[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ifni

Koordenatuak: 29°22′N 10°11′W / 29.367°N 10.183°W / 29.367; -10.183
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ifni
1958 – 1969
Espainiako probintzia
Ifniko bandera

Ifniko armarria

Eskualdeko lurraldeak 1912an
Geografia
HiriburuaSidi Ifni
Ekonomia
DiruaPezeta
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera, gaztelania
ErlijioaEliza Katoliko Erromatarra, Musulmana
Historia
Aurrekoa
Mendebaldeko Espainiar Afrika
Ondorengoa
Maroko

Ifni Marokoko kostaldean, Agadirretik hegoalderantz, zegoen espainiar probintzia ohia izan zen, egun Marokoko eskualdea dena. 1964an 1.502 km² azalera eta 51.517 biztanle zituen, industria nagusia arrantza izanik.

1476an gaztelarrek bertan Santa Cruz de la Mar Pequeña izeneko gotorleku bat ezarri zuten Kanarietako azukrearen plantazioentzat esklaboak lortzeko. Hala ere, 1524an berbereek kanporatuak izan ziren. XIX. mendeko Afrikaren banaketaren ondorioz, Espainiak eskualdean zituen "eskubideak" aldarrikatu eta Marokoekin guda azkarra izan ondoren, 1860ko apirilaren 26an eskualdea okupatu zuen. 1934an Espainiak gobernadorea ezarri eta, deskolonizazio eran, hasieran probintzia bilakatu eta gero 1969ko urtarrilaren 4an Marokoari itzuli zion. Maroko urte batzuk aurrerago, Ifniko Gerran hain zuzen ere, jadanik saiatu zen eskualdea kontrolpean izatea.

29°22′N 10°11′W / 29.367°N 10.183°W / 29.367; -10.183

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Maroko
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.