Club de Remo Colindres
Club de Remo Colindres | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | Colindres, Kantabria |
Lehendakaria | Jose Luis Fernandez |
Entrenatzailea | Luis Andrés Rioz |
Patroia(k) | Jesús Maza |
Kolorea(k) | berdea eta horia |
Trainerua | San Ginés |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2024 | ez |
Webgunea | www.crcolindres.blogspot.com.es |
Club de Remo Colindres (euskaraz: Colindres Arraun Elkartea) Colindresko arraun elkartea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadatik aurrera colindrestarrek batel eta trainerilletan hartu dute parte hainbat estropadatan eta 1996tik aurrera trainerutan[1]. 1992an zenbait arazo izan ondoren, Escuela de Remo Municipal de Colindres ("Udal Arraun Eskola") eratu[2] eta gazte mailan Kantabriako trainerilla txapeldun bilakatu ziren.
1996an lortu zuen trainerua osatzea eta 1997an A Coruñan Espainiako Traineru Txapelketan parte hartu zuten, Kantabriako Traineru Txapelketan hirugarren sailkatu ondoren. 1999 eta 2006 artean ez zuen trainerua atera eta urte hartan KAE Ligan sartu zen, ligaren sortzaileetako bat izan zen beraz[2]. 2018 artean urtero atera zuen trainerua, urte batzuetan emakumezkoena ere bai.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KAE 2 Liga (0): laugarrena 2011n.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Traineru Txapelketa (0): zortzigarrena 1997an.
- Kantabriako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1997an.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2006 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2007 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2008 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 15.a | - |
2015 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 18.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2019- | ez |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club de Remo Colindres | |
---|---|
Entrenatzailea | Saray Villalón |
Patroia(k) | Julia Rodríguez |
Kolorea(k) | berdea eta horia |
Trainerua | San Ginés |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2015 denboraldian emakumezkoen trainerua atera zuen aurreko urteko Santoñako traineruan oinarrituta. Gipuzkoako Ligan aritu zen eta bederatzigarren postuan amaitu zuen. Liga honetarako estropada bat ere antolatu zuen. 2016an esperientzia errepikatu eta berriz bederatzigarren egin zuen. 2017an ez zuen trainerurik osatu.
2018an ETE Ligaren sortzaileetako bat izan zen, kantabriar bakarra. Raspas del Embarcadero taldeari erositako trainerua erabili zuten. 2019an uretaratu zuten azken aldiz trainerua[3].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sotileza Bandera (2): 2016, 2019.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2016 | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2017 | - | - |
2018 | ETE Liga, 9.a | - |
2019 | ETE Liga, 11.a | - |
2020- | ez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Ahedo Pérez, Carlos. (1985). Gran enciclopedia de Cantabria. I Cantabria ISBN 84-86420-02-4..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) C.R. Colindres – Federación Cántabra de Remo. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) A.E. (2019-06-15). «Comienza la liga femenina de traineras de segunda categoría este fin de semana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).