Esperantista
Itxura
Esperantista esperanto nazioarteko hizkuntza hitz egiten edo erabiltzen duen pertsona da. Etimologikoki, esperanto hitzak itxaropena gordetzen duen pertsona esan nahi du. Esperantista hitzaren definizioak alda daitezkeen arren, Boulogne-ko Adierazpenaren arabera, esperantista esperanto hizkuntza dakien eta erabiltzen duen pertsona da.
Beste adiera batzuen arabera, esperantista esperantoaren kulturan parte hartzen duen norbait, edo era batean edo bestean hizkuntza hau sostengatzen edo ikertzen duena ere izan daiteke. Batzuetan esperantista eta esperantofono hitzak ere erabili izan dira, lehen kontzeptua hizkuntzazaleei eta bigarrena hiztunei aplikatuz; baina adiera hau ez dago oso hedatua Euskal Herrian.
Esperantista ospetsuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toribio Etxebarria (1887-1968) enpresari, politikari sozialista eta euskal idazlea.
- Santiago Arizmendiarrieta (1903-1977) eibartar sozialista eta errepublikazalea.
- Sebastian Mendibil (1915-2014) Euzko Gudarostearen eta CNTren Bakunin batailoiko tenientea.
- Aitor Arana (1963-) idazlea eta hizkuntzalaria.
- Miguel Unamuno (1864-1936), idazlea eta filosofoa.[1]
- Juan Gracia (1888-1941), politikari sozialista eta Lehen Eusko Jaurlaritzako Laguntza Sozial Sailburua.[1]
- Santiago Aznar (1903-1979), politikari sozialista eta Lehen Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburua.[1]
Nazioartean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ludwik Lejzer Zamenhof (1859-1917), oftalmologo eta idazle poloniarra, esperantoaren sortzailea.
- Claude Piron (1931-2008), Suitzako psikologoa, hizkuntzalaria, saiakeragilea, esperanto itzultzailea eta idazlea.
- Franz Jonas (1899-1974), Austriako Errepublikako lehendakaria.
- Josip Broz Tito (1892-1980) Jugoslaviako estatuburuak esperantoa ikasi zuen nazioarteko konferentzietan. [2]
- Blas Infante (1885-1936), saiakeragile, notario eta politikari nazionalista andaluziarra, "Andaluziako aberriaren aita" kontsideratua.
- Ba Jin (1904-2005), txinatar eleberrigile oparoa eta Txinako Idazleen Elkarteko kidea.
- Jules Verne (1828-1905) abentura eta zientzia fikziozko idazle frantsesa.
- Leo Tolstoi (1828-1910) idazle eta filosofo errusiarra.
- Henri Barbusse (1873-1935), frantziar idazle eta kazetaria, SATeko lehen kongresuko ohorezko presidentea ( Sennacieca Asocio Tutmonda )
- Nikolai Vladimirovitx Nekrasov (1900-1938), errusiar esperanto idazle, itzultzaile, poeta eta kritikaria.
- Leonardo Torres Quevedo (1852-1936), Espainiako ingeniari, matematikari eta asmatzailea.
- Bertalan Farkas (1949-), Hungariako pilotua eta kosmonauta.
- Daniel Bovet (1907-1992), italiar farmakologoa eta 1957ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Reinhard Selten (1930-2006), Alemaniako ekonomialaria eta 1994ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Yrjö Väisälä (1891-1971) astronomo finlandiarrak 1421 Esperanto eta 1462 Zamenhof asteroideak aurkitu zituen.
- Maximilian Kolbe (1894-1941), santu katoliko poloniarra eta Frantziskotarren Komentuko Ordenako kidea. Auschwitz kontzentrazio esparruan martirizatua.
- Joan Paulo II.a (1920-2005), Eliza Katolikoko Aita Santua 1978 eta 2005 artean.
- Benedikto XVI.a (1927-) Eliza Katoliko Erromatarreko 265. Aita Santua.
- Frantzisko (1936-) Eliza Katolikoaren aita santua, 2013ko martxoaren 13tik.
- George Soros (1930-), hungariar-estatubatuar milioiduna eta filantropoa. Bere aita, Tivadar Soros, esperanto editorea zen.
- Susan, Judit eta Sofia Polgar ahizpak, maila goreneko xakelariak, aita László Polgár hungariar irakasleak hezitakoak, txikitan esperantoa ikasten zuen bere metodoa erabiliz.
- Jean Jaurès (1859-1914) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.
- Ho Chi Minh (1890-1969) poeta, politikaria eta iraultzaile vietnamdarra.
- J. R. R. Tolkien (1892-1973) filologoa, irakaslea eta fantasia epikoko idazlea.
- Fidel Castro (1926-2016) gerrilari, abokatu eta politikari kubatarra.
- Edward VII (1841-1910) Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea, Indiako enperadorea.
- Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1948) abokatu, politikari eta buruzagi erlijioso indiarra.
- Léon Blum (1872-1950) idazle eta politikari frantziarra.
- Willy Brandt (1913-1992) alemaniar politikari sozialdemokratikoa.
- Robert Kennedy (1925-1968ko), AEBetako politikaria.
- Élisée Reclus (1830-1905) frantses geografoa eta anarkista.
- Umberto Eco (1932-2016) italiar idazlea eta intelektuala.
- Rudolf Diesel (1858-1913) ingeniari alemaniarra.
- Gustave Eiffel (1832-1923) arkitekto eta ingeniari frantziarra.
- Albert Einstein (1879-1955) fisikaria eta matematikaria.
- Robert Baden-Powell (1857-1941) ingeles militar eta idazlea, eskaut mugimenduaren sortzailea.
- Pelé (1940-2022) brasildar futbolaria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c García Iturrioz, Jesús Miguel. (2020). 2020. Historia de la Lengua Internacional “ESPERANTO” en Bizkaia.. Grupo Esperantista de Bilbao..
- ↑ Esperanto en Perspektivo, p 215, 1974.