Oliver Goldsmith
Oliver Goldsmith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elphin, 1728ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Irlandako Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1774ko apirilaren 4a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Temple Church, London (en) |
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Trinity College Sligo Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, mediku idazlea, poeta, antzerkigilea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, idazlea, saiakeragilea, Poligrafoa, dramagilea eta antzerki ekoizlea |
Lantokia(k) | Leiden |
Lan nabarmenak | ikusi
|
| |
Oliver Goldsmith (Ballymahon, Irlanda, 1728ko azaroaren 10a - Londres, 1774ko apirilaren 4a) anglo-irlandar idazlea izan zen.
Lan eginez ordaindu zituen ikasketak Dublinen. Edinburgon Medikuntza ikasketak egin zituen, ondoren Frantzia, Suitza eta Italia oinez egin zituen, eta bidaia haren berri eman zuen The Traveller (1764, Bidaiaria) liburuan. Bere garaiko ideiak eta ohiturak kritikatu zituen berak sortu zuen The Bee egunkarian (1759), eta bertan argitaratu zituen bere olerkirik onenak ere. The Vicar of Wakefield (1766, Wakefieldgo bikarioa) eleberriak egin zuen ezagun. The Good-Natured Man (1768, Gizon zintzoa) antzerkian bere garaiko sentiberatasuna kritikatzen du. The Deserted Village (1770) poeman nekazaritza hartu zuen gaitzat. English History (1771) historia-liburua ere idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.