[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arkakarats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa rugosa espeziearen arkakaratsa
Basa-arrosa, arkakarats gorribiziekin

Arkakaratsa Rosa generoko landareen sasifruitua da, batez ere basa-arrosarena[1][2]. Horregatik, espezie honi arkakarats ere esaten zaio[1]. Gorri-laranja izan ohi da, baina ubel ilunetik beltzeraino izan daiteke espezie batzuetan. Arkakaratsak harten dira loteen polinizazioaren ondoren udaberrian edo uda hasieran, eta udazkenean heltzen.

Arkakaratsak sasifruitu mamitsu eta arrautzakara da, eta 15-25 mm luze izan daiteke. Ontzi itxurakoa, goialdean irekia, estamine eta sepaloen ondorengo lehortuak daramatza. Barnean, benetazko 20-30 fruitu ditu, berez akenioak, karpeloen eraldaketatikoak, bakoitza hazi bakarrarekin.

Arkakaratsak udazkenean heltzen dira, urri-azaro aldean ipar hemisferioan, baina negu osoan ikus daitezke adarretan zintzilik.

Arkakarats marmelada ogian

Arkakaratsek erabilera ugari dute: infusioa, marmelada, jelada, ziropa, zopa, edariak, gozopilak, ogia eta ardoa. Gordinak ere jan daitezke, baiak bailira, barneko ileak ekiditen badira.

Espezie gutxi batzuenak apaingarri gisa erabili daitezke, hala nola Rosa moyesii espeziearenak, zeinenak handiak, gorriak eta botila-itxurakoak diren.

Barneko ileak azkura hauts gisa erabiltzen dira[3].

Herri medikuntzan, arkakaratsak erabiltzen dira batez ere beherakoaren, abitaminosiaren eta asteniaren aurka. Dekokzioan edo elixir eran (alkoholean beratua) erabiltzen dira.

Arkakaratsen ileak ere erabili daitezke, baraurik janez eztiarekin, heste-zizareak kanporatzeko[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia. Orotariko Euskal Hiztegia. .
  2. Elhuyar. Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. .
  3. Albert MR. (1998). Novelty shop "itching powder.  doi:10.1111/j.1440-0960.1998.tb01281.x..
  4. Marie-Antoinette Mulot, Secrets d'une herboriste, Éditions du Dauphin, 1984, ISBN 2-7242-3402-2 173 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]