Coll
Coll | |
---|---|
| |
Bertako izena | Cola |
Geografia | |
Kokapena | Eskoziako mendebaldeko kostaldea. |
Uhartedia | Barruko Hebridak Mull |
Azalera | 7,685 hektarea |
Punturik garaiena | Ben Hogh |
Politika | |
Herrialdea | Argyll eta Bute Eskozia Erresuma Batua |
Gizartea | |
Biztanleria | 164 biz. |
Info gehiago | http://www.visitcoll.co.uk/ |
Coll (Eskoziako gaeleraez Cola) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen Barruko Hebridak uhartedian kokatzen den uharte txiki bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20 km luze eta 5 km zabal duen uharte luzea da. Hondartza ugari ditu eta dunak sistema ederrak osatu dira berauetan. Uharteko puntu garaiena Ben Hogh (104 m) da.
Hainbat herrixka daude bertan, aipagarrienak Arinagour (Àirigh nan Gobhar) eta Acha (An t-Achadh) dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maclean leinuaren jabegoa izan du 500 urtetan zehar. Beren etxea Breachacha gaztelua izan zen. 1848an Alexander Maclean Hego Afrikara joan zen eta ondorengorik gabe hil zenez bertan amaitu zen Macleandarren garaia.
XVIII mendean mila pertsona inguru bizi ziren bertan. Nekazaritza eta arrantzan aritzen ziren. XIX mendeko Highland Clearances garbiketak despopulazio handia ekarri zuen, gehienak Australia, Kanada edo hego Afrikara joan ziren.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Traigh Feall edo Feall hondartza.
-
Arinagour edo Àirigh nan Gobhar herria.
-
Acha herriko baserri zaharra.
-
Traigh Mhòr edo Hondartza Handia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coll uhartearen webgunea (Ingelesez)
- Coll hotela (Ingelesez)
Hebridak | ||
---|---|---|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|