Quetzaltenango
Artikulu hau Quetzaltenango hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal».
Quetzaltenango ([ketsalteˈnaŋgo] ahoskatua, baita Xelajú [ʃelaˈxu] edo Xela [ˈʃela] ezizenaz ezaguna ere) Guatemalako hego-mendebaleko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 ditu, eta 170.000 biztanle (2011). Guatemala-El Salvadorreko sumendien zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza- eta administrazio-gune nagusia da. Kafe-ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia-jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintzak, likoregintzak eta xaboigintzak, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarrak Ameriketara iritsi zirenean, kitxeen hiria zen, eta Xelaju deitzen zioten bertakoek. Alabaina, espainiarrek kitxeak menderatu zituztenean, hiriari izena aldatu zioten. República de los Altos eratu zenean, hiriburua izan zen errepublika hark iraun zuen denbora laburrean. 1902an Santa Maria sumendiak hiria suntsitu zuen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Quetzaltenango, Tenp.: 1991−2010 / Prez.: 1980−2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.4 | 29.8 | 29.8 | 28.2 | 29.4 | 26.5 | 25.2 | 25.0 | 26.0 | 25.2 | 25.6 | 26.2 | 29.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22.0 | 23.5 | 25.5 | 23.8 | 23.1 | 21.9 | 21.9 | 22.1 | 20.9 | 21.7 | 21.3 | 22.1 | 22.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.9 | 13.7 | 14.8 | 15.8 | 15.8 | 15.6 | 15.8 | 15.8 | 15.2 | 15.0 | 14.0 | 13.2 | 14.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.3 | 2.9 | 3.9 | 6.3 | 8.8 | 9.3 | 8.2 | 8.5 | 9.0 | 8.4 | 6.0 | 2.8 | 6.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −11.5 | −5.4 | −5.2 | −3.6 | 0.6 | 1.0 | 2.5 | 0.5 | 1.0 | 0.0 | −5.5 | −5.4 | −11.5 |
Euria (mm) | 1.80 | 5.50 | 14.44 | 41.16 | 131.55 | 147.77 | 98.65 | 106.95 | 134.67 | 93.55 | 18.68 | 7.08 | 801.8 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 0.8 | 0.93 | 2.33 | 5.87 | 16.8 | 21.93 | 18.0 | 17.53 | 22.8 | 14.47 | 5.67 | 2.13 | 129.3 |
Eguzki orduak | 249.57 | 240.27 | 249.33 | 212.77 | 167.14 | 142.32 | 185.27 | 187.51 | 135.61 | 156.94 | 199.15 | 228.69 | 2354.6 |
Hezetasuna (%) | 65.68 | 63.05 | 64.5 | 68.4 | 74.5 | 79.37 | 74.47 | 76.05 | 81.16 | 79.32 | 72.65 | 68.63 | 72.32 |
Iturria: Instituto Nacional de Sismologia, Vulcanologia, Meteorologia, e Hidrologia[1] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ministerio de comunicaciones Infraestructura y Vivienda. (Noiz kontsultatua: 2011-08-04).