[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Crowlin uharteak

Koordenatuak: 57°21′N 5°50′W / 57.35°N 5.83°W / 57.35; -5.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Crowlin uharteak

Eilean Mòr uhartearen ikuspegia.
Bertako izenaCrowlin Islands / Na h-Eileanan Cròlainneach
Geografia
Kokapena
Crowlin uharteak is located in Eskozia
Crowlin uharteak
Crowlin uharteak
Crowlin uharteak (Eskozia)
UhartediaBarruko Hebridak
Azalera1,70 km²
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Eskozia, Eskoziako Lur Garaiak
Gizartea
BiztanleriaEz da inor bizi

Crowlin uharteak (ingelesez Crowlin Islands, Eskoziako gaeleraz Na h-Eileanan Cròlainneach) Eskoziako mendebaldean dagoen uhartedi txiki bat dira. Skye uhartearen eta Applecross penintsularen artean kokatua, Barruko Hebridak uhartediaren barnean sailkatu ohi da.

Crowlin uhartediak hiru uharte ditu: Eilean Mòr («uharte handia»), Eilean Meadhonach («uharte ertaina»), eta Eilean Beag («uharte txikia»).

Gaur egun uharteotan ez da inor bizi. Hala ere, orain dela 8.000 urteko, Mesolito aroko bizilekuen aztarnak aurkitu dira. 1810etik 1920ra bitartean Eilean Mòr uhartean hainbat sendi edo familia bizi izan ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]