[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau itxitura buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hesi (argipena)».
Zurezko hesia (zuresia), hesolaz eta ohol horizontalez osatua.
Metalezko segurtasun hesia

Hesia eremu bat ixten edo babesten duen egitura luzea da, norabaiteko igarobidea galarazten duena, batez ere landarez, laharrez edo oholez egina[1]. Hesi baten oinarrizko osagaiak hauek dira: hesola (lurrean finkatzen den egitura) eta tarteko itxitura (hesoletan finkatzen dena eta igarobidea eragozten duena).

Lursail edo lorategien inguruan ezartzen dira, bai landaguneetan bai hiriguneetan, eta bertan sartzea eragozteko edo/eta bertako biztanleen intimitatea babesteko. Animalia, pertsona eta ibilgailuen mugimendua eragotzi eta bideratzen dute. Hesi mugikorrak ere erabiltzen dira eremu batzuk aldi baterako ixteko, adibidez lanengatik edo gertakariengatik (manifestazioak, festak eta abar).

Hesia egiteko erabili den material nagusiaren arabera, hainbat motako hesiak daude:

  • Zuresia, zurezkoa. Altzari bat ere izan daiteke[2]
    • Oholesia edo hesola hesia, batez ere esparru bat kanpoko erasoetatik babesteko hesolaz egindakoa[3][4]
    • Latesia, zurezko lata (ohol zakar) horizontalez eta hesolaz egina[5]
    • Girondar hesia, burdin hariz lotutako zurkaitz txikiz osatua, batez ere hondartzak eta landare berriak aldi baterako babesteko erabilia
  • Kanabera hesia, kanabera luzez egina[6], uretan ezartzen dena arrantzatzeko
  • Harresia, harriz egindakoa, batez ere gotorlekuak eta hiriak inguratzen dituena[7] kanpoko erasoetatik babesteko
  • Burdin hesia, burdin barraz eginikoa[8]
  • Alanbre hesia, alanbrez (burdin hariz) egina[9]
  • Landare hesia, hesibizia edo heskaia, landare biziz eginikoa. Euskal Herriko landaguneetan landare hauek erabili izan dira besteak beste[10]: elorria edo elorri zuria, sahatsa, arantza, karraskila, ezpela, arkakaratsa, zuhandorra, arbustua eta sasia edo berroa.
    • Larresia edo lahar hesia[10], batez ere sasi edo laharrez egina. Baina landarearen arabera, beste hainbat izen izan dezake[11]: arantzaesi, arbolaesi, elorriesi, larresi, sasiesi etab.
  • Lurresi, lur-hesi edo luhesi[12], lurrez eta landarez eginikoa, batez ere erreka edo antzekoetan ura bideratzeko erabilia, dike baten antzera
  • Ur-hesia, urez egindako muga-edo[13], adibidez ibai edo erreten bat
Hesi mugikorrak bide ertzean metatuak

Hesi mugikorrak espazio publikoan jartzen diren egiturak dira, aldi baterako gertaeretan espazioak mugatzeko, hala nola ikuskizunak eta manifestazioak. Eremu publikoetako lanak babesteko ere balio dute. Gehienetan metalezkoak dira, baina plastikozkoak edo hormigoizkoak ere izan daitezke. Mota ohikoena, barrualdean metalezko hagatxoak dituen marko batek osatzen dutena da, egonkortasuna ematen dioten bi oin zabalen gainean finkatua. Alboetan, lokailu bat dute, hainbat hesi beraien artean lotzeko aukera ematen duena, hesi luze eta jarraitua eratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hedi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-15)
  2. Zuresia Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  3. Oholesi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  4. Hesola hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  5. Latesi Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  6. Kanabera hesi azpisarreraOrotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  7. Harresi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  8. Burdin hesi azpisarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  9. Alanbre hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  10. a b Larresi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  11. 420 mapa Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (kontsulta: 2020-12-12)
  12. Lurresi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  13. Ur-hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]