Ifniko Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Ifni) 1957ko urria eta 1958ko apirila artean espainiar eta marokoar indar armatuen arteko gerra izan zen, Afrikako deskolonizazioaren garaian.
Marokok Ifni, Juby lurmuturraren inguruko eremua eta Espainiar Sahara hartzeko saiakera egin zuen, Sidi Ifni hartzea helburu zuena. Hamar urte geroago, 1968ko urriaren 12an, Francisco Francok Marokoari Ifni ematea hitzartu zuen.[1]
Marokoar Askapen Armadak, Ben Hammu Istiqlal Alderdiaren buruzagiak zuzendua, independentzia lortu ondoren, bitan zatitu zen. Batzuk Marokoko Errege-Armadan sartu ziren eta besteek hegoalderantz jo zuten espainiar koloniak bereganatzeko.