata

Ralph Marvin Steinman (Montreal, 1943ko urtarrilaren 14a - Manhattan, New York, 2011ko irailaren 30a) immunologo kanadarra izan zen, judua eta Rockefeller unibertsitateko biologia zelularreko ikertzailea.

2011. urtean Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen (Bruce Beutler eta Jules Hoffmannekin batera) zelula dendritikoen aurkikuntzagatik. Rockefeller unibertsitateak Steinmanek Nobel Saria irabazi zuela aditzera eman zuenean, honen heriotzaren berri eman zuen (2011ko irailaren 30ean). Hala, Nobel saria irabazi duen bigarren hildakoa da.

1973an "zelula dendritiko" terminoa sortu zuen, Zanvil A. Cohnen laborategian eta Rockefeller unibertsitatean doktoratu-ondoko bere lanean ari zela.

Steinmanek sari ugari irabazi zituen: Albert Lasker saria (2007), Nazioarteko Gairdner Fundazioaren saria (2003), eta William B. Coley saria (1998), besteak beste.

Bestalde, Estatu Batuetako Medikuntza Institutuko kide izan zen 2002 urtea geroztik, eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide 2001etik aurrera.

Steinmanek Montrealeko McGill unibertsitatean ikasi zuen, eta medikuntza-doktoregoa 1968an burutu zuen Harvard Unibertsitatean. Medikuntza-heziketa osatu zuen Massachusettseko ospitalean.




Biografia
Quebec
Artikulu hau Quebeceko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.