[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Atalanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atalanta
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAtalante (en) Itzuli
Formaklehoia
Familia
AitaIasus (en) Itzuli, Maenalus (en) Itzuli eta Schoeneus (en) Itzuli
AmaKlimene
Ezkontidea(k)Hippomenes (en) Itzuli eta Melanion (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Meleagro eta Ares
Seme-alabakParthenopeus (en) Itzuli

Greziar mitologian, Atalanta[1] (antzinako grezieraz: Ἀταλάντη Atalantē) antzinako ziklora lotutako heroi bat izan zen, Artemisari sagaratua, eta ehizarako zuen abilezia ezin hobeagatik ezagutzen zena.

Bere jatorria, Arkade eta Klimenetik dator. Euripides eta beste batzuentzat, bere aita Menalo da. Honengatik deitu zen hala Menalo uhartea. Dena dela, bertsiorik zabalduena, Hesiodoren garaitik batez ere, Atalanta, Atamante eta Temistoren alaba dela da. Honi esker, beoziar kulturarekin lotzen da.

Bere aitak, semeak baino ez zituen nahi, eta, Atalanta jaio zenean Partenio mendean utzi zuen, bere zorira. Biziraun ahal izan zuen, hartz batek zaindu eta titia eman ziolako, ehiztari batzuek aurkitu eta haztea erabaki zuten arte.

Emakume zalo eta eder bat bihurtu zenean, Atalantak, ez ezkontzea eta birjina mantentzea erabaki zuen, Artemisa, ehizaren jainkosari sagaratzeko. Hau imitatzen zuen bere ekintzetan. Horregatik, Atalanta basoan bizi zen, ehizatuz, eta antzinateko ehiztaririk ospetsuenetako bat izatera iritsi zen.

Emakume bezala, arrisku asko igaro behar izan zituen. Adibidez, bi zentaurok, Reko eta Hileo izenekoak, bortxatu nahi izan zuten, baina bere paregabeko abileziei esker ondo defenditu ahal izan zen, eta bere geziekin hil zituen zentauroak.[2] Bere ospea, batez ere, Kalidongo basurdearen ehizaren ondoren zabaldu zen, baita Peliasen omenez ospatu ziren hil jokoetako lasterketa irabazi ondoren ere. Bertan, Peleo, Akilesen aitarekin lehiatu behar izan zuen, hanka arinena, troiar zikloko heroia.

Artemisari sagaratua egoteaz gain, birjina mantendu behar izatea esan nahi zuena, orakulu batek, ezkontzen zen egunean, animalia bihurtua izango zela iragarri zion. Horregatik, eta edozein ezkongai gainetik kentzeko, bere senarra, berari lasterketan irabazteko gai izango zen hura izango zela esan zuen, Atalantak berak irabaziz gero, bere aurkaria hiltzeko baldintzapean. Dena dela, arriskuak arrisku, asko izan ziren saiatu zirenak, eta, erremediorik gabe, hilak izan ziren, Atalanta garaiezina baitzen, nahiz eta bere aurkariei abantaila ematen zien lasterketaren hasieran.

Atalantari, lasterketan garaitzeko gai izan zen mutila agertu zen arte. Hipomenes izeneko mutil pertxenta hark lasterketan bere zortea probatu nahi izan zuen, Atalantarekin ezkontzea lortzeko, baina Hipomenesek bazuen abantaila bat: Berarekin, Afrodita maitasunaren jainkosak eman zizkion urrezko sagar batzuk zeramatzan, Hesperideen lorategitik hartutakoak, eta sagar hauekin engainatu zuen Atalanta. Hau, Hipomenes harrapatzear zegoen bakoitzean, mutilak sagar bat erortzen uzten zuen, Atalantak, sagarren edertasunaren ondorioz, batzen geratzen zelarik. Berak, erortzen zen sagar bakoitzarekin denbora galtzen zuen bitartean, Hipomenesek garaitu ahal izan zuen, horrela Atalantarekin ezkontzea lortuz.

Bikotea, oso maitemindua, zoriontsu bizi izan zen denbora batez, euren balentria eta ehizak banatuz. Jazarpen hauetako batean, senar-emazteak, Zeusen santutegi batean sartu ziren, eta, maiteminaren maiteminez, bertan geratu eta euren maitasunaz gozatu zuten. Zeus haserre bizian jarri zen sakrilegioagatik, eta bikotea, bi lehoitan bihurtu zuen. Itxuraz, greziarrek, lehoiak euren artean ez zirela gurutzatzen uste zuten, eta, hortaz, lehoi bihurtzerakoan, Zeusek, ez zien giza gorputza bakarrik kendu, baizik eta baita elkarrengandik urruti bizitzera kondenatu ere. Lehoi bihurtu izanaz gain, Zibele jainkosaren gurditik tiratzera kondenatu zituen, Madrilen jainkosa honen omenezko estatuan agertzen den bezala.

Atalantak seme bat izan zuen, Partenopeo izenekoa, Zazpiak Tebasen Aurkako espedizioan parte hartu zuena. Batzuetan, seme hau, bere ezkontzaren fruitu izan zela esaten da, baina badaude, baita ere, Ares edo Meleagroren semea dioten elezaharrak ere.

Atalanta hain izan zen garrantzitsua, ze, izan ere, Apolodoro bezalako mitografoek, Argonauten artean sartu zuten, antzinateko heroi taldea, Kolkidara, urrezko ahari-larruaren bila joan zena. Espero zitekeen bezala, Atalanta izan zen bidaia honetan parte hartu zuen emakume bakarra.

Epidauron, Atalantaren iturria zegoen, eta, esaten zenez, ehizaldi batean, gazteak egarria izan zuen. Horregatik, harkaitza bere xabalinarekin jo zuen eta bertatik ura irten zen berehala.[3]

Atalanta garrantzi handikoa da, Antzinako Greziako eskema patriarkal guztien aurka joan zen emakumearen ikur baita, bere garaikideen eta ondorengoen errespetua jaso zuena.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]