[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Maia hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maia hizkuntzak
Hizkuntzen hedadura.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexiko, Guatemala, Belize eta Honduras
Hiztunak~6.038.000 (2009)[1]
EskualdeaMesoamerika
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza objektua subjektua, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2myn
Glottologmaya1287
Linguist Listmaya
IETFmyn

Maia hizkuntzak Mesoamerikan hitz egiten diren hizkuntzak dira. Politikoki, jatorriz hiru estatuotan aurki daitezke: Guatemalan, Belizen eta Mexikoko hego-ekialdean; Hondurasen eta El Salvadorren ere komunitate txikiagoak daude halaber. Migrazio fenomenoak direla eta, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ere maia hiztunen komunitateak daude. Dirudienez, guztiek jatorri bera dute: orain 5.000 urte hitz egin zen protomaia. Aldi berean, hizkuntza horien arteko milaka urteko harremanak izan behar dira kontuan. Kristobal Kolon Amerikara iritsi aurretik, mesoamerikar hizkuntza horietako batzuk idatzi egin ziren, hieroglifoen bidez. Herrialde horietan, ondare ikaragarria gordetzen da. Aro Klasikoa (K. o. 250-900 urteak) bezeriki aberatsa izan zen. Hizkuntza horietako asko egoera larrian badaude ere, batzuek ofizialtasun teorikoa lortu dute: Guatemalan, 22k eta Mexikon, 7k. Azken urteetan hizkuntza horietaz idatzitako liburuak gero eta gehiago argitaratzen ari dira. Guztira, bost milioi hiztun inguru dituztela jo zen 2009. urtean[2], 3.200.000 Guatemalan[3] eta 2.000.000 Mexikon.

Maia hizkuntzen familiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maia hizkuntzen mapa.

Téenek edo huasteko hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yucatango maia hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Yucatango maia hizkuntza: Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza, 759.000 pertsonak hitz egiten baitute. Literatura aberatsa du.
  • Mopana: Belizen hitz egiten da eta 10.000 hiztun ditu.
  • Itzá: Petenen hitz egiten zen. Galduta dago.[4]
  • Lacandón hizkuntza: Izen bereko oihanean mintzatua da, Chiapasen; mila hiztun inguru ditu.

Mendebaldeko maia hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza, hiztegiaren eta fonologiaren ikuspuntutik, oso ondo kontserbatu dira. Dena dela, dialekto asko galdu egin dira edo galtzeko zorian daude. Aro klasikoaren inskripzioarekin oso lotura zuzena dute.

  • Chola: Chiapas (Mexiko). 130.000 hiztun.[5]
  • Tabascoko chontala: 55.000 hiztun Mexikon.[6]
  • Chortia: 30.000 hiztun Guatemalan.[7] El Salvadorren galtzeko zorian dago. Hondurasen galdutzat jotzen da.
  • Choltia: Galduta dago.

Chol hizkuntzetatik oso hurbil daude. Chiapas aldean hitz egiten dira eta oraingoz indartsu diraute, hiztun elebakar kopuru handiak baitituzte:[8]

  • Tzotzila: 265.000 hiztun.
  • Tzeltala: 215.000 hiztun.

Ekialdeko maia hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiché-Mam taldeko hizkuntzak Guatemalako mendietan zabalduta daude. Bi adar bereiz daitezke:

  • Kekchía edo q'eqchiqa: Guatemalako hegoaldean mintzatzen da, bereziki Petén eta Alta Veparaz. Belizen ere 9.000 hiztun ditu. Denera, 423.500 pertsonak hitz egiten dute. Migrazioak direla eta, egun El Salvadorrera ere zabaldu da.[9]
  • Uspantekoa: Guatemalako Uspantan (El Quiché Departamentuan) hitz eginda. 30.000 hiztun.
  • Mama: San Marcos eta Altos Cuchumatanes departamentuetan hitz egiten da. 150.000 hiztun ditu.
  • Aguacatekoa: Huehuetenango departamentuko Aguacatánen. 20.000 hiztun ditu.
  • Ixila: El Quiché departamentuko Triángulo Ixil zonaldean. 18.000 hiztun ditu.
  • Teko hizkuntza edo tektitekoa: Tectitan herrian, 2.000 hiztunek erabiltzen dute, erdiak Mexikon erbesteratuta.[10]

Hizkuntza hauek kiché hizkuntzekin oso lotuta daude:

Maia hizkuntzen garapen kronologikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enlaces externos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]