[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Akiva ben Iosef

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akiva ben Iosef
Akiva errabinoa (1568) Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakעקיבא בן יוסף
JaiotzaLod (en) Itzuli, 50
HeriotzaZesarea Maritima135eko irailaren 28a (84/85 urte)
Hobiratze lekuaTiberiade
Heriotza moduaheriotza zigorra: larrutzea
Familia
Ezkontidea(k)Rachel, wife of Rabbi Akiva (en) Itzuli
Seme-alabak
Irakaslea(k)Nahum of Gimzo (en) Itzuli
Eliezer ben Hurcanus (en) Itzuli
Joshua ben Hananiah (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta errabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Akiva ben Iosef (hebreeraz: עקיבא בן יוסף‎; Palestina, c.40 - 137) Talmudeko errabinoa izan zen. Ezjakina eta jakitunen etsaia, heldua zela hasi zen ikasten. Bere irakasleen artetik Gimzoko Nahumengandik jaso zuen batez ere eragina. Akademia bat eratu zuen, eta 95. urtean Erromara joan zen beste zenbait errabinorekin. Bar Kokhba buruzagia azaldu zenean, mesias bezala hartu zuen Akivak, eta bera bilakatu zen Erromaren aurkako iraultzaren buruzagi. Iraultzak porrot eginda, hil egin zuten. Mishna hedatzen lagundu zuen, eta horren idatzaldi berria prestatu zuen. Gerora idatzitako Misnaren idatzaldien oinarria izan da Akivarena. Hirurehun bat aldiz aipatzen du liburu horrek Akiva.

Akiva ben Iosef familia xume batetik zetorren[1]. Zenbait iturriren arabera, judaismora bihurtutakoen ondorengoa zen[2].

Ben Kalba Sabua jerusalemdar aberatsaren alabarekin ezkondu zenean, artzaina zen eta ez zuen heziketa handirik. Akivaren emaztearen izena ez da lehengo iturrietan ematen, baina geroagoko tradizio batek dio Rakel zuela izena. Akiva 40 urte bete ondoren errabino izateko ikasketetan hasi zenean, emazteak leialtasunez eutsi zion[1].

Emaztearekin adostuta, Akivak hamabi urte eman zituen etxetik kanpo, ikasketak egiten[3]. Hamabi urteren amaieran itzuli zen 12.000 ikaslerekin. Etxean sartzean, entzun zuen emazteak bizilagun bati esatea: «Nire esku egongo balitz, beste hamabi urte egon beharko luke akademian». Etxera sartu gabe, Akiva akademiara itzuli zen, eta hamabi urte geroago etxera iritsi zen 24.000 ikaslerekin[1].

Emaztea senarra agurtzera atera zenean, Akivaren ikasle batzuek, nor zen ez zekitela, eutsi nahi izan zioten[1]. Baina Akivak esan zien: «Utz ezazue bakean; nirea eta zurea dena, berea da baita ere» (laudorioak merezi dituela haiei Tora ikasten laguntzeagatik esan nahi zuen). Nor zen jakin gabe, Ben Kalba Sabua ere Akivarengana hurbildu zen eta laguntza eskatu zion alabari eta haren senarrari uko egiteko zinak baliogabetzeko. Akivak galdetu zion: «Egingo al zenuke zure zina jakintsu handi bat izango zela jakin izan bazenu?» Bera zela aiturtu zuen, eta suhiak bere ondasunaren erdia eman zion[4].

Bigarren mendearen erdialdeko teologo judu handienak Akivaren eskolatik zetozen, besteak beste Rabbi Meir, Judah bar Ilai, Simeon bar Yochai, Jose ben Halafta, Eleazar ben Shammai eta Rabbi Nehemiah.

95ean edo 96an, Erroma bisitatu zuen[1], eta 110a baino lehen Nehardean egon zen[5]. Litekeena da bere bidaietan beste komunitate judu garrantzitsu batzuk bisitatzea[1].

Bar Kokhbaren matxinadan parte hartu omen zuen, baina bere rola zehaztu gabe dago[1]. Bar Kochba agindutako Mesiastzat hartzen zuen[6], baina hau da Akiva iraultzan aktiboki parte hartu izanaren froga bakarra[1]. Hainbat urteko espetxealdiaren ostean, exekutatu zuten matxinadan parte hartzeagatik[1].

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) Ginzberg, Louis. «Akiba ben Joseph» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  2. (Ingelesez) «Rabbi Akiva» Jewish History (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. (Ingelesez) Hadad, David. (2005). Sefer Ma'asei Avot. Beer Sheva, 202 or..
  4. (Ingelesez) Feldman, Pesach. «R. Akiva's wife» Point by Point Outline of the Daf (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  5. (Ingelesez) «Mishnah Yevamot 16:7» Sefaria (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  6. (Ingelesez) «Jerusalem Talmud Ta'anit 4:6, 68d (part one)» Judaism and Rome (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]