Alga jangarri
Alga jangarriak jan daitezkeen, edo elikadura-osagarri bezala erabiltzen diren, algak dira. Edozein alga zelulanitz talde batekoak izan daitzeke: alga berde, alga gorri edo alga arre taldekoak. Alga jangarri gehienak itsasokoak dira, eta ur gezako alga gehienak toxikoak. Hala eta guztiz ere, itsas algek digestio-hodiak narritatzen dutuzten azidoak izan ditzakete eta/edo libragarri izan[1]. Zuntz iturri garrantzitsuak dira[2].
Algak mundu osoan zehar erabiltzen dira kostaldeko gastronomietan, baina bereziki erabili izan dira Txina, Korea eta Japoniako gastronomietan. Ezagunak dira, besteak beste, nori orriak (maki et onigirien bilgarriak), aonoria eta wakamea eta aramea. Europan ere kontsumitzen dira, bereziki Irlandan, Islandian, Norvegian eta Frantziako kostalde atlantikoan. Amerikan, Txilen, Perun, Eskozia Berrian eta Ternuan erabiltzen dira batez ere.
Itsas algak polisakaridoak ateratzeko ere biltzen edo landatzen dira, hala nola alginatoa, agar-agarr edo karragenina gai gelatinakarak, zeinak hidrokoloide edo fikokoloide izendatzen direnak. Hidrokoloideek garrantzi komertziala hartu dute, batez ere elikagaien ekoizpenean, elikagai-gehigarri[3]. Elikagaien industriak gelatina hau ustiatzen du, ura atxikitzeko gaitasunagatik, emultsionatzaile bezala, eta hidrokoloide horien beste ezaugarri fisiko batzuengatik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benetako "itsas barazkiak", ur edukia % 70 eta % 90 bitartekoa dute, hau da, lurreko barazkiek baino gutxiago. Aberatsak dira gatz mineraletan) lurreko barazkiek baino kaltzio, magnesio eta burdina gehiagorekin[4]), oligoelementuetan eta bitaminetan (A, C eta E bitamina, alga gorrietan A probitamina, Porphyra umbilicalis edo Chlorella algek B12 bitamina, landare-iturri bakarrenetakoak[5]), baina elikagai horien nutrizio-balioa aldakorra da digestioaren eta asimilazioaren arabera.
Florotaninoetan eta zuntzetan ere aberatsak dira eta, lurreko barazkiek ez bezala, aminoazido esentzial guztiak dituzten proteina osoak dituzte [6].
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira alga jangarri ohikoenak:[7]
- Aonori: Monostroma generoko alga berde zenbait (Japonia)
- Arame (Eisenia bicyclis)
- Sarumen (Alaria esculenta)
- Karola (Callophyllis variegata) (Hego Amerika)
- Karrageno goroldioa (Mastocarpus stellatus)
- Laminaria saccharina
- Durvillea antarctica (Hego Amerika)
- Palmaria palmata
- Euchema cottonii (Indonesia)
- Kabiar berdea (Caulerpa lentillifera)
- Gulaman, Gulaman-Dagat (Agardhiella tenera) (Filipinak, Indonesia)
- Hijiki edo hiziki (Sargassum fusiforme)
- Hondawara (Sargassum enerve) (Japonia)
- Irlandar gorildioa (Chondrus crispus)
- Porphyra laciniata/Porphyra umbilicalis (Irlanda)
- Itsas uraza (Ulva lactuca)
- Limu Kala (Sargassum echinocarpum)
- Kombu (Saccharina japonica) (Japonia)
- Miru (Codium sp.) (Japonia)
- Mozuku (Cladosiphon okamuranus) (Okinawa, Japonia)
- Nori (Pyropia generoko alga gorri zenbait)
- Oarweed (Laminaria digitata)
- Ogonori (Gracilaria generoko alga gorri zenbait)
- Fucus vesiculosus
- Seatron (Nereocystis luetkeana) (Ipar Amerika)
- Slack (Porphyra purpurea, syn. Porphyra laciniata) (Britainia Handia, Eskandinavia)
- Espirulina (Arthrospira platensis eta Arthrospira maxima)
- Thongweed (Himanthalia elongata)
- Tsunomato (Chondrus generoko alga gorri zenbait) (Japonia)
- Wakame (Undaria pinnatifida) (miso zopan erabilia, Japonia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Wiseman, John SAS Survival Handbook
- ↑ Natàlia Gimferrer: Alga jangarriak, itsasoko barazkiak Consumer (2011-12-10)
- ↑ (Ingelesez) Round F.E. 1962 The Biology of the Algae. Edward Arnold Ltd.
- ↑ (Ingelesez) Paul MacArtain, Christopher I.R. Gill, Mariel Brooks, Ross Campbell, Ian R. Rowland. (2007). «Nutritional value of edible seaweeds» Nutrition Reviews 12 (65): 535-543..
- ↑ (Frantsesez) Claire König. (2005-09-04). Les algues, végétaux aquatiques. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Frantsesez) Joëlle Fleurence, J.L. Guéant. (1999). «Les algues : une nouvelle source de protéines» Biofutur (191): 32-36..
- ↑ (Ingelesez) .