[go: up one dir, main page]

Edukira joan

1982ko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1982ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa37. Espainiako Vuelta
Txapelketa1982 Super Prestige Pernod
Datakapirilak 20 – 1982.eko maiatzak 9
Luzera3.456 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaSantiago de Compostela
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaEU Marino Lejarreta (Teka)
TxapeldunordeaBEL Michel Pollentier (Safir-Marc)
HirugarrenaSWE Sven-Åke Nilsson (Wolber-Spidel)
Puntukako sailkapenaSUI Stefan Mutter (Puch-Eorotex-Campagnolo)
Eskalatzailerik onenaESP José Luis Laguía (Reynolds)
Etapa hegalariakBEL Benny Schepmans
Talderik onenaESP Kelme
◀19811983▶
Dokumentazioa

1982ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 37. edizioa izan zen. 1982ko apirilak 20 eta maiatzak 9 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bi bikoitzak izan ziren 19 etapatan banatutako 3456 kilometroko ibilbidea eginez. Santiago de Compostelan hasi eta Madrilen amaitu zen.

100 txirrindularik parte hartu zuten 10 taldetan banatuta, proba 76k amaitu zutelarik. Garailea izan zen Marino Lejarretak proba, batez beste, 36,855 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Berarekin batera podiumean Michel Pollentier eta Sven-Åke Nilsson egon ziren.

Alabaina, horietako bakar bat ere ez zen faboritoa proba hasieran, Claude Criquielion baitzen garaipena lortzeko atzerritar hautagairik sendoena, eta espainiarren artean Ángel Arroyo, Alberto Fernández, Pedro Muñoz, Vicente Belda, Juan Fernández eta Faustino Rupérezen izenak agertzen ziren.

Hasieran esprintetan Eddy Planckaert nagusitu ondoren, Criquielionek lortu zuen lidertza 4. etapan, Reinosan amaitu zena.

Edizio honetako seigarren etapa TVEk zuzenean eman zuen lehena izan zen. Garaipena José Luis Laguíarentzat izan zen.

Ángel Arroyok lidertza 10. etapa amaitu ondoren lortu zuen, non zenbait mendate igo ziren. Harrigarria bada ere, hurrengo egunean, zailtasun handirik gabeko etapa bat zena, Arroyok ia minutu bat galdu zuen bere arerioekiko, lidertzan segundo eskas batzuengatik jarraituz. Alabaina, 15. etapan, avilarrak erlojupeko bikaina egin zuen eta jada nabarmendua zegoen lidertzan.

17. etapa, San Fernando de Henaresen hasi eta Navacerrada mendatean amaitu zena, Itzuliko azken mendiko etapa zen. Pedro Muñoz, Vicente Belda eta Ángel Arroyo helmugara pelotoiari diferentzia handia ateraz iritsi ziren.

Madrilgo azken helmugan, Ángel Arroyo koroatu zuten edizio horretako garaile bezala. Alabaina, Arroyok positibo emango zuen Navacerradan amaitu zen etapan eginiko dopingaren aurkako kontrolean, beste zenbait txirrindulariz gain, horien artean Muñoz, Belda eta Fernández zeudelarik. Ángel Arroyori Itzulia kendu zioten, Marino Lejarreta bizkaitar gaztearen eskuetara pasatuz.

Taldea Taldeko liderra
Kelme Juan Fernández
Zor Faustino Rupérez
Wickes Eddy Planckaert
Wolber Sven-Åke Nilsson
Reynolds Ángel Arroyo
Taldea Taldeko liderra
Teka Marino Lejarreta
Safir Michel Pollentier
Hueso Ginés García
Puch - Eurotex Reimund Dietzen
Van de Ven - Moser Dirk Heirweg
Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoa apirilak 20 Santiago de Compostela 6,7 (banakako erlojupekoa) Frantzia Marc Gomez Frantzia Marc Gomez
1.a a apirilak 21 Santiago de Compostela-Coruña 97 Belgika Eddy Planckaert Frantzia Marc Gomez
1.a b apirilak 21 Coruña-Lugo 97 Belgika Eddy Planckaert Frantzia Marc Gomez
2.a apirilak 22 Lugo-Gijón 240 Belgika Eddy Planckaert Frantzia Marc Gomez
3.a apirilak 23 Gijón-Santander 208 Belgika Eddy Planckaert Frantzia Marc Gomez
4.a apirilak 24 Santander-Reinosa 196 Espainia Antoni Coll Belgika Claude Criquielion
5.a apirilak 25 Reinosa-Logroño 230 Espainia Ángel Camarillo Belgika Claude Criquielion
6.a apirilak 26 Logroño-Zaragoza 190 Espainia José Luis Laguía Belgika Claude Criquielion
7.a apirilak 27 Zaragoza-Sabiñánigo 146 Espainia Enrique Martínez Heredia Belgika Claude Criquielion
8.a apirilak 28 Sabiñánigo-Lleida 216 Espainia Jesús Hernández Úbeda Belgika Claude Criquielion
9.a apirilak 29 Artesa de Segre-Puigcerdà 182 Espainia José Luis Laguía Belgika Claude Criquielion
10.a apirilak 30 Puigcerdà-Sant Quirze del Vallès 181 Suedia Sven-Åke Nilsson Espainia Ángel Arroyo
11.a maiatzak 1 Sant Quirze del Vallès-Bartzelona 143 Espainia José Luis Laguía Espainia Ángel Arroyo
12.a maiatzak 2 Salou-Nules 200 Belgika Eddy Planckaert Espainia Ángel Arroyo
13.a maiatzak 3 Nules-Antella 195 Espainia José Recio Espainia Ángel Arroyo
14.a maiatzak 4 Antella-Albacete 153 Frantzia Dominique Arnaud Espainia Ángel Arroyo
15.a a maiatzak 5 Albacete-Tomelloso 119 Belgika Eddy Vanhaerens Espainia Ángel Arroyo
15.a b maiatzak 5 Tomelloso-Campo de Criptana 35 (banakako erlojupekoa) Espainia Ángel Arroyo  Espainia Ángel Arroyo
16.a maiatzak 6 C. de Criptana-San Fernando de Henares 176 Belgika Willy Sprangers Espainia Ángel Arroyo
17.a maiatzak 7 San Fernando de Henares-Navacerrada 178 Euskal Herria Marino Lejarreta Euskal Herria Marino Lejarreta
18.a maiatzak 8 Palazuelos de Eresma (Dyc destileriak) 184 Espainia Juan Fernández Euskal Herria Marino Lejarreta
19.a maiatzak 9 Madril 84 Belgika Eddy Vanhaerens Euskal Herria Marino Lejarreta

Sei sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak

Sailkapen nagusia 17. etapako positiboak jakin aurretik.
1. Ángel Arroyo Espainia REY 95h 45' 28"
2. Marino Lejarreta Euskal Herria TEK + 1' 55"
3. Alberto Fernández Espainia TEK + 1' 57"
4. Michel Pollentier Belgika SAF + 2' 13"
5. Sven-Åke Nilsson Suedia WOL + 3' 12"
6. Faustino Rupérez Espainia ZOR + 4' 09"
7. José Luis Laguía Espainia REY + 4' 32"
8. Pierre-Raymond Villemiane Frantzia WOL + 4' 38"
9. Stefan Mutter Suitza PUC + 6' 14"
10. Jaume Vilamajó Espainia KEL + 6' 15"


Sailkapen nagusia
1. Marino Lejarreta  Euskadi TEK 95h 47' 23"
2. Michel Pollentier  Belgika SAF + 18"
3. Sven-Åke Nilsson  Suedia WOL + 1' 17"
4. Faustino Rupérez  Espainia ZOR + 2' 14"
5. José Luis Laguía  Espainia REY + 2' 37"
6. Pierre-Raymond Villemiane  Frantzia WOL + 2' 43"
7. Stefan Mutter  Suitza PUC + 4' 18"
8. Jaume Vilamajó  Espainia KEL + 4' 19"
9. Marc Durant  Frantzia WOL + 5' 10"
10. Álvaro Pino  Espainia ZOR + 5' 53"


Puntukako sailkapena
1. Stefan Mutter  Suitza PUC 172 puntu
2. José Luis Laguía  Espainia REY 133 puntu
3. Eddy Vanhaerens  Belgika SAF 128 puntu


Mendiko sailkapena
1. José Luis Laguía  Espainia REY 90 puntu
2. Juan Fernández  Espainia KEL 60 puntu
3. José Recio  Espainia KEL 53 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1. Benny Schepmans  Belgika VVM 34 puntu


Esprint berezien sailkapena
1. Marc Van Geel  Belgika SAF -


Taldekako sailkapena
1. Kelme  Espainia KEL 287h 14' 05"

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]