[go: up one dir, main page]

Macao

Macau» orritik birbideratua)

Macao[1] edo Macau[1] Txinako hego-ekialdean (Perla ibaiaren deltan) dagoen administrazio eskualde berezia da. 1999. urtea arte, portugaldar kolonia izan zen. 647 700 bat biztanle ditu, 28,2 km karratuko azaleran; munduko eskualderik populatuena da.[2]

Txinako Herri Errepublikako Macauko Administrazio Eskualde Berezia
中華人民共和國澳門特別行政區
Região Administrativa Especial de Macau da República Popular da China
Ereserkia: Boluntarioen martxa
Goiburua: -

Macauko bandera

emblem of Macau (en) Itzuli
LocationMacau.png
Geografia
HiriburuaMacau
22°11′24″N 113°32′17″E
Azalera27,3
Punturik altuenaAlto de Coloane (en) Itzuli
KontinenteaAsia
MugakideakGuangdong
Administrazioa
Gobernu-sistemaAEB1
PresidenteaXi Jinping
Chief Executive of Macau (en) ItzuliHo Iat Seng (en) Itzuli
LegebiltzarraLegislative Assembly of Macau (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria682.100
Dentsitatea5.915,87 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioabudismo, Txinatar erlijio tradizional eta kristautasun
Emankortasun-tasa1,243 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak6.203 (2015)
Bizi-itxaropena80,15 (1999)
Ekonomia
BPG nominala50.361.201.096,437 $ (2017)
BPG per capita78.585,88 $ (2015)
BPG erosketa botere paritarioa71.823.926.426 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn115.367,384 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala−4 % (2016)
Inflazioa1,4 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1999ko abenduaren 20a eta 1557
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+853
ISO 3166-1 alpha-2MO
ISO 3166-1 alpha-3MAC
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, BS 546 (en) Itzuli, BS 1363 (en) Itzuli eta Schuko
Internet domeinua.mo
gov.mo
Macau

Macao Portugalgo Inperioak eta haren oinordekoek administratu zuten XVI. mendearen erdialdetik 1999aren bukaera arte, ordura arte izan baitzen Europako azken kolonia Asian. Portugalgo lehen merkatari 1550eko hamarkadan iritsi ziren. 1999ko abenduaren 20an Txinak hartu zuen Macaoren gaineko subiranotasuna.

Txinerarekin (kantonera batez ere) batera portugesa ere hizkuntza ofiziala da Macaon.

Ekonomia turismo eta jokoan oinarritzen da nagusiki. Kasino asko ditu zeren Jokoa legalizatua duen Txinako toki bakarra da.[3] Horren harira, 1974an Jai-alai Palace frontoia ireki zen,[4][5] baina 2017an itxi zuten, eta kasino batek ordezkatu zuen.

Geografia

aldatu

Macau Hong Kongetik 60 kilometro hegoaldera eta Guangzhoutik 145 kilometrora dago, Perla ibaiaren delta gune metropolitarraren hegoaldean. Macau penintsulak eta Taipa eta Coloane uharteek hiria osatzen dute. Iparraldean, Zhuhai gune ekonomiko bereziarekin egiten du muga.

      Datu klimatikoak (Macau)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.7 17.7 20.7 24.5 28.1 30.3 31.5 31.2 30.0 27.4 23.4 19.6 25.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.2 13.1 16.2 20.2 23.6 25.7 26.3 26.0 24.9 22.3 17.8 13.8 20.2
Euria (mm) 32.4 58.8 82.5 217.4 361.9 339.7 289.8 351.6 194.1 116.9 42.6 35.2 2122.9
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 6 10 12 12 15 17 16 16 13 7 5 4 133
Eguzki orduak 132.4 81.8 75.9 87.8 138.4 168.2 226.2 194.7 182.2 195.0 177.6 167.6 1827.8
Hezetasuna (%) 74.3 80.6 84.9 86.2 85.6 84.4 82.2 82.5 79.0 73.4 69.3 68.8 79.3
Iturria: SMG [6]

Historia

aldatu
  • 1557an sortua lehenagoko herrixka batean, Chi-Tsung enperadoreak portugaldarrei eskertuz euren laguntza piraten aurka. Hasierako izena "Santo Nome de Deus de Macau" izan zen.
  • 1999ko abenduaren 20an izendatu zuten Txinako Herri Errepublikako Administrazio Eskualde Berezia.

Garraioa

aldatu

Komunikazio-azpiegitura handia du, errepidez zein ontziz, gertu dagoen Hong Kongekin.

Aireportuak

aldatu
Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
MACAU
Macau VMMC MFM Macau Nazioarteko Aireportua

Zubiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia»

Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia izen bereko hiru hiriak lotzen ditu Perla ibaiaren deltan. Eraikuntza lanak 2009an hasi eta 2018an bukatu ziren. Munduko itsas zubirik luzeena zen data horretan, 55 kilometroko luzera du eta horietatik 30 itsasoa zeharkatzen dute gainetik.[7]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. (Ingelesez) List of countries and dependencies by population density. 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  3. «Asiako Las Vegas erraldoia» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  4. (Gaztelaniaz) SÁNCHEZ BELTRÁN, Juan Pablo. «Frontones de pelota vasca en China» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  5. (Ingelesez) Bopp, English-Language Editor: John R.. (2020-06-14). «The story of jai-alai in China» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  6. 100 Years of Macao Climate. (Noiz kontsultatua: 2011-02-16).
  7. Berria. «Munduko itsas zubirik luzeena inauguratu du Txinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).

Kanpo estekak

aldatu