[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Giuseppe Arcimboldo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Arcimboldo

ganberako margolari

1575 -
ganberako margolari

1564 -
Bizitza
JaiotzaMilanc.1527
HerrialdeaMilanerria
BizilekuaEspainia
Luxenburgo
Madril
Milan
HeriotzaMilan1593ko uztailaren 11 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, tapestry designer (en) Itzuli eta diseinatzailea
Lantokia(k)Milan
Viena
Praga
Como
Monza
Bratislava eta Marseilla
Enplegatzailea(k)Fernando I.a Habsburgokoa  (1562 -
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa
Genero artistikoaizadi hila
erretratua
allegory (en) Itzuli
animal painting (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
arte sakroa
erretratua

Musicbrainz: 1591df84-b069-40b5-9cad-b2416bc00907 Discogs: 2250102 Edit the value on Wikidata

Giuseppe Arcimboldo (Milan, Italia, 1527 inguruan – 1593ko uztailaren 11) margolaria izan zen. Milango nobleziako partaide hura beirate- eta tapiz-margolaria zen, Vienako Habsburgotarren zerbitzura jarri aurretik (1565 inguruan - 1587).

Haren irudimen handiko koadroak aintzat hartuak ziren oso: lore, fruitu, itsaski edo arrain irudiak elkarrekin pilatuz irudi sinbolikoak moldatzen zituen (Udaberria, Uda, Udazkena, Negua, Almirantea, Liburuzaina). Lan horiek jostariak eta bitxiak dira; surrealistek aitzindaritzat hartu zuten.

Bizitza eta lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lehen lan ezaguna 1549koa da: Milango beiraterietako kartoiak marraztu zituen, aitarekin batera, eta, gutxienez,1557 arte egin zuen lan katedral hartarako, baina 1554an utzi zion aitarentzat lan egiteari, eta beste lan batzuk ere egiten hasi zen, Tizianoren Arantzen koroatzea margolanaren markoaren urreztadura, adibidez, Milango Santa Maria delle Grazie elizarako. Bi urte geroago, Arcimboldok Giuseppe Meda pintore eta arkitektoarekin kolaboratu zuen, Monzako katedralerako freskoak pintatzen; Milango San Francesco Grande elizan ere lan egin zuen. 1558an Comoko katedraleko Ama Birjinaren heriotza tapizerako kartoia (berez, oihala zen) egin zuen, baina ez zuen 1561 arte eman.

Handik urtebetera, 1562an, Vienako gorte inperialarekin harremanetan sartu zen, Maximiliano II.a enperadore izango zenak gonbidatuta, itxura batean. Lau Urtaroen saila geroago pintatu zuen, 1566an. Austriako gorte inperialerako erretratuen eta bestelako margolanen pintore gisa egin zuen lana dokumentatzen duten lehen erregistroak 1565ekoak dira, baina ez dute zehazten bestelako margolan horiek zer eratakoak ziren. 1569an, urteberri egunean, aurkeztu zizkion Lau Urtaroen eta Lau Elementuen sailetako lanak –1563an sortuak– enperadoreari, Giambattista Fonteo poetak idatzitako panegiriko bat lagun zutela. Habsburgotarren gorteko ikuskizun, harrera, torneo, antzerki emanaldi eta bestelako jarduerak diseinatzen aritu zen 1570 eta 1580 bitartean. Eta 1571-1576 bitartean bere autorretratua egin zuen, akuarelan, gaur egun Pragako Galeria Nazionalean kontserbatzen dena. Urte batzuk geroago, 1581ean –eta Rodolfo II.ak jauregiko konde izendapena 1580an eman eta gero– hirugarren aldiz bidaiatu zuen Milanera, Giovanni Filippo Gherardini adiskidea bere ondasunen usufruktudun izendatzeko, Benedetto semea –1575ean jaioa– adinduna izan aurretik bera hiltzen bazen ere. 1585ean, pintoreak trajeak, iturriak eta lerak diseinatuz egindako 158 marrazki zeuzkan karpeta bat eman zion Rodolfo II.ari. Bi urte geroago, Milanera behin betiko itzultzea erabaki zuen, eta hantxe bizi izan zen hil arte. Habsburgo Etxearen zerbitzuan egindako lan guztia eskertzeko, Rodolfo II.ak 1.500 florineko aparteko ordaina eman zion.

Aurrerago erabaki zuen Flora margotzea, 1589an, eta Rodolfo II.ari eman zion opari 1590eko urteberri egunean. Urtebete geroago, Vertumno margolanean, Rodolfo II.aren erretratua egin zuen izenburuan jainko haren irudira, eta obra hori Flora margolanaren bikotekidetzat jo zuen. Azkenik, 1593an, Arcimboldo Milango bere etxean hil zen

Arcimboldo, margolari garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko enperadore zein idazle edota poetek hainbeste goraipatu eta mirestutako margolaria izan arren, hil ostean Arcimboldoren arte-produkzioa ahaztua izan zen. 1930ko hamarkadan New York-eko MoMA Museoaren Alfred Barr fundatzaileak haren lan bitxienak berreskuratu eta arte garaikideko erakusketa baten parte bilakatu zituen. Izan ere, Fantastic Art. Dada, Surrealism erakusketan Arcimboldo lana dadaismoaren eta surrealismoaren aurrekari gisa azaltzen zen. Izan ere, inpresionismoaren aurreko margolari bakanetarikoa da, artegintza garaikidearen parametroetara egokitu zena data hain goiztiarretan. Horren ondorioz, artista garaikideentzat haren konposizio eta artelan bitxiak inspirazio iturri bilakatu ziren nolabait, eta Arcimboldo artearen historia modernoaren parte bilakatu da.[1]

Urtaroak

Antzinako elementuak

Pertsonaiak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Arcimboldo. Las Floras y la Primavera. Museo de Bellas Artes de Bilbao ISBN 978-84-697-5970-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]