Alberjinia
Itxura
(«Alberjinia (barazkia)» orritik birbideratua)
Alberjinia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Leinua | Solaneae |
Generoa | Solanum |
Espeziea | Solanum melongena Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | alberjinia |
Alberjinia[1] edo berenjena[2] (Solanum melongena) barazki loditsu eta luze bat da, azal gogor eta beltzekoa, mami haritsu eta zuria duena.
Urteko zikloa du landare honek. Tomatearen antzeko premiak ditu: lur arina eta ondo ongarritua behar du, ondugabeko ongarri organikoak onartzen ditu, eta eguraldi beroa behar du.
Laborantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erein: lur beroan otsail-martxoan (1 gramo = 250 hazi).
- Landatu: maiatzean, toki babes edo eguteran. Landare artean, 40-50 cm-ko tartea; eta ilara artean, 70 cm-ko tartea.
- Lanak: tomatea bezala, hasieran arba nagusia ez den puja guztia kimatu behar da (30 cm-raino), gero 4 edo 5 adar utzita.
- Uzta: abuztu-irail-urrian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Alberjinia». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21.)
- ↑ «Berenjena». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21.)