[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Harri-jasotze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inaxio Perurena harria jasotzeko prestatzen; haren atzean, Iñaki Perurena aita.
Harri-jasotzailea Atotxako futbol zelaian (1920).
Harri-jasotzailea.

Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera horretan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.

Harri handien txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa urtero jokatzen da[2]. Modalitate horretan harriok erabiltzen dira:

  • zilindroa: 200 edo 175 kilo
  • laukizuzena: 175 edo 200 kilo
  • kuboa: 150 kilo
  • biribila: 125 kilo

Harri txikien txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa urtero jokatzen da. Honako harri hauek erabiltzen dira[3]:

  • zilindrikoa: 125 kilo
  • laukizuzena: 125 kilo
  • kuboa: 112,5 kilo
  • biribila: 100 kilo

Harri irregularren txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta haiekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:

Arautegi orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jasotzen den harriak lurrean egon behar du eta sorbaldaraino jaso. Epaile batek txandari hasiera eta amaiera ematen dio, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
  • Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.
  • Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
  • Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.
  • Idoia Etxeberria, 163'4 kiloko harri errektangularra
  • Lucia Orbe, 100 kiloko bola (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 100 kiloko zilindro zaharra (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 112'5 kiloko zilindro zaharra, bueltan (bi jasoaldi hiru minutuko txanda bakarrean)
  • Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri errektangularrari jasoaldi bat eta 100 kiloko kabiladun zilindro zaharrari jasoaldi bi, bost minutuko txanda bakarrean.
  • Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri kubikoari jasoaldi bat eta 112,5 kiloko zilindro zaharrari lau jasoaldi, bost minutuko txanda bakarrean.
  • Maddi Gesalaga, 125 kiloko errektangular zaharrari jasoaldi bat 5 minutuan.[7]
  • Olaia Esnaola, 16 urterekin 125 kiloko harri errektangularra birritan bizkarreratu zuena hiru minutuko txandan.
  • Udane Ostolaza, bere pisuaren bikoitza jaso duen lehen emakumea (59,6 kilo zela 120 kiloko harria altxatu zuen)[8]

Harri jasotzaile ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 401 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  3. «Euskal Herriko harri txikien txapela seigarren urtez jantzi du Aimar Irigoienek Labaienen» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  4. a b (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  5. «Albizuri Handi harria: biharkoa ez da azkeneko aldia izango plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  6. «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  7. «Pentatloia;» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  8. Anbune. (2024-06-07). Harri-jasotzea - Errekor saiakerak (Aia, 2024-05-25) (28'05). (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]