[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pierre Deligne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Deligne

(2005)
Bizitza
JaiotzaEtterbeek, Brusela eta Brusela1944ko urriaren 3a (80 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Université Paris-Sud
Bruselako Unibertsitate Askea
Athénée Adolphe Max (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAlexander Grothendieck
Doktorego ikaslea(k)Michael Rapoport
Lê Dũng Tráng (en) Itzuli
Miles Reid (mul) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Institut des Hautes Études Scientifiques (en) Itzuli  (1968 -  1984)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1984 -  2007)
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
math.ias.edu…

Pierre René, Deligne bizkondea (Etterbeek, 1944ko urriaren 3a) belgikar matematikaria da.

Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen lizentzia, eta doktoregorako ikasten jarraitu zuen 1968 arte. 1967-68 urteetan, doktoregoa bukatu baino lehen, Belgikako Ikerketa Zientifikorako Fundazio Nazionaleko kide izan zen. 1968an, Bures-sur-Yvetteko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen (Frantziara), eta hango kide egin zuten bi urte geroago. 1984an, Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutura joan zen, eta irakasle aritu zen han. Deligneren ekarpen garrantzitsuenetako bat Weilen hiru aieruen ebazpena da. Aieru horien bidez, geometria aljebraikoa eta zenbaki aljebraikoen teoria sortu zen, eta, lan horri esker, Fields domina jaso zuen Delignek Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1978). Beste arlo askotan ere lan egin du: Hilberten 21. problema, Hodgeren teoria, moduluen teoria, forma modularrak, Galoisen adierazpideak, L-serieak eta Langlandsen aieruak, eta talde aljebraikoen adierazpideak. Fields dominaz gainera, Suediako Errege Akademia Zientifikoaren Crafoord saria jaso zuen 1988an, geometria aljebraikoan egindako ikerketa-lanari esker.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]