Zotin
Itxura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zotina edo txopina diafragmak borondatearen kontra sortzen duen espasmoari deritzo. Normalean zenbait alditan ematen da minutuko. Biriketara sartzen den itsumustuko aire-jarioak glotisa itxiarazten du.
Sailkapen medikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akutua, onbera edo iragankorra: 48 ordu baino gutxiago irauten duena.
- Iraunkorra: 48 ordu baino gehiagokoa.
- Trataezina: hilabete bat baino gehiago irauten duena.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkorregi jan edota edatea.
- Edari alkoholdun gehiegi edatea.
- Edari gasdunak edatea.
- Eztula egin edota barre egitea.
- Estresa
- Kirurgia ondoren.
- Entzefalitis epidemiko baten ondorioz.
Munduko errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zotinka denbora gehien eman duen pertsona Charles Osborne (1894-†1991) da, 1922tik 1990ra iraun zuen eta.