[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Elefanta Leizeak

Koordenatuak: 18°57′48″N 72°55′53″E / 18.9633°N 72.9314°E / 18.9633; 72.9314
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elefanta Leizeak
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaMaharashtra
Division of MaharashtraKonkan division
Indiako barrutiRaigad barrutia
Kokapen fisikoaElefanta
Koordenatuak18°57′48″N 72°55′53″E / 18.9633°N 72.9314°E / 18.9633; 72.9314
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iii)
Erreferentzia244rev
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Elefantearen Leizeak Indiako leize eta tenplu multzo bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua. Shiva jainkoari daude eskainiak, batez ere[1][2][3]. Mumbaiko portuan daude, Mahārāshtra estatuan, hiritik 10 kilometrora, Elefanta Uhartean. Uhartea Jawaharlalal Nehru portutik bi kilometrora dago, eta bost leize hinduista eta K.a. II. mendeko hainbat estupa budista ditu[4], eta budisten bi leize, ur tangaz hornituta[5][6].

Elefanta Leizeetan haitzean egindako eskulturak daude, hinduismoaren eta budismoaren ideia eta ikonografien sinkretismoa erakusten dutenak[7]. Materiala basalto solidoa da. Gutxi batzuk izan ezik, artelan gehiena kaltetuta dago, eta aurpegi gehienak ezabatuta daude[8]. Tenpluaren orientazioa eta inguruan dauden beste tenplu batzuekiko duen kokapena mandala baten forman daude. Eskulturek hinduismoaren mitologia aipatzen dute, 6,1 metroko Trimurti Sadashivaren, Natarajaren eta Yogishvararen monolitoekin[9]. Monolito hauek V. eta IX. mende artean eraiki ziren, eta Hinduen dinastia batek baino gehiagok hartu zuen parte bere eraikuntzan. Ikerlari gehienek uste dute 550 urtean jada amaituta zegoela[10][11].

Portugaldar kolonoek Elefante izena eman zioten eta, hortik laster aldatu zen Elefanta izenera. Uhartean base bat ezarri zuten, eta euren soldaduek eskulturak eta kobazuloak kaltetu zituzten. Kobazulo nagusia hinduen gurtza gunea izan zen portugaldarrak iritsi zen arten, baina ondoren funtzio hori galdu zuen[12]. 1909an Britainiar Rajeko agintariek kaltea murrizteko lehen neurriak hartu zituzten. 1970ko hamarkadan monumentuak berrosatu ziren. 1987an Gizateriaren ondare izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. International dictionary of historic places. Fitzroy Dearborn Publishers 1994-1996 ISBN 1-884964-05-2. PMC 31045650. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  2. (Ingelesez) «Elephanta Island | Description & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. Berkson, Carmel. (1999). Elephanta, the cave of Shiva. (1st Indian ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass Publishers Private Ltd ISBN 81-208-1284-0. PMC 50557013. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  4. Dhavalikar, M. K. (Madhukar Keshav). (2007). Elephanta. Archaeological Survey of India ISBN 978-81-904866-0-6. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  5. Brockman, Norbert C.. (2011). Encyclopedia of sacred places. (2nd ed. argitaraldia) ABC-CLIO ISBN 1-59884-655-8. PMC 763159270. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  6. The changing world religion map : sacred places, identities, practices and politics. 2015 ISBN 978-94-017-9376-6. PMC 902804321. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  7. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Elephanta Caves» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  8. Kramrisch, Stella. (1988). The Presence of Śiva. (1st Indian ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass in cooperation with the Philadelphia Museum of Art ISBN 81-208-0491-0. PMC 19929606. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  9. Jones, Constance. (2007). Encyclopedia of Hinduism. Facts On File ISBN 978-0-8160-7564-5. PMC 191044722. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  10. Michell, George. (2014). Elephanta. ISBN 978-81-8495-603-0. PMC 907011433. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  11. Spink, Walter M.. (2005-<2017>). Ajanta : history and development. Brill ISBN 90-04-14832-9. PMC 62273924. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  12. Collins, Charles Dillard. (1988). The iconography and ritual of Śiva at Elephanta. State University of New York Press ISBN 0-88706-773-5. PMC 16901069. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]