Zugdidi
Zugdidi ზუგდიდი | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Georgia | ||
Mkhare | Samegrelo-Zemo Svaneti | ||
Municipality of Georgia | Zugdidi Municipality | ||
Izen ofiziala | ზუგდიდი | ||
Jatorrizko izena | ზუგდიდი | ||
Posta kodea | 2100 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°30′29″N 41°52′21″E / 42.5081°N 41.8725°E | ||
Azalera | 21,8 km² | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 41.494 (2020) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 1.903 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+04:00 | ||
Hiri senidetuak | Columbus eta Dnipro | ||
Hizkuntza ofiziala | georgiera | ||
zugdidi.gov.ge |
Zugdidi[1] (georgieraz: ზუგდიდი; mingrelieraz: ზუგდიდი) Georgiako Mendebaldeko Samegrelo (Mingrelia) izeneko herrialde historikoan dagoen hiria da. Herrialde horretako ipar-mendebaldean dago kokatuta. Txkhousi ibaiaren ertzean kokatua. Hiria Tbilisitik 318 km-ra dago mendebalderantz, Itsaso Beltzeko kostaldetik 30 km-ra eta Egrisi mendilerrotik 30 km-ra. Itsas-mailatik gora 100–110 m-ra dago. 2014an 42.998 biztanle zituen (%99.4 georgiarra da).[2] Hiria, Samegrelo-Zemo Svaneti herrialdeko hiriburua da, hau da, Samegrelo eta Svaneti biltzen dituen herrialdearena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zugdidi izenaren esanahia muino handia” da Laz-Mingreliar (Kolkiar) hizkuntzan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki, Zugdidi Mingrelia printzerriko (Odishi) hiriburua izan zen 1867 arte, Errusiako Inperioak printzerria deuseztatu zuen arte, alegia.
1993an hirian Georgiako lehen presidentea izandako Zviad Gamsakhurdiaren administrazioa egon zen.
Napoleon Bonaparten hil-mozorroa ikusgai dago Zugdidin, Dadiani Jauregiaren Museoan, baina museo horretako altxorrik preziatuena Andre Mariaren hil-oihal bat da.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura aldetik, aipagarriak dira Erreginaren jauregia eta Nikoren jauregia (egun Dadiani izeneko museoak dira, biak ala biak XIX. mendekoak), Blachernae Andre Mariaren eliza (1825-30 u.) eta Mantzkhvar-kari eliza (X-XIV. mendeak). Era berean, Lorategi Botaniko zaharra dago (Erreginaren lorategia) eta hiriko bulebarra, Rafiel Eriztavik sortua.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Zugdidi) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.2 | 25.4 | 31.0 | 36.1 | 38.2 | 40.6 | 42.4 | 41.9 | 40.4 | 35.6 | 30.2 | 26.4 | 42.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.3 | 11.5 | 14.7 | 19.8 | 24.3 | 27.1 | 28.6 | 29.2 | 26.3 | 21.9 | 16.4 | 12.1 | 20.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.1 | 9.2 | 13.6 | 17.9 | 21.5 | 23.8 | 24.3 | 20.2 | 15.1 | 10.4 | 6.7 | 14.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.7 | 5.5 | 9.2 | 13.1 | 17.0 | 19.8 | 20.4 | 16.2 | 11.3 | 6.3 | 2.9 | 10.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.0 | -15.3 | -10.7 | -2.6 | 0.8 | 7.2 | 12.1 | 10.6 | 3.9 | -0.6 | -8.5 | -11.3 | -15.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 145 | 126 | 124 | 130 | 93 | 184 | 153 | 171 | 162 | 156 | 165 | 173 | 1782 |
Iturria: meteo.gov.ge[3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
- ↑ მოსახლეობის საყოველთაო აღწერა 2014. საქართველოს სტატისტიკის ეროვნული სამსახური ნოემბერი 2014.
- ↑ Weather in Zugdidi. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Georgiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |