Shanghaiko metroa
Shanghaiko metroa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | 上海地铁 |
Mota | Metroa |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduera | |
Kidetza | Community of Metros Benchmarking Group (en) |
Honen parte | Shanghai rail transit (en) |
Kudeatzailea | Shanghai Shentong Metro Group Co., Ltd. (en) |
Osatuta | Line 19 (en) Line 20 (en) Line 26 (en) Line 27 (en) Nanfeng line (en) Pudong Airport MRT (en) Shanghai Airport Express (en) 1. linea 1993 - 2. linea 1999 - 3. linea 2000 - Shanghai Maglev trena 2002 - 5. linea 2003 - 4. linea 2005 - 6. linea 2007 - 8. linea 2007 - 9. linea 2007 - 11. linea 2009 - 7. linea 2009 - 10. linea 2010 - 13. linea 2012 - 12. linea 2013 - Line 16 (en) 2013 - Line 17 (en) 2017 - Pujiang line (en) 2018 - Line 18 (en) 2020 - Line 14 (en) 2021 - Line 15 (en) 2021 - Line 22 (en) 2025 - Line 21 (en) 2026 - Line 23 (en) 2026 - |
Historia | |
Sorrera | 1993 |
webgune ofiziala |
Shanghaiko metroa (txinera sinplifikatuz: 上海轨道交通; pinyinez: Shànghǎi Gǔidào Jiāotōng), Shanghai eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1993eko maiatzaren 28ean zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin.
Burdinbideak 1.435mm zabalera dauka eta lineak Shanghai Shentong Metro Group taldearen jabetzakoak diren lau enpresek kudeatzen dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metroa eraikitzeko lanak 1993an hasi ziren eta bi urte beranduago inauguratu zen. Shanghaiko metroa Txinako Herri Errepublikako hirugarren metroa izan zen Beijing eta Tianjin hirietako metroen atzetik.
Lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko abenduaren 28an 9. lineako Yishan geltokia zabaldu zen eta. 2009ko uztailaren 5ean Pujiang Herrirako metroaren zortzigarren linearen luzapena inauguratu zen. Ordura arte, Pujiango biztanleek bi ordu ematen zituzten autobusean, Shanghai erdigunera heltzeko, baina metroaren zabaltzearekin batera, bidaia denbora 36 minutura murriztu zen.
2009ko abenduaren 5ean, zazpigarren linea zabaldu zen[1] eta urtearen amaierarako zabalduko zen 11. linearen bigarren tartearen inaugurazioa 2010. urtearen hasierara arte berandutu zen.
Gaur egun metro sarea hamabost lineak osatzen dute:
SHANGHAIKO METROA | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Linea | Ibilbidea | Luzera (km) | Geltokiak | Zabaltze data | Azken luzapena | Maiztasuna (min) |
1 | Fujin Lu - Xinzhuang | 36,4 | 28 | 1995 | 2007 | 2'45 / 5'30 |
2 | Xujing ekialdea - Guanglan kalea | 63,8 | 29 | 1999 | 2010 | 3' |
3 | Shanghai Hegoaldeko Geltokia – Iparreko Jianyang Lu | 40,3 | 29 | 2000 | 2006 | 5 / 16'30 |
4 | Linea Biribila | 33,7 | 26 | 2005 | 2007 | 5'30 |
5 | Xinzhuang - Minhang | 17,2 | 11 | 2003 | 2003 | 4'30 |
6 | Gangcheng Lu – Jiyang Lu | 32,3 | 28 | 2007 | 2011 | 6'30 / 13' |
7 | Shanghai Unibertsitatea - Huamu kalea | 44,2 | 32 | 2009 | 2010 | 6' |
8 | Yaohua Lu – Shiguang Lu - Pujiang Herria | 37,4 | 28 | 2007 | 2011 | 4' / 12' |
9 | Yishan Lu – Erdialdeko Yanggao kalea | 52,1 | 26 | 2007 | 2012 | 6' |
10 | Jiangwan herri berria - Hangzhong kalea | 35,4 | 31 | 2010 | 2010 | |
11 | Jiading iparraldea/Huaqiao - Luoshan kalea | 72,0 | 34 | 2009 | 2013 | 9'30 |
12 | Tiantong kalea - Jinhai kalea | 19,0 | 15 | 2013 | ||
13 | Jinyun Lu - Jinshajiang Lu | 8,3 | 6 | 2012 | ||
16 | Luoshan kalea - Dishui lakua | 51,9 | 11 | 2013 | ||
22 | Shanghainan - Jinshanwei | 56,4 | 8 | 2012 |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghaiko metroa 3,58 milioi pertsonak erabiltzen dute egunero. Erabilera handieneko egunetako bat 2008ko abenduaren 31 izan zen. Egun hartan 4,307 milioi pertsonek erabili zuten metroa[2].
Urtebete beranduago, 2009ko abenduaren 31an, hirian 60 kilometro metro inauguratzen ziren bitartean, 5,27 milioi pertsonak erabili zuten metroa.
2010eko apirilaren 2an 5,60 milioi pertsonek erabili zuten[3], errekord berria hautsiz. 2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa ospatu bitartean, bost milioi bidaiari baino gehiago espero dira egunero.
Etorkizuneko egitasmoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metro gaztea den arren, Shanghaiko metroa luzatzeko egitasmoak ugariak dira. 2010ean hiriak ospatu behar duen nazioarteko erakusketa dela eta, linea berriak zabaltzea aurrikusten da. 2020. urterako, Shanghaiko metroak 22 linea eta 800 kilometroko sarea izatea espero da.
2012an
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an ondorengo metro tarteak zabalduko dira:
- 6. linea: Lingyang kalea - Jiyang kalea tartea.
- 11. linea: Jiangsu kalea - Jiangsu kalea - Luoshan kalea tartea (21 kilometro eta 13 geltoki).
- 12. linea: Qixin kalea - Jinsui kalea tartea (40,4 kilometro eta 31 geltoki)
- 13. linea: Linearen lehen fasea Huajiang kalea - Nanjing kalea bitartean (15,9 kilometro eta 15 geltoki).
- 21. linea: Linea berria zabalduko da Longyang kalea - Lingang hiri berria tartean (52 kilometro eta 9 geltoki).
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea berriak eraiki diren heinean, gaur egun metroak hainbat lotune eskaintzen ditu, linea ezberdinen artean:
Geltokia | Linea |
---|---|
Xinzhuang | 1, 5 |
Shanghai hegoaldeko tren geltokia | 1, 3 |
Shanghai Indoor Stadium | 1, 4 |
People's Square | 1, 2, 8 |
Shanghaiko tren geltokia | 3, 4, 1 |
Jing'an tenplua | 2, 7 |
Zhongshan parkea | 2, 3, 4 |
Century Avenue | 2, 4, 6, 9 |
Lancun kalea | 4, 6 |
Hegoaldeko Xizang kalea | 4, 8 |
Yishan kalea | 3, 9, 4 |
Changshu kalea | 1, 7 |
Zhenping kalea | 3, 4, 7 |
Dong'an kalea | 4, 7 |
Yaohua kalea | 7, 8 |
Mendebaldeko Gaoke kalea | 6, 7 |
Longyang kalea | 2, 7 |
Zhaojiabang kalea | 7, 9 |
Lujiabang kalea | 8, 9 |
Caoyang kalea | 3, 4, 11 |
Jiangsu kalea | 2, 11 |
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bigarren lineako geltokia, Shanghaiko Zientzia eta Teknologia museoan.
-
Hirugarren lineako trena eta geltokia.
-
Huangxing kaleko geltokiaren ikuspegia.
-
Bigarren lineako trena barrutik ikusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Shanghaiko metroaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Shanghaiko metroari buruzko informazioa Urbanrail.net webgunean.
Aurrekoa Londresko metroa |
Munduko metrorik luzeena 2010 - |
Ondorengoa Luzeena da |
Txinako Herri Errepublikako metroak | ||
---|---|---|
Eraikiak: | Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou | |
Eraikitzen:: | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou | |
Proiektuan:: | | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo |