Aavasaksa
Aavasaksa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 242 m |
Mota | mendi eta bolardo geodesiko |
Azalera | 0,0079 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°23′52″N 23°43′31″E / 66.397816°N 23.725325°E |
Honen parte da | Struveren arku geodesikoa |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Ylitornio |
Ur-gorputza | Tengeliönjoki (en) Torne ibaia |
Geologia | |
Material nagusia | Plutoi |
Aavasaksa Finlandiako Lappi probintziako Ylitornio udalerrian dagoen muino zorrotz bat da. 242 metroko garaiera du. Aavasaksa, Finlandia eta Suedia arteko mugan bertan egoteagatik da ezaguna eta Finlandiako Ikuspegi Nazionalen zerrendan dago. Alexandro II.a Errusiakoa enperadoreak toki hau bisitatu zuen 1876an. Keisarinmaja izeneko ehiza txabola bat da muinoaren tontorrean dagoen eraikinetako bat, eta kafetegi bezala lan egiten du.
Bere altuera bereizgarria inguruko beste muino batzuen gainean egoteari zor dio. Lehen aldiz Pierre Louis Maupertuisek erabili zuen Frantziar Misio Geodesikoan (1736-1737) eta beranduago Struveko Arku Geodesikoaren zati bihurtu zen. Honen ondorioz, UNESCOk Aavasaksa Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Struveko Arku Geodesikoan dauden beste 33 tokirekin batera.
Aavasaksa, gauerdiko eguzkia ikus daitekeen Finlandiako hegoaldereneko tokitzat hartzen da. Muinoa, bere ondotik igarotzen diren ibaiez inguratua dago: Torne ibaia mendebaldean eta txikiagoa den Tengeliö ibaia iparraldean eta ekialdean.
2678 Aavasaksa asteroideak bere izena muino honengatik jasotzen du.