[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Peugeot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peugeot
Lions of our time
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli, historical motorcycle manufacturer (en) Itzuli, racecar constructor (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreatrade in cars and vehicles (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Eskumendekoak
IKAP (en) Itzuli
Enplegatuak208.780 (2019)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Agintea
Zuzendari exekutiboaLinda Jackson
Egoitza nagusi
Legezko formasociété anonyme à conseil d'administration s.a.i. (mul) Itzuli
JabeaStellantis
Historia
Sorrera1810eko irailaren 26a
Sortzailea
AurrekoakChrysler Europe (en) Itzuli eta Rootes Group (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: Peugeot Twitter: Peugeot Instagram: peugeot Youtube: UC1VOZroPEnEaDDEqnMtdgiw Edit the value on Wikidata

Peugeot frantziar auto-ibilgailu marka bat da. Peugeot, XIX. mende bukaeran, bizikleta eta kafe-errotak egiten hasi zen. 1974an Peugeotek Citroën ibilgailu marka erosi zuen eta biak batera Europako bigarren ibilgailu egile marka sortu zuten, enpresa taldeari PSA Peugeot – Citroen izena emanez.

XIX. mendearen hasieran, Jean-Jacques Peugeot Doubs herri ondoan kokatu zen, kafe-errotak ekoizteko. 1885ean, Armand Peugeot bizikletak egiten hasi zen, eta, gaur egun, Peugeot Cycles izenarekin segitzen du sekzio horrek. Gatz eta piper ontzien ekoizle famatuak ere badira, eta oraindik ontzietan lehoi irudiaz dekoratzen segitzen dute. Azkenik, 1889an, Armand Peugeot autoak egiten hasi zen.

Enpresa taldeen bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1994an PSA Peugeotek Citroen erosi zion Michelini.
  • 1997an PSA Peugeotek Chrysler Europako filiala erosi zuen.
  • 1980an PSA Peugeot, izena aldatuta, PSA Peugeot-Citroen bihurtu zen.

1929an 201 modeloa ekoizten hasi zen. Gaur egun Peugeotek 208, 308, 408, 508, 2008, 3008, 4008, 5008, 807 auto modeloak ekoizten ditu, besteak beste.

Peugeot auto guztiek lehoi baten irudia eramaten dute, eta Peugeoten modeloen zenbaki gehien-gehienak hiru digitukoak dira. Ehunekoen digituak ibilgailuaren tamaina adierazten du. Hamarrekoen digitua zero zenbakia da, eta marka erregistratua da. Eta banakoen digituak automobilaren belaunaldia adierazten du (nahiz eta kontraesanen bat baden). Horri lotuta, Peugeoten eta Porscheren artean arazoak sortu ziren, bigarren hori Porsche 901 modeloa saltzen hasi zenean. Peugeotek Porsche epaitegietara eraman zuen. Epaiketa Peugeotek irabazi zuen. Izan ere, hamarrekoen digitua zero marka erregistratua zen; beraz, auto hark Porsche 911 izena hartu behar izan zuen. Gaur, enpresa bien artean harreman onak dituzte.

Kirol lasterketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peugeot rallyetan urte askotan irabazle izan zen. Gaur, Citroen izenekin parte hartzen du, eta irabazle izaten da gehienetan, bai gidari lehiaketetan baita ekoizle txapelketetan. Peugeot Le Manseko 24 Orduetan partaide izan da eta garaipenak ere lortu ditu bertan. Peugeotek 1 Formulan ere parte hartu du, baina inoiz ez du lortu garaipenik. Horregatik, 2000an 1 Formula utzi zuen. Peugeoten autoak film askotan ikusi dira.

Gaur egun, Peugeotek egiten dituen autoek ingurumenarekin zerikusi handia daukate. Izan ere, auto gero eta ekologikoagoak izan behar dira. Orain, auto elektrikoa ekoizteko lanetan dabil Peugeot.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]