Josu Zabaleta
Josu Zabaleta | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1948ko uztailaren 1a (76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Josu Zabaleta Kortaberria (Legazpi, 1948ko uztailaren 1a) gipuzkoar itzultzaile eta idazlea da. 2001 eta 2008 urteetan Itzulpengintzako Euskadi Saria jaso zuen, eta 2013an Espainiako Itzulpegintzako Sari Nazionala eman zioten.[1] 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Martin Zabaleta idazlearen anaia da. Lehen ikasketak frantziskotarrekin egin zituen, Arantzazun, eta Lovaina (Belgikan) eta Erroman segitu: hantxe lortu zuen Filosofia lizentziatura. Hordago argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen (1977) eta Euskal klasikoak eta gazteentzako Tximista Saila bildumaren arduradun.[2] Gipuzkoako Itzultzaile Eskolako irakasle (1980-1991), eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko sortzaileetako bat izan zen ere bai.[3]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hadji Murat (Tolstoi) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Josu Zabaleta itzultzailea, Tolstoiren "Hadji Murat" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
Orrialdeak | 229 |
ISBN | 978-84-9451-786-0 |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
Fantasiazko ipuinak (Guy de Maupassant) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Josu Zabaleta itzultzailea, Maupassant-en "Fantasiazko ipuinak" liburuko pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2016 |
ISBN | ELIB201700033 |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
On Casmurro (Machado de Assis) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Josu Zabaleta itzultzailea, Machado de Assis-en On Casmurro obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
ISBN | ELIB201700055 |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
Sei pertsonaia autore bila (Luigi Pirandello) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Josu Zabaleta itzultzailea, Pirandelloren "Sei pertsonaia autore bila" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
ISBN | ELIB201700042 |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
Lan handia egin du itzulpengintzan.[1][4][5]
- Petrarca
- Pirandello
- Maupassant: Fantasiazko ipuinak. 2001 Euskadi Saria Itzulpengintza[6][7][8]
- Dino Buzzati: Tartariarren basamortua. Elkar, 2011.[9]
- Joaquim Maria Machado de Assis: On Casmurro, Elkar / Alberdania, 2009.
- Saint-Exupery: Gerrako pilotu. Elkar / Alberdania, 2003[10][11][12]
- Gesualdo Bufalino: Le menzogne della notte (Gaueko gezurrak), 2008, Euskadi Saria Itzulpengintzan[15][16][17][18]
- Leonardo Sciascia: Itsaso ardo kolorea[19]
- Pier Paolo Pasolini: Gauza baten ametsa[19]
A. Frank, Michel Quint, J.A. Paulos, Coscigny-Sempé, A. Camilleri, S. Hessel.
Horrez gain, itzulpen-teoria ere landu du; aipatzekoa da Senez aldizkarian egin duen lana. 1991-2000 bitartean, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendaria izan zen. Itzultzaileen Nazioarteko Federazioan (FIT) Kontseilu Nagusiko kidea izan da[22] eta Hedadura Urriko Hizkuntzetako Itzultzaileen Batzordeko lehendakari. 2001ean eta 2008an Itzulpengintzaren Euskadi saria jaso zuen. 2006tik, euskaltzain urgazlea da.[23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Josu Zabaleta Espainiako Itzulpegintzako Sari Nazionalarekin saritu dute Berria.info
- ↑ LERTXUNDI, Anjel .- Itzuliz usu begiak. Irún : Alberdania, 2019. ISBN 978-84-9868-542-8.orr.314
- ↑ Auñamendi Enziklopedia. Itzultzaileak : Josu Zabaleta/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Pasazaite : Josu Zabaleta/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Josu Zabaleta. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Auñamendi Enziklopedia. Itzultzaileak : Josu Zabaleta/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Larrauri, Eva. Entrevista a Josu Zabaleta: "los traductores somos un factor de normalización" El país, 19 noviembre 2001/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Larrauri, Eva. [http://www.osakidetza.euskadi.eus/informacion/premios-literatura-euskadi-2017/r85-gkgnrl00/es/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/euskadi_litera_2001/es_literatu/libro_itzulpena.html/ http://www.osakidetza.euskadi.eus/informacion/premios-literatura-euskadi-2017/r85-gkgnrl00/es/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/euskadi_litera_2001/es_literatu/libro_itzulpena.html 2001, Euskadi Sariak Itzulpengintza Fantasiazko ipuinak /. ] (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/tartariarren-basamortua/
- ↑ Gerraren absurdoa/ Gotzon Hermosilla (Berria, 2004-05-01). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Printze Txikia gerran / Karlos del Olmo (Berria, 2003-12-27). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Frantzia bihotzean / A. de Amezaga (Bilbao, 2003-12). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ [http://www.eizie.eus/ Euskal itzulpenen inbentarioa (1976-2008)Manu López Gaseni. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila Euskal Herriko Unibertsitatea. [2008] 41 orr.. ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
- ↑ IBAIZABAL [Web. "Josu Zabaleta Kortaberria/. ] (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Auñamendi Enziklopedia. Itzultzaileak : Josu Zabaleta/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Diario Vasco Liburu itzulezina 2008/11/05/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Euskadi Sariak : Josu Zabaleta/. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Las obras de Jokin Muñoz y Josu Zabaleta, Premios Literarios Euskadi 2008. Diario Vasco, 2008 /11/04. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b IBAIZABAL [Web. "Josu Zabaleta Kortaberria/. ] (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ a b Josu Zabaleta. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Hamar / Andrej Lonjo. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Josu Zabaletak irabazi du Itzulpengintzako Euskadi Saria Sustatu.com
- ↑ Juan Luis ZABALA: Egaña, Epaltza eta Mintegi, euskaltzain urgazleen taldean Paperekoa.berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josu Zabaleta Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basean
- Josu Zabaleta Booktegi webgunean