2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa
2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Udal-probintzia | Shanghai |
Koordenatuak | 31°11′39″N 121°29′11″E / 31.194118°N 121.486387°E |
Webgune ofiziala | |
2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa (txinera tradizionalez: 中國2010年上海世界博覽會; txinera sinplifikatuz: 中国2010年上海世界博览会; pinyinez: Zhōngguó 2010 Nián Shànghǎi Shìjìe Bólǎnhuì), Txinako Herri Errepublikako Shanghai hirian 2010eko maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean antolatu zten nazioarteko erakusketa izan zen.
2010eko erakusketaren lema "Hiri hobea, bizitza hobea" izan zen eta Shanghairen hazkunde eta garapen handiaren ikur bihurtu nahi zuen. Munduan antolatutako nazioarteko erakusketa guztietan bisitari gehien erakarriko dituen erakusketa izatea espero zuten, 70 milioi pertsona.
Aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002ko abenduaren 3an, Nazioarteko Erakusketen Bulegoaren 132. bilerak Monakoko Printzearen jauregian egindako bileran, lau bozketa egin ziren. Bozketan erakusketa antolatzeko aurkeztutako bost hiriek hartu zuten parte eta bozketen emaitzak honakoak izan ziren:
Hiria | Herrialdea | 1. bozketa | 2. bozketa | 3. bozketa | 4. bozketa |
Shanghai | Txina | 36 | 38 | 44 | 54 |
Yeosu | Hego Korea | 28 | 34 | 32 | 34 |
Mosku | Errusia | 12 | 10 | 12 | – |
Querétaro | Mexiko | 6 | 6 | – | – |
Wrocław | Polonia | 6 | – | – | – |
Pabiloiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]192 herrialde eta nazioarteko 50 erakundek parte hartu zuten. Herrialde bakoitzak pabiloi bat eraikitzeko eskubidea zuen, edo beste herrialde batzuekin batzea, Afrikako hainbat herrik egin zuten moduan.
Herrialdeetako pabiloiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbo Shanghaiko erakusketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketan munduko 113 hirietako hirigintza hobekuntzak erakutsi zuten, horien artean Bilboren eraberritzea aukeratu zuten. "Bilbao Guggenheim ++" izenarekin, Bilbok 1990eko hamarkadan hasitako eraberritzea erakutsi zuen Shanghaiko erakusketan. Bilboko stand-ean hiriaren maketa eta Jesus María Lazkano euskal herritar margolariaren Bilbo MMX margolana erakutsi zuten.
Bilboren erakustokia 2010eko maiatzaren 1ean zabaldu zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak[1].
Abuztuaren 22an Bilboren eguna ospatu zen eta arratsaldeko 18:30etan Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua hasi zen.
Sakontzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txartelak eta prezioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketara gunera sartzeko txartelen prezioak honakoak ziren:
- Egun normala: 160 yuan (17,7 euro inguru).
- Egun berezia: 200 yuan (22 euro).
- Arratsalde bat: 90 yuan (10 euro).
- Hiru egun normal: 400 yuan (44,4 euro).
- Zazpi egun normal: 900 yuan (100 euro).
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an ondorengo metro tarteak zabaldu ziren:
- 7. linea: Qihua Kalea - Huamu kalea tartea (35 kilometro eta 28 geltoki).
- 9. linea: Yishan kalea - Yanggao kalea tartea (14,5 kilometro eta 10 geltoki).
- 11. linea:
- Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
- Jiading Hiri Berria - Anting tartea (13 kilometro eta 4 geltoki).
2010ean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean 80 kilometro baino gehiago zabaldu ziren, tartean erakusketa gunera zuzenean ailegatzen den Shanghaiko metroaren 13. linea:
- 2. linea:
- Mendebalderako luzapena, Songhong kaletik - Xujingera (8 kilometro eta 3 geltoki).
- Ekialderako luzapena, Longyang kalea - Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua tartean (30,6 kilometro eta 12 geltoki).
- 7. linea: Qihua kalea - Meilanhu tartea (10 kilometro eta 5 geltoki).
- 10. linea:
- Jiangwan Hiri Berria - Hongqiao Tren geltokia tartea (36 kilometro eta 28 geltoki).
- Longxi kalea - Hanghua Xincun tartea.
- 13. linea: Lupu zubia - Changqing kalea tartea (4 kilometro eta 3 geltoki).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.eitb.eus/albisteak/mundua/osoa/409800/bilboko-gunea-zabaldu-dute-shanghaiko-erakusketan/[Betiko hautsitako esteka] Eitb.com webguneko albistea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Expoaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) (Txineraz) Erakusketako bideoa.
- (Txineraz) Erakusketako abestiaren bideoa.
- Erakusketa gunearen airetiko ikuspegia.
Aurrekoa Zaragoza 2008 |
Nazioarteko Erakusketa 2010 |
Ondorengoa Yeosu 2012 |