[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Traineru estropada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 150.241.162.248 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
36. lerroa: 36. lerroa:
== Trainerua ==
== Trainerua ==
[[Fitxategi:Regatas de traineras, Bandera de la Concha (12 de 13) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|300px|thumb|[[Sanpedrotarra Arraun Elkartea|Sanpedrotarren]] trainerua 1927an.]]
[[Fitxategi:Regatas de traineras, Bandera de la Concha (12 de 13) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|300px|thumb|[[Sanpedrotarra Arraun Elkartea|Sanpedrotarren]] trainerua 1927an.]]
Gaurko traineruen tripulazioa hamahiru arraunlariz eta patroi batez osatzen da. Patroia txopan jartzen da eta bere eginkizun nagusia norabidea ezartzea du. 1920 inguruan hasi ziren lehiaketarako traineruak eraikitzen, Donostian. Ordura arte arrantzontzi arruntak erabiltzen ziren estropadetarako, panelak eta babesgarriak kenduz zertxobait arinduta. 1916an [[Mutriku]]ko Bizente Olazabalek [[Getaria (Gipuzkoa)|Getariako]] tripulazioarentzat lehen trainerua eraiki zuen. ''Enara'' izenez bataiatu zuten eta 400 kiloko pisua zuen.
Gaurko traineruen eskifaia hamahiru arraunlari eta patroi batez osatzen da. Patroia txopan jartzen da eta bere eginkizun nagusia norabidea ezartzea du. 1920 inguruan hasi ziren lehiaketarako traineruak eraikitzen, Donostian. Ordura arte arrantzontzi arruntak erabiltzen ziren estropadetarako, panelak eta babesgarriak kenduz zertxobait arinduta. 1916an [[Mutriku]]ko Bizente Olazabalek [[Getaria (Gipuzkoa)|Getariako]] tripulazioarentzat lehen trainerua eraiki zuen. ''Enara'' izenez bataiatu zuten eta 400 kiloko pisua zuen.


XX. mendearen bukaera aldera arte ontzigileek diseinua hobetu zuten teknika eta esperientziari esker. Ontziaren hezurdura eraikitzeko haritza erabiltzen zen eta kanpo aldea iparraldeko pinuz estaltzen zen iltze galbanizatuekin. Gaur egun, lehiaketan ez da zurezko trainerurik erabiltzen. Material berriek eta arinagoek ordezkatu dute. Traineruaren prezioa ere nabarmen igo da, inflazio-maila baino gehiago. 1970ean 45.000 [[espainiar pezeta|pezeta]] kostatzen bazen, gaur egun zenbait milioi (pezeta) ere bai.
XX. mendearen bukaera aldera arte ontzigileek diseinua hobetu zuten teknika eta esperientziari esker. Ontziaren hezurdura eraikitzeko haritza erabiltzen zen eta kanpo aldea iparraldeko pinuz estaltzen zen iltze galbanizatuekin. Gaur egun, lehiaketan ez da zurezko trainerurik erabiltzen. Material berriek eta arinagoek ordezkatu dute. Traineruaren prezioa ere nabarmen igo da, inflazio-maila baino gehiago. 1970ean 45.000 [[espainiar pezeta|pezeta]] kostatzen bazen, gaur egun zenbait milioi (pezeta) ere bai.

13:29, 7 ekaina 2022ko berrikusketa

Estropada terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Estropada (argipena)»
Orio da historian garaipen gehien lortu dituen taldea.
Urdaibai azken urteetako talde indartsuena izan da, zazpi liga eskuratu ditu, besteak beste.
Estropadako irabazleak arraunak altxatzen ditu bere garaipena ikustarazteko, irudian Astillero.
2008tik aurrera emakumezkoek ere traineru estropadak jokatzen dituzte. San Juango Batelerek bost aldiz irabazi dute Kontxako Bandera.

Traineru estropada —maiz, besterik gabe, estropada deitua— traineruen arteko lasterketa edo estropada da.

Arraunketa Euskal Herrian eta Kantauri osoan herri kirola da, traineruekin, batelekin nahiz trainerillekin egina. Estropadak egiteko, ontziok, hainbat txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa bat egiten dute. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat, edota ligarako hainbeste puntu. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.

Jatorria: antzinako arrantza

Iragan mendeetan arrantzak garrantzi handia izan du euskaldunen elikaduran. Euskal Herria basoek estaltzen zuten eta lur landuak gutxi zirenez, hemengo biztanleak itsasora atera ziren elikagai bila. Lehenik Ipar Atlantikora abiatu ziren, han bakailaoa eta balea arrantzatzen zituzten. Zetazeo hau agertzen den zenbait herritako armarriek honen garrantzia adierazten dute. XVI. mendean, Euskal Herriko biztanleriaren hazkundearekin batera, gaur egun tradiziozkoak diren espezieen arrantza hasi zen: atuna, hegaluzea, legatza, bisigua, antxoa eta sardina.

XIX. mendean euskal itsasbazterrean hiru ontzi mota erabiltzen ziren arrantzarako: legatza bezalako espezieentzat "kalera" deituriko batel handiak; antxoa eta sardinaren arrantzarako traineruak, eta kostaldeko espezieentzako batel txikiak. Arrantzarako erabiltzen zen trainerutik sortu ziren estropadak. Traineruak azkarra izan behar zuen arrain-sardara iritsi, sarea bota eta azkar biratuz arrainak harrapatzeko. Ondoren ahalik eta azkarren itzuli behar zen portura, besteek ekarritako arraina gehiegi izan eta enkanteko prezioa jaitsi baino lehen. Horregatik arrantzaleek eta arotzek ontzi arin eta azkarra egin zuten, egonkortasuna gutxiagotu arren.

Lehen lehiaketak

Herri kiroletan ohikoa den bezala, lehen estropadak desafio baten bidez sortu ziren: bi ontzitako arraunlariak aurka jartzen dira, dirua jokatzen dute eta puntu batera lehenengo iristen denak irabaziko du. Hala ere, norgehiagoka hau ohikoa zen apusturik gabe ere. Arrain-sardara azkar iritsi eta portura ahalik eta azkarren itzultzeko gogoak eragiten zuen.

Garai hartako bertso askotan aipatzen dira lehen lehiaketa hauek. XIX. mendeko egunkarietan ere agertzen dira arraunlariek luzatutako desafioen berriak. Desafio hauek egin beharreko distantzia adostu ondoren estropada jokatuz erabakitzen ziren.

Idatziz jasotako lehen desafioa Zarautz eta Getariako bi traineruren artean gertatu zen, 1761ko maiatzaren 2an. Estropada Mollarritik (Zarautz) Donostiako kairainoko distantzian jokatu zen, eta garaileak 100 ezkutuko saria lortu zuen. Ez dago jasota nork irabazi zuen.[erreferentzia behar]

Luis Karrilen estropada: Donostia - Ondarroa traineru desafioa

XIX. mende bukaeran jokatu zen desafio bat izan zen, Euskal Herrian mito bilakatu dena. 1888ko azaroaren 25ean ondarrutarrek Pasai Donibanekoei irabazi zieten eta Bilboko egunkari batek 'Kantauriko garaitezinak' izendatu zituen ondarrutarrak. Donostiako señoritoek orduan herriko arrantzaleei burua berotu eta horiek erronka bota zieten ondarrutarrei. Zarauzko Otamendi ostatuan, artean errepidea handik igarotzen baitzen, elkartu ziren bi herrietako ordezkaritzak baldintzak adosteko. Estropada bederatzi miliatan jokatzea erabaki zuten (Lekeitiotik Donostiara). 25.000 pezeta jokatu zituzten, dirutza handia garai hartarako. Donostiako tripulazioa gidatzeko Luis Karril aukeratu zuten. Ikusmin handia piztu zuen lehia hark. Azkenean, Donostiak irabazi zuen 81 minutuko ibilbidea egin ondoren.

Arautegia

Estropada estuek zirrara handia sortzen dute ikusleengan.
  • Traineru-estropadak 3 miliatako ibilbidean jokatzen dira (5.556 metro). Joan-etorri bakarrekoak (ziaboga bat) edo bi joan-etorrikoak (hiru ziaboga) izan daitezke.
  • Baliza bakoitzean kolore ezberdinetako banderak ipintzen dira nahasterik sor ez dadin. Kaleen koloreak honako hauek dira: 1.     , 2.     , 3.     , 4.     .
  • Traineruak 12 metroko luzera eta 1,72 metroko zabalera izan behar ditu. Bere pisuak ezin du 200 kilo baino gutxiagokoa izan.
  • Traineru bakoitzak bere kalea du eta ezin du beste kale batean sartu arerioren bat oztopatzen badu. Bi traineruk edo beren arraunek ezin dute elkar ukitu; arraunek elkar ukituz gero denbora penalizazioa jaso dezakete. Estropadaren amaieran nahi duten kaletik sartu daitezke, antolakuntzak kontrakorik agintzen ez badu.
  • Estropada hasi eta 20 segundo baino lehen arazo edo ezustekoren bat gertatzen bada, berriz hasiko da hasieratik. Inork ihes egiten badu 3 segundutako zigorra izango du.

Trainerua

Sanpedrotarren trainerua 1927an.

Gaurko traineruen eskifaia hamahiru arraunlari eta patroi batez osatzen da. Patroia txopan jartzen da eta bere eginkizun nagusia norabidea ezartzea du. 1920 inguruan hasi ziren lehiaketarako traineruak eraikitzen, Donostian. Ordura arte arrantzontzi arruntak erabiltzen ziren estropadetarako, panelak eta babesgarriak kenduz zertxobait arinduta. 1916an Mutrikuko Bizente Olazabalek Getariako tripulazioarentzat lehen trainerua eraiki zuen. Enara izenez bataiatu zuten eta 400 kiloko pisua zuen.

XX. mendearen bukaera aldera arte ontzigileek diseinua hobetu zuten teknika eta esperientziari esker. Ontziaren hezurdura eraikitzeko haritza erabiltzen zen eta kanpo aldea iparraldeko pinuz estaltzen zen iltze galbanizatuekin. Gaur egun, lehiaketan ez da zurezko trainerurik erabiltzen. Material berriek eta arinagoek ordezkatu dute. Traineruaren prezioa ere nabarmen igo da, inflazio-maila baino gehiago. 1970ean 45.000 pezeta kostatzen bazen, gaur egun zenbait milioi (pezeta) ere bai.

Estropada ezagunak

Traineru-estropadak Kantauri itsaso osoan zehar jokatzen badira ere, garrantzitsuenak Euskal Herrian jokatzen direnak dira. Gipuzkoan (Zarautz, Hondarribia, Pasaia, Orio, Zumaia...) eta Bizkaian (Nerbioi ibaia, Ondarroa, Santurtzi, Lekeitio, Bermeo...) jokatzen dira estropadak udan.

Kontxako Bandera

XIX. mendetik jokatzen da Kontxako Bandera, 1879 urtetik hain zuzen ere. Irudian 1933ko Banderaren ohorezko txanda.

Estropadarik itzaltsuena Donostiako Kontxako Bandera da. Arraunaren olinpiada izena ere eman izan dio jendeak. Edozein klubentzat gehiago balio du Kontxako Bandera lortzeak, urte osoan irabaz daitezkeen beste guztiek batera baino. Entzute izugarria du arraunaren munduan.

Kontxako Bandera irailaren lehen bi igandeetan ospatzen da, bi jardunalditan. Kanporaketa bidez hautatutako zortzi talde onenek parte hartzen dute. 3 miliako ibilbide klasikoan jokatzen da, baina ziaboga bakarrarekin. Estropada honek itsas zabalean haize, olatu eta korronteen aurka egiten ziren desafio zaharren tradizioa gordetzen du. Gehienetan irabazi duena Orioko trainerua izan da 32 banderarekin. 2008tik aurrera Emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da, hauek distantzia erdia osatzen dutelarik. Hasieran galiziarrak izan ziren nagusi baina azen urteetan San Juanek garaipen ugari lortu ditu

Santurtzik (argazkian) eta Kaikuk estropada gogoangarriak egin zituzten Ibaizabal itsasadarrean, 1970 eta 1980 hamarkadetan.

1950 eta 1960. hamarkadetan arraunarekiko interesak behera egin zuen nabarmen. Ozta-ozta jokatzen ziren hiruzpalau estropada (Kontxa, Espainiako estropada eta Coruñakoa) eta azken unean inprobisaturiko tripulazioak lehiatzen ziren. 1960. hamarkadaren amaieran Bizkaian bi estropada handi antolatzen hasi ziren Nerbioi itsasadarrean, Nerbioiko Sari Handia (1966an) eta El Corte Ingles Bandera (1971an). Diru sari ederrak ematen zituztenez bigarrenari Regata Monstruo ezizena eman zitzaion. Hauei jarraiki Zarauzko Ikurrina eta Kantabriako hainbat bandera ere antolatu ziren. Guzti honek arrauna indarberritu zuen eta kirol elkarte ugari sortu ziren kostaldeko herri guztietan.

Ligak

1994ean aurrera Ligak eratu ziren arraunketa modernizatzeko. 2002 arte Traineruen Euskal Liga izan zen (talde kantabriarrek ere parte hartzen zutelarik) eta 2003tik aurrera TKE Liga osatu zen, bertan galiziarrak ere aritzen dira. Arraun talde guztiak sisteman sartu dira, bigarren eta hirugarren mailak osatuz, Galizian Ipar-mendebaldeko Ligan eta Euskal Herrian eta Kantabrian KAE Ligan.

Berrikuntza teknologikoak

Ligako estropadak eta Kontxakoa telebistaz ematen dira. Traineruen barruan GPS aparatuak jartzen dira denborekin zalantzarik egon ez dadin. Laburbilduz, XXI. mendearekin batera estropaden mundua ere garai berrietara egokitu da ezinbestean.

Azken hamarkadetako emaitzak

Gizonezkoak

Urtea Kontxako Bandera Liga nagusia Espainiako Txapelketa
1990      San Juan ez      San Pedro
1991      San Pedro ez      San Juan
1992      Orio ez      Arraun Lagunak (Donostia)
1993      San Pedro ez      Orio
1994      San Pedro      San Pedro      San Pedro
1995      Donibaneko Arraun. (S.Juan)      Donibaneko Arraun. (S.Juan)      Orio
1996      Orio      Orio      Tirán
1997      Orio      Orio      Tirán
1998      Orio      Orio      Orio
1999      Koxtape (San Juan)      Koxtape (San Juan)      Orio
2000      Orio      Koxtape (San Juan)      Astillero
2001      Castro Urdiales      Castro Urdiales      Castro Urdiales
2002      Castro Urdiales      Castro Urdiales      Astillero
2003      Astillero      Astillero      Astillero
2004      Astillero      Urdaibai      Astillero
2005      Hondarribia      Astillero      Astillero
2006      Castro Urdiales      Hondarribia      Astillero
2007      Orio      Urdaibai      Urdaibai
2008      Castro Urdiales      Urdaibai      Astillero
2009      Kaiku      Castro Urdiales      Kaiku
2010      Urdaibai      Urdaibai      Kaiku
2011      Urdaibai      Kaiku      Kaiku
2012      Kaiku      Kaiku      Hondarribia
2013      Hondarribia      Kaiku      Kaiku
2014      Urdaibai      Hondarribia      Urdaibai
2015      Urdaibai      Hondarribia      Urdaibai
2016      Urdaibai      Urdaibai      Hondarribia
2017      Orio      Urdaibai      Urdaibai
2018      Hondarribia      Urdaibai      Zierbena
2019      Hondarribia      Orio      Santurtzi
2020      Hondarribia      Santurtzi      Zierbena
2021      Santurtzi      Santurtzi      Getaria

Emakumezkoak

Urtea Kontxako Bandera Liga nagusia Euskadiko Txapelketa
2008      Galiziako selekzioa ez      Hondarribia
2009      Rias Baixas (Galizia)      Galiziako selekzioa          Getaria-Tolosa
2010      Rias Baixas (Galizia)      Galiziako selekzioa
     Gipuzkoako selekzioa
         Getaria-Tolosa
2011      Rias Baixas (Galizia)         Getaria-Tolosa          Getaria-Tolosa
2012      Rias Baixas (Galizia)      Zumaia          Getaria-Tolosa
2013      Zumaia      Zumaia      Zumaia
2014      San Juan      San Juan      San Juan
2015      San Juan      San Juan      Zumaia
2016      San Juan      San Juan      San Juan
2017      San Juan      San Juan      Hibaika
2018      San Juan      San Juan      San Juan
2019      Orio      Orio      Orio
2020      Orio      Orio      Donostiarra
2021      Arraun Lagunak      Arraun Lagunak      Arraun Lagunak

Estropada handienen palmaresak

2021 denboraldiko datuak barne.

Gizonezkoak

Estropada Garaipenak
Kontxako Bandera Orio (32), San Pedro (15), Donostia (14), Hondarribia (14), San Juan (10), Sestao (8), Getaria (5), Bermeo (5)...
Espainiako Txapelketa Orio (15), Astillero (8), Pedreña (8), Sestao (7), San Juan (6), Santurtzi (5), Moaña (4), San Pedro (4), Bermeo (4)...
Euskal Liga (1994-2002) Orio (3), San Juan (3), Castro Urdiales (2) eta San Pedro (1).
TKE Liga (2003- ) Urdaibai (7), Kaiku (3), Hondarribia (3), Astillero (2), Santurtzi (2), Castro Urdiales (1) eta Orio (1).
Euskadiko Txapelketa San Pedro (7), Kaiku (7), Hondarribia (7), Orio (6), Urdaibai (6)...
Nerbioiko Sari Handia Orio (10), San Pedro (6), Kaiku (4)...
El Corte Ingles Bandera Kaiku (11), Orio (10), Urdaibai (5), Santurtzi (4), San Pedro (4), Hondarribia (4) ...
Zarauzko Ikurrina Orio (11), San Pedro (5), Kaiku (5), Hondarribia (5), Santurtzi (4)...

Emakumezkoak

Estropada Garaipenak
Kontxako Bandera Galizia-Rias Baixas (5), San Juan (5), Orio (2), Zumaia (1) eta Donostia-Arraun (1).
Emakumezkoen Liga San Juan (5), Galizia-Rias Baixas (2), Zumaia (2), Gipuzkoa (1), Orio (2), Getaria-Tolosa (1) eta Donostia-Arraun (1).
Euskadiko Txapelketa Getaria-Tolosa (4), San Juan (3), Zumaia (2), Hondarribia (1), Hibaika (1), Orio (1), Donostiarra (1) eta Donostia-Arraun (1).
Zarauzko Ikurrina San Juan (5), Orio (3), Zumaia (2), Gipuzkoa sel. (1), Galizia sel. (1) eta Getaria-Tolosa (1).

Talde handienak

2021 denboraldiko datuak barne.

Gizonezkoak

Taldea Kontxako Bandera Espainiako Txapelketa Liga (Euskal + TKE) Guztira
Euskal Herria Orio 32 15 4 51
Euskal Herria San Pedro 15 4 1 20
Euskal Herria Hondarribia 14 2 3 19
Euskal Herria San Juan 10 6 3 19
Euskal Herria Sestao (Kaiku+Iberia) 8 7 3 18
Euskal Herria Donostia 14 2 0 16
Euskal Herria Bermeo (Urdaibai) 5 4 7 16
Kantabria Pedreña 4 8 0 12
Kantabria Astillero 2 8 2 12
Euskal Herria Santurtzi 4 5 2 11
Kantabria Castro Urdiales 4 1 3 8
Euskal Herria Getaria 5 1 0 6
Euskal Herria Zumaia 2 3 0 5
Galizia Moaña (Tirán+Meira) 0 4 0 4

Emakumezkoak

2021 denboraldiko datuak barne.

Taldea Kontxako Bandera Emakumezkoen Liga Euskadi/Galizia Txap. Guztira
Euskal Herria San Juan 5 5 3 13
Galizia Rias Baixas (Galizia) 5 2 1 8
Euskal Herria Orio 2 2 1 5
Euskal Herria Zumaia 1 2 2 5
Euskal Herria Getaria-Tolosa 0 1 4 5
Euskal Herria Arraun Lagunak 1 1 1 3
Galizia Cabo da Cruz 0 0 3 3
Euskal Herria Riveira 0 0 2 2
Galizia Mecos 0 0 2 2
Euskal Herria Hondarribia 0 0 1 1
Euskal Herria Hibaika 0 0 1 1
Euskal Herria Donostiarra 0 0 1 1

Ikus, gainera

Kanpo estekak