Haur-izutzaile
Ume-izutzaile esaten zaie haurrak izutzeko helburuarekin helduek erabiltzen dituzten pertsonaia multzoari.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurrengan beldurra sortzea eta haurrak izutzen dituen pertsona batekin hainbat helburu ditu: haurrak garbitasun-, janari- eta lo-ohiturak betetzera behartzea, une jakin batean desatseginak gerta dakizkiekeena, eta helduek haurrentzat arriskutsutzat jotzen dituzten leku, pertsona eta ekintzetatik urrun edukitzea (adibidez, haurrek uste badute putzu baten hondoan eurak harrapatuko lukeen izaki beldurgarri bat ezkutatzen dela). Oro har, haurren gurasoek edo zaintzaileek desagertarazi edo minimizatu nahi duten edozein jarrera modu negatiboan indartzeko balio du. Izen eta kondaira ugari daude haur-izutzaile horiei lotuta; oso zaharrak izan ohi dira, mitologia eta erlijioen jainko-jainkosen arrasto demonizatuekin, jadanik desagertuta daudenak eta Heinrich Heinek "erbesteko jainkoak" deitzen zuena.
Izutzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baba Yaga
- Bogeyman
- Koko
- Guajona
- Zakuaren gizona
- Krampusa
- Lamina
- Otso basatia
- Sacamantecas
- Peru tximaluze
- Mamua
- Tulevieja