[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anabaptismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Joris, anabaptismoaren liderretako bat

Anabaptismoa Alemaniako doktrina protestantea da, Thomas Müntzerren inguruan, 1521 aldera osatu zena. Ebanjelioaren irakurketa estu bati loturik, ezinbestekoa zen, anabaptisten iritziz, kristau helduek bigarren bataioa egin zezaten. Erreforma gizartean ere burutu zedila eskatzen zuten.

Hasieran Thomas Müntzer bera Martin Luther ikasle eta aliatua bazen ere denbora aurrera joan ahala katoliko zein luteranoen aurkari gogorrak bihurtu ziren. Jauntxo eta nobleen aurka Nekazarien Gerra piztu eta bultzatu zuten anabaptistek, baina suntsitu egin zituzten 1525ean. Bizirik iraun zutenek Münster hartu eta Münsterreko matxinada egin eta gero Siongo erreinu komunitarioa sortu zuten 1534-1535 urteen tartean; hamazortzi hilabetez hiriko setioari aurre egin eta amore eman ondoren, ordea, izugarrizko zapalkuntza jasan behar izan zuten.

Hortik aurrera, bortizkeria erabiliz beraien helburua lortzeko talde anabaptista gutxi batzuk mantendu baziren ere, gehienak bakezaleak bihutu ziren.

Europaren erdialdean, hau da, Alemania eta bere inguruko herrialdeetan bizi izan ziren. Baina nahiz eta idei bakezaleak izan luterano eta katolikoen jazarpen latza jaso zuten eta desagertzear egon zen kristautasunaren adar hau. Estatuen presiopean eta bere erlijioa era aske batean bizitzeko beharrizanarekin, gehienak Errusiara edo eta Ameriketako Estatu Batuetara alde egin zuten.

Erlijioari dagokionez, menonitak, amishak eta huteritak dira mugimendu anabaptistaren nolabaiteko ondorengoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]