[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Peleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peleo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideapolitikaria
Familia
AitaEako
AmaEndeïs (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Antigone (en) Itzuli, Thetis (en) Itzuli eta Laodameia (en) Itzuli
Seme-alabakAkiles, Polydora (en) Itzuli eta Polymele (en) Itzuli
Anai-arrebakMenoetius (en) Itzuli eta Telamon

Peleo[1], grezierazko izenaz Peleus, Antzinako Greziako elezaharretako mitologiako pertsonaia zen; Tesaliako mirmidoien erregea, Eakoren semea eta Akilesen aita.

Telamon anaiarekin bere anaiorde Foko hil zuen, eta Eginatik alde egin behar izan zuen. Ftiako Eurition erregeak babesa eman zion, eta haren alaba Antigonarekin ezkondu zen, erresumaren herena bere esku utzi zuelarik. Ehizan ari zirela, aitaginarreba hil zuen, eta berriro ihes egin behar izan zuen. Iolkoseko Akasto erregeak bere hobenaz garbitu zuen. Patua, alabaina, ez zuen aldeko: Akasto erregearen emazte Astidamia erregina hartaz maitemindu zen; Peleok, ordea, gaitzetsi egin zuen; Astidamiak, hisiaz, bere senarraren aurrean, Peleori bera seduzitzen saiatu izana leporatu zion. Akastok armarik gabe abandonatu zuen Peleon mendian, zentauroek hil zezaten; baina Kiron zentauroak salbatu zuen, eta Peleok Akasto eta Astidamia hil zituen.

Bestalde, Peleok Argonauten bidaia eta abenturetan parte hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]