[go: up one dir, main page]

Academia.eduAcademia.edu

Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren instrumentalizazioa 1980ko hamarkadan

La denominación de Rock Radical Vasco (RRV) fue consecuencia directa de la resignificación del punk. A lo largo de este artículo se ofrecerán algunas claves imprescindibles para entender el proceso por el cual el punk vasco se convirtió en un rock urbano y político y en instrumento para la catarsis identitaria en clave nacional vasca de izquierdas.

Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren instrumentalizazioa 1980ko hamarkadan* (Hoy es el futuro. The utilization of the Basque Underground Music Movement during 1980’s) Mota Zurdo, David; Universidad del País Vasco (UPV/EHU). Facultad de Letras. c/ Paseo de la Universidad s/n, , 01006 Vitoria-Gasteiz david.mota@ehu.eus Jaso: 2017.10.01 BIBLID [eISSN 1988-3935 (2017), 16; 37-50] Onartu: 2018.02.24 Euskal Rock Erradikalaren (RRV) izena, musika estilo baten (punka) adierazpen berri baten ondorio zuzena izan zen. Artikulu honetan zehar ezinbesteko gako batzuk eskainiko dira euskal punkaren bilakaera ulertzeko, kaleko rock bihurtzeaz gain ezkerreko euskal nazio-gakoan transformazio identitariorako tresna politikoa ere izan baitzen. Gako hitzak: RRV. Punk. Herri Batasuna. Musika. Identitatea. La denominación de Rock Radical Vasco (RRV) fue consecuencia directa de la resignificación del punk. A lo largo de este artículo se ofrecerán algunas claves imprescindibles para entender el proceso por el cual el punk vasco se convirtió en un rock urbano y político y en instrumento para la catarsis identitaria en clave nacional vasca de izquierdas. Palabras clave: RRV. Punk. Herri Batasuna. Música. Identidad. La dénomination de Rock Radical Basque (RRV dans son sigle en espagnol) a été la conséquence directe de la redéfinition du punk. Au fil de cet article, nous donnerons quelques clés essentielles pour comprendre le processus par lequel le punk basque est devenu un rock urbain et politique et un outil pour la catharsis identitaire en mode national basque de gauche. Mots-clés: RRV. Punk. Herri Batasuna. Musique. Identité. Mediatika. 16, 2017, 37-50 37 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... 1. SARRERA 2016. urte osoan mota guztietako hedabideek omenaldi xumea egin diote punk mugimenduari bere 40. urteurrenean. 1976an jaio zen genero hau The Sex Pistols eta The Ramones taldeen sorrerarekin batera, eta berehala bereganatu zuen kritikarien eta musika taldeen arreta. Urte gutxitan punka errebeldiatik onarpenera igaro zen, hots, marketing produktu eta askok imitatu nahi zuten moda izatera pasatu zen dadaismoaren eta situazionismoaren lekukoa hartuta. Azkar hedatu zen mugimendua izan arren, punk fenomenoa ez zen Espainiara 70eko hamarkadaren amaiera arte iritsi, eta ez zuen eztanda egin hurrengo hamarkada arte. “Madrilgo movida” deitutakoak elementu estetikotzat hartu zuen lehenik eta Euskal Rock Erradikalak (aurrerantzean RRV) ondoren. Hain justu, RRVa musika estilo baten (punka) adierazpen berri baten ondorio zuzena izan zen eta funtsean denari aurka egiten bazion ere sigla jakin batzuei lotuta geratzeagatik igaro da historiara. Artikulu honetan zehar ezinbesteko gako batzuk eskainiko dira euskal punkaren bilakaera ulertzeko, kaleko rock bihurtzeaz gain ezkerreko euskal nazio-gakoan transformazio identitariorako tresna politikoa ere izan baitzen. 2. ESTO ES EL PUNK DEL INFIERNO ESKIZOFRÉNICO, ESTA ES LA LOCURA ANTISOCIAL RRVren jaiotza adierazteko urte bat hautatu beharko bagenu, 1983 litzateke; izan ere, garai hartan hainbat gertaera azpimarragarri jazo ziren. Ezagunena Vulpess 1 (azeri-emeak, latinez) taldearekin jazotako istilua izan zen, Carlos Tenak RTVEn aurkezten zuen “La Caja de Ritmos” musika saioan. Emanaldi hura izan zen euskal punkaren aurkezpen ofiziala eta mugarria ezarri zuen RRVak gerora izan zuen bilakaeran. Emakume talde honek hizkera garratz eta errespeturik gabeaz jo zuen Me gusta ser una zorra singleak, Iggy Popen I wanna be your dog abestiaren bertsioa, hautsak harrotu zituen hedabide kontsebadoreen artean. ABCn esaterako, Eduardo Benavente eta Jesús de la Rosaren –Parálisis Permanente talde madrildarraren eta Triana sevillarraren liderrak, hurrenez hurren– heriotzak deitoratzen zituzten bitartean, Radio Futura talde errebelazio finkatzen ari zela txalotu eta Vulpessen agerpen publikoa gaitzesten zuten: “cuya falta de talento no pudo ser enmascarada con las sedas del escándalo”2 . Hain izan zen handia Vulpessen gertaeraren inpaktua ezen Trantsizioko Espainian abiatutako sekularizazio prozesu ahula ez zen bereganatzeko gai izan. Horrelako egoeren aurrean tabuak azaleratzen ziren, ia 40 urteko diktadura 1. Vulpess emakume-taldearen grafia zuzenak “s” bakarra izan beharko lukeen arren, “vulpes” hitzarekin lotuta dagoelako, artikulu honetan Vulpess hautatu da hori izan baitzen probokazioa eta sumindura eragiteko taldeak erabiltzen zuen ohiko grafia. Izan ere, “ss” horiek nazien Alemaniako Schutzstaffelarekin zerikusia zuen. 2. “Música: resumen de fin de año”, ABC, 31-12-1983, 118 or. 38 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... frankistak ezarritako neurri ideologiko latzen ondorio logiko gisa3. Erregimen demokratiko espainiarra garai berrietara egokitzen saiatu zen arren, tradizioa eta modernotasuna nagusitzeko borrokan ari ziren testuinguruan egin behar izan zuen; hori dela eta, Trantsizioaren Gobernuek, UCDkoak eta sozialisten lehen bi legegintzaldiak batez ere, bidegabekeriaz jokatu zuten hainbat gai korapilatsutan, gehienetan kontserbadurismoaren mesedetan. Horrela bakarrik uler daiteke Estatuko Fiskaltza Nagusiak Vulpessen aurka helegitea jarri izana eskandalu publikoa egotzita, musika talde honek egin zuen gauza bakarra askatasunez adieraztea izan zen arren. Erabakiak, gainera, Tena RTVEn kargutik kentzea ekarri zuen4. Halere, gertaera horiek, eta batez ere izan zuten oihartzunak, askoren gogoa piztu zuten. Agerian geratu zen musika hedapen handiko tresna politikoa izan zitekeela, eta haren eragina, politika zaharraren ohiko kanalena baino handiagoa. Bai, Vulpessen eskandaluak ideia erradikalak eta sistemaren aurkakoak gizartean barrena zabaltzeko musikak zuen ahalmena erakutsi zien ezker abertzalearen alderdi eta erakunde politikoei, Herri Batasuna (HB) eta Jarrairi batez ere. Baina hori lortzea ez zen erraza, ordura arte euskal punk mugimendua gogor kritikatua eta baztertua izan baitzen. Errenteriako Basura musika taldeak, adibidez, agerian utzi zituen Plaka-Klik-en (Egin egunkariaren musika atala) mugimenduak jasandako bidegabekeriak. Era berean, hainbat talde politikoren bat-bateko interesaren atzean benetan gazteriaren babesa lortzeko helburua zegoela uste zuten: si queremos actuar tenemos que montarlo todo nosotros. […] no nos dejan actuar por ser punkies […] se nos margina […] ahora parece que se empiezan a acordar de nosotros […] A otros grupos de aquí que no son punkies se les ha dado más ayuda5. La Polla Records, MCD, RIP eta Eskorbuto, esaterako, oso ezagunak ziren Euskal Herri mailan hamarkadaren hasieran. Lehen maketa eta elepeak kaleratu zituzten eta autogestio lan handiari esker lortu zuten haien musika ezagutzera ematea. Gehienek ez zuten euskaraz kantatzen, mezu (auto) suntsitzaileak zabaltzen zituzten alternatiba seriorik proposatu gabe –hori ez baitzen haien lana– eta dibertsioa lehenesten zuten ekintza politikoaren aurretik. Hori dela eta, ezker abertzaleak ez zituen estimu handitan. HBri lotutako hainbat hedabide, Egin eta Punto y Hora de Euskal Herria kasurako, argi erakutsi zuten talde horiei buruz pentsatzen zutena; euskal gazteriak musika hori baztertu behar zuela zioten, euskara ez erabiltzeaz gain, bere estetika, bizimodu eta filosofia drogak biziatutako mundu anglosaxoitik 3. PÉREZ-AGOTE, A.: “El proceso de secularización en la sociedad española”, Revista CIDOB d’Afers Internacional, nº 77, 2007, 65-82 or. 4. EFE: “Admitida la querella contra la emisión por TVE de la canción de las Vulpes”, El País, 3-5-1983. “Vulpess con ellas llegó el escándalo” Muskaria, nº 17, 1983, 8-9 or. MOSO, R.: “Vulpess y Eskorbuto o el día que ardió Kabiezes”, Muskaria, nº 17, 1983, 10 or. EFE: “Carlos Tena dimite del programa “Caja de Ritmos” porque se considera indefenso”, El País, 12-5-1983. 5. “Basura: se nos margina por ser punkies”, Plaka Klik Egin, 6-2-1983, 26 or. Mediatika. 16, 2017, 37-50 39 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... zetozelako. Baina, aitzitik, Errobi eta Oskorriren lana babestu beharra zegoen, hurrengo testuan ikus daitekeenez: los grupos que venían experimentando con el rock han vuelto su mirada a la riqueza de la música tradicional de nuestro país y así conjuntos como Errobi han basado su música eléctrica en viejas danzas [… eta] Oskorri han sabido unir la música tradicional con muestras de la obra más avanzada de nuestros poetas6. Are gehiago, Orquesta Mondragónek aipatu punk taldeak baino jakin-min handiagoa eragin zuen. Punto y Hora de Euskal Herriako kazetari Fernando Arbuésen arabera, Javier Gurruchagaren taldea Euskadin rocka egiten zuten bakarrenetarikoa zen, taldeak berak aurkakoa defendatu arren; haien musika música es universal y no localista […] si fuésemos localistas abordaríamos la problemática de Euskadi, y cantaríamos en Euskara. Nosotros no estamos preparados para afrontar la problemática de este país7. Errezelo horien jatorrian euskaldunek rockaz egiten zuten interpretazioa zegoen, Hertzainak eta M-ak taldeetako kide Xabier Montoiaren iritziz: “como algo extraño, algo que nos venía o nos traían de fuera”8. Roberto Mosok, Zarama taldeko abeslariak, ikuspuntu hori gehiago argitu zuen: todavía aquí hay gente que aún considera que hacer rock and roll no es hacer música vasca, aunque lo hagas en euskara: dicen que el rock es algo importado de fuera, fruto del imperialismo. Para mí esto es una equivocación. En principio el rock es anglosajón, pero si cuaja en tantos lugares del mundo, no es sólo por la presión de los medios de comunicación, sino porque refleja el modo de vivir de Lertxundi, el txistu y el tamboril9. Vulpessen gertakariaren ondorioz HBren mesfindantzak arindu egin ziren baina rock erradikala heldu aurreko urteetan koalizioak aldaezin mantendu zuen musika mota horrekiko zuen jarrera. Bere garaian azaldu zuenez, kapitalismoaren nagusitasunari eta sendotzeari eutsi egin behar zioten, bertako bizimoduak eta soziabilitatea mantentzeko borrokatuz, “la penetración de formas culturales foráneas” ekiditeko10. Jarrera hau ulertzeko arrazoiak musika mota horri atxikita zihoan munduan aurki daitezke, drogak musika estilo honetan jokatu zuen paperean, zehatzago esateko. Ezker abertzaleko hainbat lagunentzat rocka eta estupefazienteen kontsumoa berez lotuta zeuden eta are gehiago hemen, Euskal Herrian. Izan ere, haien esanetan, droga trafikoak 6. “La música vasca”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 158, 1980, 41 or. 7. ARBUÉS, F.: “La Mondragón”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 163, 47 or. 8. TREBIÑO, I.: Salda badago. Los inicios del Rock Vasco. Bilbao, EITB, 2001, 7:40-8:00 min. 9. “Zarama: aire fresco para el rock”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 280, 1982, 46 or. 10. “Y ahora la droga”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 170, 1980, 14 or. 40 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... Estatuko Segur tasun Indarren onespena zuen eta belaunaldi gazte eta aldarrikatzaileenak deuseztatzeko baliatzen zen. Zalantzarik gabe, estupefazienteen kontsumoak ondorio latzak izan zituen euskal lurraldean 1980ko hamarkadan, baina drogamenpekotasun mailaren hazkundean polizia taldeek jokatu ahal izan zuten papera ez dago erabat argi. Euskal Herrian Poliziaren ahalegin guztiak terrorismoaren aurkako borrokara bideratzen ziren bitartean, drogaren kontrako borroka bigarren maila batean zegoen. Testuinguru honetan, ETAk narkotrafikoaren aurkako borrokaren tresna izendatu zuen bere burua, polizia elementuen hilketa estrategikoa legitimatzeko, haien esanetan droga hornitzaile nagusiak baitziren11. Baina teoria hori ez da nahikoa ustez Espainiako Gobernuak antolatutako plan maltzurra azaltzeko. Ildo horretan, Juan Carlos Usók uste du hala izateko kontsumitzaileek “víctimas de su propia ignorancia farmacológica” izateaz ez ezik, droga adiktuaren gorputzean baimenik gabe sartzea ere esan nahiko lukeelako12. 3. MARJINALAK ERE BORROKAREN PARTE DIRA. RRVTIK “EUSKADI ALAITSU ETA BORROKAN KEMENTSU”-RA Bortizkeria, erradikaltasuna eta droga testuinguru honetan, langabezia, dekadentzia eta krisialdi ekonomikoa ere areagotzen ari zirela, RRVaren musika-eszena berria hazi zen13. Vulpessen auziaren eragina horren handia izan zen ezen, hilabete gutxian, HBk punk kontrakulturarekin zituen arazoak (drogarena batez ere) leundu eta beste batzuk, errebeldia eta diskurtso inkonformista esaterako, bere onerako erabili zituen. Baina produktu esklusiboa, salgarria eta digeritzeko erraza sortu beharra zegoen. Marka sortu, etiketa, Euskal Herriko musika antisistema bilduko zuen ezaugarri identifikagarria. Bada, 1983ko urrian, Zen Planaren, Bardeetako tiroeremuaren eta Espainia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean (NATO) sartu izanaren aurka HBk Tuteran antolatu zuen rock kontzertua aprobetxatuta, Plaka-Klikeko arduradunek RRV etiketa erabili zuten undergroundaren euskal eszena izendatzeko14. Etiketak hainbat abantaila zituen, sortzaileen hitzetan: 11. JAIME, O: Policía, terrorismo y cambio político en España, 1976- 1996. Valencia, Tirant lo Blanch, 2002, 148-150 or. 12. USÓ, J.C.: ¿Nos matan con heroína? Sobre la intoxicación farmacológica como arma de Estado. Bilbao, Libros Crudos, 2015, 177 or. 13. Jakue Pascualek bere ikerketetan adierazi duenez, musika eszena sortua zen nolabait RRV terminoa erabiltzen hasi aurretik. PASCUAL, J.: Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk, Tafalla: Txalaparta, 2015. 14. ZEN kontrainsugentzia plana izan zen eta hurrengo helburuak zituen: erakunde independentistetako edo politika ofizialaren aurkako mugimendu sozialetako militanteak, edo susmagarriak, atxilotu eta inkomunikatzea, dela Frantziako muga zeharkatzeagatik, dela manifestazioetan parte hartzeagatik edo dela janzkera zehatz bat erabiltzeagatik. Ikus ARZUAGA, J.: “La situación de las personas privadas de libertad en aplicación de la legislación antiterrorista”, RIVERA, I. eta CANO, F.: Privación de libertad y Derechos Humanos. La tortura y otras formas de violencia institucional. Barcelona, Icaria, 2008, 348 or. Mediatika. 16, 2017, 37-50 41 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... creemos que puede ser interesante sobre todo con vistas al resto del Estado, en el aspecto de clarificar el rock vasco e influir y hacernos un hueco dentro del panorama musical estatal, aunque esta labor no va a ser sencilla ya que la oposición a una música tan visceral y con tan mala ostia va a ser muy fuerte y si no ahí están los procesos de las Vulpes15. Etiketari sendotasuna emateko azaldutako arrazoiak honakoak izan ziren: “género” hau ez zen moda bat, baizik eta euskal errealitate soziopolitikoaren translazioa musikara. Horregatik talde asko ezkerraldean, goierrin eta, oro har, krisi ekonomikoak eta industriaren birmoldaketak gogor astindutako tokietan sortu ziren; taldeak oso erradikalak ziren zentzu guztietan, bai punkaren bitartez, bai heavyaren bitartez edota soilik irudiaren eta hitzen bitartez; euskararen erabilerak nolabait kultura aldaketa erakusten zuen, baita euskal musika modernizatzeko beharra, “con unas letras que harían temblar a los miembros de Ez dok amairu” bazen ere16; eta potentzialtasun komertzial itzela zuen musika egitura oso bat eraiki zen, taldeen finkatzearekin batera diskoetxeak, irratiak, aldizkari espezializatuak, kontratazio agentziak eta soinu-enpresak ere sortu baitziren17. Honenbestez, RRVa inauguratua zen. Berehala, etiketa zabaltzen lagundu zuten hainbat gertakari izan ziren. Lehena 1984ko Egin Rock izan zen, Egin egunkariak Gasteizko Mendizorrotza polikiroldegian 3000 lagunentzat antolatutako makro-kontzertua. RIP, Zarama, Barricada eta Hertzainak taldeek jo zuten bertan eta Punto y Horak hurrengoa adierazi zuen: “grupos de Euskadi que tratan en sus canciones los sentimientos de una juventud rebelde”18; bigarrena, HBren Euskadi alaitsu eta borrokan kementsu kanpaina –Martxa eta Borroka bezala ezagun egin zena– izan zen 1985ean, aurrekaririk gabeko musika-fenomenoa inauguratu zuen ekimena. Hala erakusten dute Jimmi Eginen Bat, bi, hiru musika astekariko kazetariaren adierazpenek: uno de los festivales que merece la pena ser comentado previamente por varias razones: la primera es que marca el inicio de la sorprendente camapaña de Herri Batasuna que se preocupa por actos no habituales en este mundillo19. Gertakari bi horien artean inflexio puntu bat izan zen ezker abertzalearen barruan: HBk punk-rock musikarekiko erakutsitako interesa eta horrek taldeengan eragin zituen mesfidantzak. Hasiera batean, talde gehienek uko egin zioten RRVaren etiketa erabiltzeari, atzean diskoetxeen eta sortu berria zen euskal intelligentsia musikalaren interes merkantilistak zeudela uste 15. “El rock de Euskadi contra la OTAN en Tudela”, Plaka Klik Egin, 16-10-1983, 25 or. 16. Ibíd. 17. Ibíd. 18. MARTÍN, J.: “Música radical para público callejero”, Punto y Hora de Euskal Herria nº 337, 1984, 23 or. 19. LÓPEZ AGUIRRE, E.: Historia del rock vasco. Edoxein herriko jaixetan. Vitoria, Aianai, 2011, 187-188 or. 42 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... baitzuten, baina denek –talde bakan batzuk salbu, Eskorbuto kasurako– onartzen amaitu zuten, etsipenagatik edo interesagatik20. Bazekiten RRVa helburu bikoitzarekin jaio zela; ordurarte Estatuko panorama musikalean jaun eta jabe zen Movidari erantzutea batetik, eta iparraldean egiten zen rocka Espainia osoan saltzea bestetik21. Horregatik, 1980ko hamarkadan RRV izenak ia ez zuen erasorik pairatu. Talde gehienak etiketaren potentzialtasunaz profitatu ziren, jotzeko aukerak ematen zizkielako eta garai zailetan musikatik ozta-ozta bizitzea ahalbidetzen zielako. Gainera, bazekiten ez zitzaiela komeni hedabide alternatiboetan etsaiak egitea, bertan maiz kolaboratzen baitzuten RRVaren gidariak, eta nahikoa eragina zuten rockaren munduan modu profesionalean aritu nahi zuten afizionatu talde baten ametsak goratu edo lurperatzeko. Hori dela eta, kritikak neurrizkoak izan ziren ia beti. Zaramak adibidez, etiketaren irmotasuna onartu eta diskurtso eta eduki komuna zituzten taldeak batzen zituela uste zuen arren, desadostasunak agertu zituen Espainian euskal rockaz ematen zen irudi desitxuratuarekin. Mosoren hitzetan, una fantasmada porque no puedes ir de jodé [sic.], los vascos somos superradicales [sic.], cuando a nivel de Euskadi está ganando las elecciones una derecha burguesa como la que está ganando en toda Europa22. Talde gehienen helburua nabarmendu gabe pasatzea eta arlo artistikoa zein ekonomikoa kalte lezaketen arazoak ekiditea zen. Ez da harritzekoa, beraz, hasieratik gutxi izatea RRV etiketaren alde argiro kokatutako taldeak. Nahiko talde gasteiztarrak goitizena eragozpenik gabe onartu zuen: me parece acertada esta denominación. Se tenía que llamar de alguna manera a este movimiento, así como salió el Donosti Sound o la movida madrileña. […] hace que el público aglutine a los distintos estilos musicales que hay en Euskadi […] que parezca que hacemos algo, que dejamos de ser los pringaos en cuanto a la música23. Pablo Cabezak eta Plaka-Klik eta Bat, bi, hiru-ko kolaboratzaileek ulertu zuten taldeen hitzen edukia, sistemaren aurkakoa eta inkonformista izanik, nabarmendu egiten zela kantautoreen eta Ez Dok Amairuren etaparengandik. Izan ere, azken talde honen abestietan kolektibo politiko zehatz baten 20. Musika mugimendu honen aitzindariak izan ziren talde askok ez zuten RRV etiketa onartu, are gutxiago garai hartan marka harek berekin zekarrena: “la vinculación con las organizaciones nacionalistas radicales”. DÁVILA, P. y AMEZAGA, J.: “Juventud, identidad y cultura: el Rock Radical Vasco en la década de los 80”, Historia de la educación, nº 22-23, 2003-2004, 222 or. 21. Eskorbutok izandako jarreraren inguruan MOTA, D.: “¿Fuimos ratas en Bizkaia? Las letras de Eskorbuto y su crítica sociopolítica (1983-1988)”, COLLADO, C.: Himnos y canciones. Imaginarios colectivos, símbolos e identidades fragmentadas en la España del siglo XX. Granada, Comares, 2016, 335-354 or. 22. GOIENETXE, M.: “Zarama: El rock ha sido una evasión para los jóvenes”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 370, o.g. 23. “Nahiko: el rock en euskara se consolida”, Plaka Klik Egin, 25-03-1984 Mediatika. 16, 2017, 37-50 43 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... aldeko hitzak aurki zitekeen sarritan. Ruper Ordorika kantautore oñatiarra, garai hartan Hertzainak taldearekin lotura handia izan zuena, oso kritikoa izan zen ordura arteko rock musikarekin, uste baitzuen arduragabekeria eta politikarekiko desengainua sustatzeko erabilia izan zela. Orduko testuinguruan haatik, aldaketa interesgarriak ohartu zituen. Rocka baliatuta kantu txepelak egiteko joera goitik behera aldatzen hasia zen Euskal Herrian kutsu politiko interesgarria zuten konposizioak egiten hasiak zirelako. Ordorikak, baina, ñabardurak egin zituen: siempre me he negado a participar en actuaciones electoralistas, pero, en principio, en todo lo que hago hay una reivindicación estética dentro del mundo euskaldun. Pero, hasta qué punto se puede hacer una canción política. No es lo mismo hacer una canción política que un panegírico. […] Lo importante es lo que objetivamente apoyas24. 1984 aldera punk-rock musikaren (eta RRVan bildutako beste azpigeneroak) eta politikaren –HB adierazle nagusi zuena– arteko lotura estutzen hasi zen. Eta auzi hori ez zen oharkabean igaro kritika politikoa egiten zuten hainbat aldizkarirentzat. Hala, urte hartan ere, José Luis Aguinagak ar tikulua idatzi zuen Leviatán aldizkarian “Del irrintzi al euskalfunk” goiburupean. Bertan, euskal gazteria marjinalaren egoeraren eta haren ideia politikoen inguruan hausnartu zuen: oírles decir a los punkies de Rentería que no han tenido problemas grandes con los abertzales, o que no votan, pero que de hacerlo lo harían por HB porque como nosotros quieren romper con la sociedad, conlleva una simplificación de la realidad donde el enemigo común es la policía, con un terreno diferenciado para cada grupo25. Aipatu autoreak azpimarratzen zuenez, “probokazioa-arriskua-suntsiketa” eskemarekin bat etorri arren, punkiak ez zeuden etengabe kaleetan barrikadak jartzen eta ez zuten abertzaletasun erradikalaren erakundeetan militatzen. Bi gauza ezberdin ziren. Aguinagaren iritzian, Egin, HB eta Jarrai musika mota honetaz probetxua ateratzen saiatzen ari ziren, haren aldeko apustua eginez, beren diskurtso politikoa erradikaltasunaren eta mugimendu punkaren bortizkeriaren ideiekin nahasteko. Horregatik, Aguinagak zioenez, musika talde punkiak “cercano[s] a un tipo de teorías radicales como las defendidas por Herri Batasuna”, errealitate horrengandik urrun kokatzen zuten beren burua “por naturaleza”26. Hau, teorian hala bazen, ez zuen islarik izan euskal eszenan. Punk-rock taldeak berehalako errealitate sozio-politikoak markatuta zeuden eta, hortaz, rockaren munduak berezko dituen hutsalkeriak bigarren 24. LÁZARO, E.: “Vivir aquí es vivir tras una trinchera”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 381, 1985, 20 or 25. AGUINAGA, J.L.: “Del irrintzi al euskalfunk”, Leviatán: revista de pensamiento socialista, nº extra, 1984, 51 or. Idatzi honen inguruko bertsio ezberdina aurki daiteke “Entender, entender…yo, la verdad, no entiendo nada, oiga” artikuluan, Plaka Klik Egin, 18-3-1984. 26. Ibíd. 52 or. 44 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... maila batean zeuden, abestien hitzetan argi geratzen zenez. Hori izan zen, hain zuzen ere, punk mugimendura hurbiltzeko HBk aprobetxatutako bidea. Baina hurbilketa prozesu hori ez zen aldebakarrekoa izan, nornazko bikoa baizik. Batetik, koalizio abertzaleak musika taldeak promozionatzen zituen haien babesa bereganatu eta ahaztutako hautesle gazteak erakartzeko. Bestetik, taldeak eta haien jarraitzaileak, axolagabe ageri ziren HBren manipulazio politikoaren aurrean. Egia da, hainbat punk taldek sigla politikoetatik ihes egin zutela. La Polla Records, esate baterako, bere burua ezkerrekotzat agertu zuen eta beste batzuek, Zarama kasurako, ez zuten HBrekin lotzea nahi izan, ez koalizioaren funtsezko ideiekin bat ez zetozelako, kaltegarriak izan zitezkeen loturak ekiditea nahiago zutelako baizik27. Beste talde batzuek, berriz, uko egin zioten edozein lotura politikoa izateari. Cicatriz taldea izan zen haietako bat: “pasaban de ideologías. Nuestras canciones son de la calle y para la calle. Esa es nuestra vida”28. Egin Rockaren eta Martxa eta Borrokaren artean jazotako bigarren kontu azpimaragarria HB-Jarrairen munduan gertatutako mugimendu estrategikoa izan zen, 1984 aldera. Nire ustez, oharkabean pasa den aldaketa politiko horrek mugimendu politikoak punk-rock musikara eginiko hurbilketa prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko balio du neurri batean. Aipatu urtearen udaberrian F. Crespok ZEN planari eta drogari buruzko txostena argitaratu zuen Punto y Hora de Euskal Herrian. Bertan, Jarraiko hainbat kidek onartu egiten zuten ordurarte euskal gazteriarekiko ezarritako politikek porrot egin zutela. Dokumentu horren arabera, Jarrai beldur zen “una parte nada desdeñable de nuestra juventud [… hubiera vuelto] la espalda al Movimiento de Liberación Nacional Vasco (MLNV) en su conjunto”, onartzen baitzuten “pasota-punkarra-rockero-drogadicto” deitzen zuten gazteriaren sektore hori albo batera utzia zutela29. Horren ondorioz, gazteriaren multzo horrekin zegoen giro txarra deitoratzen zuten eta, nolabaiteko autokritika eginez, marjinalen problematikari irtenbide egokia ematen jakin ez izana onesten zuten30. Nolanahi den ere, zailtasunez betetako testuinguru honetan bazen itxaropenerako arrazoirik: kolektibo horren babesa jaso zezaketen artean jarrera hartu gabe zegoelako “en contra de los objetivos y los intereses de Euskal Herria como pueblo, ni nacional ni socialmente”31; eta, haiek bezala, boterean zeuden alderdi politikoek –sektore hori sozialki baztertu eta desengainatu zuten berbera– eragindako prekarietate sozioekonomikoaren aurka agertu ziren. Horrez gain, aipatu beharra dago ere Euskal Herrian 27. GOIENETXE, M.: “Zarama”, op. cit. 28. “Cicatriz: Hasta los huevos”, Plaka Klik Egin, 24-06-1984, 4 or. 29. CRESPO, F.: “Dossier Droga. Plan ZEN. Leyes antiterroristas y contrarreforma judicial-LEC: las dos caras de una misma moneda”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 349, 1984, 31-33 or. 30. Ibíd. 31. Ibíd. Mediatika. 16, 2017, 37-50 45 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... kolaboraziorako borondatea egon izan dela hainbat auzitan. Azaltzen zutenez, 1983ko uztailean, Errenteriako jaietan, agerian geratu zen marjinalen motibazio nagusia ez zela bakarrik ondo pasatzea, baizik eta Estatuko Segurtasun Indarrek ezarritako neurri eta desberdintasunei aurre egiteko grina ere. Honenbestez, Jarraik marjinalei eskua luzatu eta haiengana hurreratzeko prozesua abiatu beharra zuen. Filosofian eta diskurtsoan topaketarako puntuak jarrita sektore horren atxikimendua lortu behar zuen, eta hori egiteko modurik onena, haiek bezala, HB ere alderdi antisistema zela eta Polizia, Estatua eta arauekiko errefusa sentitzen zuela erakustea zen. Komenigarria zen, beraz, HB-Jarrairen ekitaldi politikoak eta hitzaldi informatiboak RRVaren kontzertuekin parekagarriak zirela eta biak Estatuaren neurri hertsatzaileak salatzeko mekanismo baliagarriak zirela erakustea. Labur esanda, RRVaren emanaldietan Estatua kritikatzeaz gain, “pasotapunkarra-rockero-drogadicto” sektorea indarrean zegoen sistema suntsitu nahi zuen gertuko mugimendu politikoa hautes-ontzietan ere sostengatu behar zuena konbentzitu behar zuen32. Baina, nola erakarri kolektibo hori? Nola interpretatu punkien sistemaren aurkako berezko erakustaldiak eta espor tatu ezker aber tzalearen mundura, teorian tribu batekiko kidetasuna erakustea baino beste helbururik ez zutenean? Galdera hauen guztien erantzuna honakoa izan daiteke: alde bien muga soziologikoen ezabatze mailakatua, mimesi prozesu oso bizkor baten bitartez gertatu zena. Undergrounda ezker abertzaleari atxikitutako adierazpena bihurtu zuen prozesu sinbiotikoa izan zen. Eta hau, kultura erradikalaren parte gisa birkonfiguratuta, finkatzea lortu zuen kontrakulturaren elementuak txertatuta. Elementu horiek espazio marjinalak okupatzea (squat-ak, taberna alternatiboak, alde zaharra), irrati libreak erabiltzea eta prentsa kontrahegemonikoa argitaratzea izan ziren, beste batzuen ar tean. Subertsiboa eta ezker abertzaleari lotutako kultura bereizezin egin zituen kapitalizazio prozesua –sinbolikoa eta politikoa– gertatu zen. Ezkerrekoa eta abertzalea zen ideologia politiko baten bidez punk kultura berrinterpretatu egin zen, etiketa komertzial indartsu (RRV) baten laguntzaz, funtsean sistemaren aurkakoa zen musika, filosofia eta estetika generoa gazteriaren artean bere ideiak zabaltzeko tresna bilakatu zen33. Lotura honen inguruan gerora gertatu zena ondo definitu zuen Fermin Muguruzak, kritika alde batera utzi gabe: la movida de la campaña [Martxa eta Borroka] ha llegado un poco tarde, se tendría que haber dado cuenta mucho antes HB que en la movida de los grupos había un rollo majo, que se ha tenido siempre muy abandonado. […] Aunque sigue habiendo mucha gente en HB que no se entera, que no entienden de movida. Lo que sí está claro es que los grupos si tocan para alguien, lo hacen 32. Fernández Soldevillaren arabera, HBren sistemaren aurkako lehen neurriak 1977ren amaieran agertu ziren, EIAri bere tokia eta diskurtso erradikala kendu zionean. FERNÁNDEZ SOLDEVILLA, G.: “El nacionalismo vasco radical ante la Transición española”, Historia Contemporánea, nº 35, 2007, 842 or 33. AGUINAGA, J.L.: “Del Irrintzi al Euskalfunk”, 51 or., op.cit. 46 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... con HB o no tocan para nadie, si organizase algún otro grupo político no iría ninguno […] si HB lo hace porque lo siente, de puta madre, pero si lo hacen solamente para conseguir votos muy mal34. Martxa eta Borroka, hortaz, handik eta hilabete batzuetara jarri zen martxan. 1985eko martxoan abiatu eta Euskal Herri osotik eginiko kontzertu biran Delirium Tremens, Vómito Social, Kortatu, La Polla Records, Barricada, Cicatriz, Hertzainak, Antirégimen, Baldin Bada, Belladona, Kontuz Hi!, Basura, Zarama eta MCD, aritu ziren, beste askoren artean, eta emanaldiez gain hitzaldiak eta eztabaidak ere egin ziren HBk antolatuta35. Ekimena hurrengo hitzekin kontatu zuten Bat, Bi, Hiru-ren orrietan: “quedaba inaugurada la muestra de músicas al servicio de unas ideas, de unas reflexiones nacidas de la opresión y la miseria, del desencanto y la desobediencia”36. Hori bai, Martxa eta Borrokaren aurkako kritikak heldu ziren, baita laster heldu ere. Kontzertu biraren hasieran Cicatrizek antolatzailei ohartarazi zien, taldeko abeslari Natxo Etxebarrietaren bitartez, bazekitela haietaz baliatzen ari zirela: “antes éramos drogadictos y degenerados y ahora somos la juventud”37. Izan ere, bost urte eskasetan, marjinalak, kaleko jendea eta, orokorrean, paso egiten zutenak, mespretxagarri izatetik euskal gizartearen zati inportantea –baita ezinbestekoa ere– izatera igaro ziren. Iritzi aldaketa hori ez zen oharkabekoa izan talde hauetako askorentzat eta HBren jarrera hauteskundeei begira egindako mugimendu oportunista zela salatu zuten. Pablo Cabeza RRVaren aitzindaria, ordea, ez zen iritzi berekoa eta kanpaina honela justifikatu zuen: creemos que el esfuerzo de la coalición por colocarse al lado de una determinada juventud no ha quedado visto como un oportunismo circunstancial. Son demasiados los detalles que unen a ambas partes, el fondo también cuenta con nexos comunes. Cierto es que el rock radical vasco, en su mayoría va por libre, que pasa bastante de partidos y políticos, pero no menos cierto es que se encuentran incómodos bajo los colores de HB38. Horregatik, ulergarria da hilabete batzuk geroago Mar txa eta Borrokaren antolatzaileek antzeko kanpainak antolatu izana, baina helburu propagandistiko argiagoekin. Eskualdeko Jaia, adibidez, hedabide kontserbadoreek HBri buruz emandako irudiari – koalizioak jendartearen artean sumina eragiten zuela zioten– aurre egitea izan zuen helburu. Mota horretako kanpainekin Euskal Herriaren normalizazio politikoan ezinbestekoak zirela erakutsi nahi zuten, “ofreciendo alternativas de ocio dirigidas a la propia juventud que se mueve en los entornos de 34. TXATARRA: “Kortatu: por la senda del ska”, Punto y Hora de Euskal Herria, nº 394, 1985, 22 or. 35. “Albisteak”, Bat, Bi, Hiru, Egin, 1-3-1985. 36. CABEZA, P.: “Sábado de Martxa eta Borroka en Bilbo”, Bat, Bi, Hiru, Egin, 22-03-1985 37. Ibíd. 38. Ibíd. Mediatika. 16, 2017, 37-50 47 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... HB […y] hacia el conjunto de la juventud vasca”39. Baina, normalizazio demokratikoaren parte izan nahi bazuen, zergatik ezarri zuen, nahiz eta azpi-irudikatutako sektore sozial baten begikotasuna irabazteko izan, punka bezalako mugimendu oldarkor eta bortitza kapitalizatzeko estrategia? 4. ONDORIOAK: EUSKAL ESZENA POLITIKO-MUSIKALAREN SENDOTZEA Aipatu kanpainak abiatzearekin batera RRVa kontsumigarriago bihurtu zen. Diskoetxeak hazi egin ziren eta, ñabardurak ñabardura, gaur egun arte iraun duen euskal rock eszena finkatu zen40. RRVaren taldeek ez zuten ezker abertzaleari lotutako nortasuna aldarrikatu; sistemaren kontrako korronte orokortu baten partaide izan ziren. Dadaismoaren eta situazionismoaren lekukoa hartuta, establishmentaren aurka punkaren bandera altxatu zuen gazte erresistentzia mugimendu erradikal baten parte izan ziren41. Bestalde, HBk talde hauetaz eginiko erabilerak euskal punkaren historia sigla politiko batzuei lotu zituen ezinbestean. Izatez, badirudi RRVaren etiketatik kanpo ez dela gaur arte ezer iritsi; diskurtso horren eraketa hainbat elementuren gainean dago oinarritua, hala nola hiriko rocka, testuinguru soziopolitiko eta ekonomiko amorragarria, eta abertzaletasun esentzialistari lot dakizkiokeen nortasunaren beste hainbat ezaugarri (abesti askoren hitzak aztertuta ondoriozta daitekeenez)42. Era berean, taldeen hitzetan Euskal Herrian gertatzen zen ororen inguruko kezkak behin eta berriro agertzeak ez du esan nahi jarrera independentistak eta HB-Jarraitik hurbilekoak ohiko zirenik. Talde bakar batzuen kasuan baino ez zen hala izan, talde horiek oihartzun handia izan zuten arren 43. Autore batzuek azpimarratu egin dituzte RRVko hainbat musikarik ezker abertzalearen ideiekiko agertutako begikotasuna eta mugimendu politiko horretako kideak “luchadores por la libertad y destacados protagonistas de la construcción de Euskal Herria” direla esatera iritsi dira44. Baina halako adierazpen irmoak egiteak taldeen hitzen diskurtsora mugatzen du eztabaida, haien historiaren 39. G.H., “Herri Batasuna retoma su campaña”, Punto y Hora de Euskal Herria, 409, 1985, 13 or. 40. Analisi honen oinarri teorikoa hurrengo lanean jasota dago: PÉREZ, A.: “Marketing, identidad y kalimotxo”, en http://antzarrak.galeon.com/Imagenes/Documentos/Kalimotxo_Market. pdf 41. PASCUAL, J.: Movimiento de Resistencia, 272 or. op. cit. 42. IBARRETXE, G.: “Fronteras de la música vasca”, Trans. Revista transcultural de música, nº 8, 2004, en http://www.redalyc.org/pdf/822/82200809.pdf MOSO, R.: “El rock radikal vasco”, MORA, K. eta 43. MOSO, R.: “El rock radikal vasco”, MORA, K. eta VIÑUELA, E.: Rock around Spain. Historia, industria, escenas y medios de comunicación. Lleida, Edicions de la Universitat de Lleida, 2013, 121 or. 44. MARTÍN, J.: “Las noticias sobre ETA en la música vasca (1972-2012). El rock como documentación informativa”, Mediatika, nº 14, 2013, 81-82 or. 48 Mediatika. 16, 2017, 37-50 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... barnean, haien adierazpen publikoetan eta adierazpen horien balizko satirizazioan sakondu gabe. HBk RRVa instrumentalizatu zuen, baina ez da ahaztu behar underground musikariek bere kanpainetan parte hartu bazuten, beste alderdiek ez bezala, honek gazte sektore marjinalentzat irtenbideak bilatzeko eta mainstream-etik kanpoko eszena musikala bultzatzeko ardura hartu zuelako izan zela, idatzi honetan aipatu dudan bezala, tartean interes elektoralistak egon baziren ere. RRV terminoa etiketak dituen konnotazio politikoengatik biziatuta dago. Nahikoa ez den terminoa da, eta zaharkitua dago. Ez du euskal underground musika ondo definitzen 1980 eta 1990 hamarkadetara mugatzen delako. Garai har tako underground musika mugimenduaren kritikarako eta errebeldiarako gaitasuna ahuldu zuen marka komertzial gisa sortu zen, marketing komertzialaren produktu bilakatzean batez ere. Beraz, auzi hauek guztiak kontuan hartuta, euskal underground musika mugimendua aseptikoagoa izateaz gain, joera estilistikoei eta ñabardura ideologikoei dagokienean ere zabalagoa da, taldeen hitzak aintzat hartuta. Underground musika mugimenduko taldeek haien ikuspuntua plazaratzea izan zuten beti helburu, publikoaren eta alderdi politikoen gustukoa izan edo ez; alternatibak mahaigaineratu baina hauek gauzatu gabe, hori ez baitzen haien zeregina. Indarkeriak eta normalizazio politikorako zailtasunek markatutako testuinguru batean, talde hauek egunerokotasunari buruzko diskurtsoa osatzera mugatu ziren, besterik gabe. Bestalde, mugimendu hau existitzen zen RRV jaio aurretik eta kontrakultura, punka eta bere adierazpideak eta soziabilizatzeko moduak zituen inspirazio. Gerora euskarari garrantzia gehiago eman zion (1990ko hamarkadatik aurrera), baina gazteleraz kantatzen zuten taldeen sorrera ez zen eten. Are gehiago, gaur egun gaztelerazko hitzak dituzten taldeak eta euskaraz abesten dutenen kopurua oso antzekoa da. Mugimendu hau aintzat hartua izan beharko litzateke Trantsizioaren errelatoaren parte bezala, aldaketa sozial eta politikoaren konplexutasuna ulertzen laguntzen baitu. RRVaren etiketak aurretiko punk mugimendua bereganatu zuen eta 1980 eta 1990 hamarkadetan ezker abertzaleak instrumentalizatu zuen ordurarte baztertuta utzitako sektore gazteengandik etekin politikoak lortzeko. HBk bereziki, punk-rock musikaren potentzialtasuna baliatu zuen, musika mota horrek eragin mediatiko handia zuen unean, eta horretarako ekimen ugari jarri zuen mugimendu horren mesedetan. Bost urte eskasetan ezker abertzalea rock musika gaitzestetik, euskal kulturarentzat elementu kaltegarria zelakoan, adierazpen berri bat eman eta Martxa eta Borroka bezalako propaganda kanpainetan bere alde erabiltzera igaro zen. Baina prozesu honetan tentsio uneak ere izan ziren hainbat taldek ezker abertzalearekiko loturari uko egin eta abertzaletasunaren aurka agertu zirenean. RRVaren sustatzaileen arrakasta underground kulturaren kontzeptu diferentea ematea izan zen, bere egin eta nazio-gakoan erradikaltasun gehiago emanez. Mediatika. 16, 2017, 37-50 49 Mota Zurdo, D.: Hoy es el futuro. Euskal underground musika mugimenduaren... Underground musika mugimendua establishmentarentzat deserosoa izan da eta da gaur-gaurkoz diskurtso inkonformista baliatzeaz ez ezik, errealitate soziopolitikoari kritika egiteagatik eta ezarritako erregimenari aurka egiteko planteamenduak plazaratzeagatik ere. RRVaren garaietatik mugimendu hori oztopatzen eta baztertzen saiatu dira, eta musika erradikal eta ETAren aldeko musika bezalako etiketak jarri zaizkio maiz. Oinarri hori hartuta hainbat talderi betoa jarri zaie eta beste asko justiziaren aurrera eraman izan dituzte terrorismoaren apologia egitea leporatuta. Eta beto hori ez dute soilik gobernu instituzioek jarri. Oso bestelako kolektibo publiko eta pribatuek ere trabak jarri izan dizkiote talde askoren lanari, haien interesak adierazpen askatasunaren aurretik jarriz. Kriminalizazio prozesu honek, baina, ez du ondorio zehatzik ateratzen uzten eta galdera gehiago zabaltzen ditu: hain da handia politikoki egokiaren indarra egungo gizartean ezen adierazpen askatasunaren erabilpena galarazten duen? 'Statu-quo'-a iraunaraztea bilatzen duten arrazoi politikoei erantzuten die? Horregatik presionatzen dituzte berau ezkerraren espektru ideologikotik kritikatzen dutenak? 50 Mediatika. 16, 2017, 37-50