[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hawara

Koordenatuak: 29°16′26″N 30°53′56″E / 29.274°N 30.899°E / 29.274; 30.899
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawara
Datu orokorrak
Garaiera36 m
MotaAncient Egyptian necropolis (en) Itzuli eta village in Egypt (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak29°16′26″N 30°53′56″E / 29.274°N 30.899°E / 29.274; 30.899
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Faiyum
Markas of EgyptMarkaz al Fayyūm

Hawara Egiptoko Faiyum eskualdeko hiri nagusia da. Faiyumgo oasitik gertu dago, hegoalderantz, Nilo ibaia oasiko lakuarekin lotzen duen Bahr Yussef kanalaren ondoan.

Finkapen eta nekropoliak, antzinaro zaharrenetik datatuak daude. Hiriak, lehen dinastietatik ezagutzen zena, garrantzi handia hartu zuen Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, grekoerromatar garaira arte garrantzitsua izan zelarik.

XII. dinastiako faraoiek, toki zingiratsu hau, erregeek ehiza toki bezala erabiltzen zutena, nekazaritzarako oasi batean bihurtu zuten, Nilorekin, Bahr el-Yusuf edo Joseren Kanala izeneko kanal baten bidez lotuz.

Amenemhat III.ak, XII. dinastiako faraoia, bere piramidea eta bere hil tenplua, K. a. XIX. mendean eraiki zituen. Dahshurren, Menfiseko nekropoliaren hegoaldean, lurperatua izateko ideia baztertu ondoren, Amenemhat III.ak toki hau aukeratu zuen bere balizko jauregitik gertu.

Sobek jainkoaren gurtza gune nagusia izan zen.

Labirinto deitutako multzoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramidea, 385x158 metro neurtzen duen harresi batek itxitako landutako multzo baten iparraldean dago. Honek, Hawarako, Inperio Ertaineko hil multzorik handiena bihurtzen du. Multzorako sarrera, ekialdeko harresiko hegoaldeko izkinan dago. Zoritxarrek, greziarrek eta erromatarrek bisitatutako multzo handi honetaz, ia ez da ezer geratzen, eraikia izan eta mende askora, irekitako auzitegi labirinto bat bezala deskribatua, ganbera, kripta eta kapera ezkutuekin. Herodotok, bere Historian Aueriseko Labirinto ospetsua deskribatu zuen. Labirintoari buruz, beste hauek ere idatzi zuten: Diodoro Sikulo, Maneton, Estrabon, Plinio Zaharra eta Pomponio Mela.

Hondar arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea, 1888an industu zuen Flinders Petriek, erromatar garaiko hilerri erraldoi bat aurkituz, hil erretratu mordo batekin, eta, ia ustekabean, Homeroren Iliadaren II. Liburuaren zati handi bat duen papirozko biribilki bat.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]