[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Antoine Watteau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Watteau

(1721)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Antoine Watteau
JaiotzaValenciennes1684ko urriaren 10a
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Frantzia
HeriotzaNogent-sur-Marne1721eko uztailaren 18a (36 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Claude Gillot (mul) Itzuli
Claude Audran III (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa, marrazkilaria, artista, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris
Londres eta Valenciennes
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPeter Paul Rubens eta Claude Gillot (mul) Itzuli
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
MugimenduaRokokoa
Genero artistikoaFête galante (en) Itzuli
Musika instrumentuamusette de cour (en) Itzuli

Musicbrainz: 1a919252-dd1a-45a7-b2af-d4d910625a33 Discogs: 1827369 Edit the value on Wikidata

Jean-Antoine Watteau (Valenciennes, 1684ko urriaren 10a - Nogent-sur-Marne, 1721eko uztailaren 18a) frantses pintorea izan zen, flandriar jatorrikoa.

Luis XIV.aren klasizismo nabarmenaren aurkako iraultza artistikoaren aitzindarietako bat izan zen. Veneziar artisten plastikotasunari poeta baten irudimena eta errealitatea azaltzeko ahalmen handia gehitu zizkion. Marrazkilari aparta izanagatik ere, koloreaz baliatu zen errealitatea azaltzeko, eta, horrenbestez, inpresionismoaren aitzindaritzat hartua da. Eragin handia izan zuen Goya pintorearengan. Jarraitzaile asko izan zituen, J.B. Pater, N. Lancret, eta abar.

Jaioterrian egin zituen Pinturako lehenengo ikasketak, J.A. Gerinen lantegian hain zuzen ere. Ondoren, Parisa joan zen eta erlijiozko koadroak edo flandriar margolarienak kopiatzen zituen han. Gaztaroko lanak, Benetako Zoriona (1702-1703) lana ezik, landa-eszenak ziren guztiak, Teniers gogorarazten zituztenak.

Amodio-abestia.

1703tik 1708ra Saint Jacques kaleko estanpa-saltzaileak bisitatu zituen Watteauk: Pierre Mariette (Italiako komediaren inguruko grabatuak Rousseleti eskatu zizkion bera) eta haren seme Jean (Herbehereetako lanen biltzaile). Haien etxean ezagutu zituen Watteauk Tiziano, Rubens, Callot, Picart eta Simpol, besteak beste. Erlijiozko eszenak, garai hartako moda eta ohituren grabatuak izan ziren dirudienez Watteauren oinarrizko inspirazio-iturriak. Marietteren etxean ezagutu zuen Watteauk, ziur asko, Gillot, eta haren tailerrean aritu zen lanean 1703-1707 urteen bitartean. Garai hura garrantzi handikoa izan zen Watteauren karreran; Italiako komediaren eszenak edo erretratuak osatu eta kopiatu zituen: Arlekina, Ilargiko enperadore (1708, Nantesko Museoa); Emakume eder baten maitasuna gordetzeko (1706 ingurukoa).

Claude Audran III.ak (Luxenburgoko jauregiaren arduradun zenak) jauregiko lanetan laguntzeko eskatu zion Watteauri, eta La Muette gaztelua apaintzeko agindu zion. Watteauk, Berainen tradizioari jarraituz, berrikuntza ugari erakutsi zituen bere lanetan, txinatar osagaiak eta exotismoa erabili zituen nabarmen; bestalde, pertsonaia adeitsuak batetik, eta bestetik, irrigarriak nahasten zituen. Baina Rubens zen garai hartan Watteaurengan eragin gehien zuen artista; medicitarren galerian, esate baterako, argi eta garbi ikusten da eragin hori.

1710ean, ordea, Valenciennesera itzuli zen, eta gai militarrak marrazten hasi zen; Watteauren estiloa, ordea, aitzindari frantsesen oso bestelakoa zen. Dena dela, berehala jaioterria utzi eta Parisa itzuli zen. La Fousseren babesa lortu zuen, eta hari esker Akademiako kide izan zen. 1712-1715 urteen bitartean egin zituen lanei buruz ez dago ia daturik; dena dela, gauza segurua da Pierre Crozat diruzainaren etxean bizi izan zela, eta han flandriarren marrazkiak, eta batez ere, Van Dyckenak ikertu zituela (Amodio-abestia, 1715 ingurukoa, Chantilly; Udazkena, Louvre). Denbora askoan aritu zen Watteau paisaien teknika lantzen, eta garai horretakoa du Urtaroak saila, Crozatentzat egin zuena. Sail horretako lanetatik Uda bakarrik ezagutzen da gaur egun.

Ziterarantz abiatzen
Gersainten iragarkia

1716-1721 urteen bitartean, Watteauk etengabe aldatu zuen bizitokia, gaixorik baitzegoen. 1717an Watteauk Citerearantz abiatzen (Louvre) lana aurkeztu zuen Akademian, eta jai galanteetako margolari gisa hartu zuten (nahiz eta lan hori Gaztaroaren eta Maitasunaren aipamen malenkoniatsua den). Londresen, Parisen eta Nogent-sur-Marnen bizi izan zen, eta lan ugari egin zituen: garai horretako lan asko grabatu eta kopiei esker ezagutzen dira. Batzuek Iparraldeko errealismoaren eragin nabarmena dute, eta beste zenbaitzuek, biluziek bereziki, intimismo sentikorraren kutsua (Koniun intimoa, Paris, bilduma partikularra).

Erretratu bakar batzuk ere marraztu zituen: Antoine Pater (Valenciennesko Museoa), Aitoren semea (Louvre, XVIII. mendeko erretratu aipagarrienetako bat). Dena dela, gaitzat jaiak eta dantzaldiak dituztenak dira Watteauren lan ospetsuenak, osagai nagusiak atsegintasuna eta olgeta dituztenak: Maitasuna Frantziako Antzerkian, Maitasuna Italiako Antzerkian, Frantses antzezleak (Metropolitan Museum), Bizitzaren lilurak, Dantzatzearen atsegina, Maitasunaren atsegina (Dresden). Lan-mota horiek ugari marrazten ziren XVII. mendearen amaieran, baina Watteauk oso bestelako moduan landu zituen, fintasun eta birtuosismo handiaz.

1718tik aurrera Watteauren lirismoak aldaketa sakona izan zuen, askoz ere modu garbiagoan erakusten baitzuen gizakiaren komedia. Gersainten iragarkia (1720) Watteauren lan maisutzat hartzen da; veneziar lasaitasunaren eragin zuzena zuela ikusten da lan horretan.

Beste obra nagusi batzuk: La Vénitienne (Veneziarra), Jupiter eta Antiope, Finette, "Amodio hautsia" eta Arlekin eta Kolonbina.

Watteauk eragin handia izan zuen bai Frantzian bai Europako beste herrialdeetan ere. Bide edo ibilbide berri baten abiapuntu izan zela esan daiteke. Watteauren marrazkietatik hiru bilduma handi gordetzen dira, Stockholmen, British Museumen eta Louvreko Museoan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine Watteau Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]