[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lammasu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lammasua, Pergamoko Museoa, Berlinen.

Lammasua, Lamassua[1] edo Lamasua, izaki mitiko bat da asiriar erlijioan. Giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak ditu. Hirietako ateak eta tenplua eta jauregia bere barnean hartzen zituzten hirietako gune gotortuak zaintzen zituzten, oro har, bikoteka. Lau edo bost hankekin irudikatzen ohi ziren. Bosta hanka egitean, aurrez aurre ikusita, gelditik zeudela ematen zuten, baina alde batetik ikusita, bisitaria ateen artetik pasatzen zenean, animalia mugimenduan zegoela ematen zuen[2], eta hurbiltzen zen oro hiltzen zuten, erabat onak edo gaiztoak ziren pertsonak izan ezik.

Buruan adarrak izaten zituzten, Mesopotamiako jainko-jainkosen irudietan ohikoak dibinitatea irudikatzeko.

Honen antzerako izakiak dira esfingea, shedua eta serafina.

Artearen historian garrantzi handiko elementuak dira, Asiriar eskulturaren kalitatearen eredu. Erdi Erliebeko eskulturak dira eta, aldi berean, arkitektura osagaiak.

Lammasua, Pergamoko Museoa, Berlinen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Vázquez Hoys, Ana María. (2006). «Lamassu hombre toro Mesopotamia querubin» www2.uned.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Human-headed winged lion (lamassu) | Assyrian | Neo-Assyrian» The Metropolitan Museum of Art (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]