Evernia prunastri
Evernia prunastri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Lecanoromycetes |
Ordena | Lecanorales |
Familia | Parmeliaceae |
Generoa | Evernia |
Espeziea | Evernia prunastri |
Basionimoa | Lichen prunastri |
Evernia prunastri liken frutikoloso espezie bat da, Parmeliaceae familiakoa. Ipar hemisferioko baso hostozabaletan aurkitzen da, Ipar Amerikan eta Europa mendebalde eta erdialdean[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitzen enbor eta adarretan hazten da. Haritza eta haren familiakoetan aurkitzen da normalean baina izei eta pinuetan ere ikus daiteke. Multzo handiak osatzera iristen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oreinaren adarren antzeko egitura du. Zurtoina motza, zapala eta oso adarkatua da. Adarrak nahiko bihurrituak ditu[2]. Lehor dagoenean kolore berde edo zuri-berdexka izaten du eta azala latza izaten du. Hezetasuna duenean oliba kolorekoa edo berde-horixka izaten da eta gomaren ehundura hartzen du.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurringintzan asko erabiltzen da[3]. Europa osoan batu eta Frantzia hegoaldeko Grasse herrira esportatzen da, han ateratzen dituzte liken honen konposatu lurrintsuak eta esentziak[4]. Pinuetan hazten den likenak trementina usaina du eta lurringintzako hainbat konposatu sortzeko oso baliotsua da.
Larruazal sentikorra dutenek ez dute Evernia prunastri likena ukitu behar[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Evernia prunastri (L.) Ach.» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
- ↑ «herbarium» www.plantasyhongos.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «Atlas of Perfumed Botany» MIT Press (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Racine, Ph.; Hartmann, V. E.; D'Audiffret, Y. Tollard. (1980-12). «Antioxidant properties of wax from Yugoslavian oakmoss ( Evernia prunastri )» International Journal of Cosmetic Science 2 (6): 305–313. doi: . ISSN 0142-5463. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
- ↑ «Survey of chemical substances in consumer products, 78 – Survey and health assessment of chemical substances in massage oils – 7 Safety assessment» www2.mst.dk (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).