[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Japoniako antzerki motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «No».
Nō antzerkia Itsukushima santutegian

(japonieraz: ?) edo Nōgaku (japonieraz: 能楽 Nōgaku?) Japoniako antzerki mota da, kantua, poesia, musika, dantza eta mimoa nahasten dituena.

Kanami antzezleak eta haren seme Zeami Motokiyok XIV. mendean eman zioten gaur egun duen moldea antzinatik zetorren no antzertiari. Zeami-k budismoaren joera estetikoak landu zituen, eta no-ari buruzko liburuxkak idatzi zituen, antzezleek eta egileek mendez mende beren prestakuntzarako erabili izan dituztenak. No antzertiak arau zorrotz aldaezinak ditu; hasieran kanpoaldean antzezten zen, gaur egun, berriz, antzokietan; agertokia oso sinplea du, jantziak eta mozorroak, berriz, guztiz apainak eta aberatsak; antzezleak gizonezkoak dira beti, eta bi antzezle nagusi daude: shite (japonieraz: 仕手?) eta waki (japonieraz: ?) , bigarren mailako antzezleen eta abesbatza txiki baten laguntzaz jokatzen dutela. 250 antzerti-lan gorde dira, gehienak XIV. eta XV. mendeetan idatzitakoak. Emanaldi bakoitzak sei bat ordu irauten du eta bost motatako antzerti-lan antzezten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.