[go: up one dir, main page]

Edukira joan

X

Wikipedia, Entziklopedia askea
X
X
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
BrailleThe ID "Q17021818 eta Q21048" is unknown to the system. Please use a valid entity ID.
ASL
Kodeakmorse kodea: -..-
NATO alfabeto fonetikoa: X-ray
Braille ASCII (en) Itzuli: X

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


X edo ixa euskal alfabetoko hogeita bosgarren hizkia da. X (larriz) eta x (xehez) idazten da.

Erromatar zenbakeran, X hizkiak 10 zenbakiaren balioa du. Matematikan erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez X izpi edo X-Men.

Erabilera idatzia historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X hizkia gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko: gaixtoa, gaixoa, merexi, ixil, xahu. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko Euskal Herriko iparraldean ⟨ch⟩ ere idatzi izan da eta hegoaldean ⟨j⟩, ⟨ss⟩ eta ⟨sh⟩[1].

Euskal ortografian, igurzkari sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabe bat adierazten du. Hots hau Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ʃ] ikurrarekin adierazia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.